Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

UDALAK ETA EUSKALGINTZAKO TALDEEK HITZARMENAK SINATU ZITUZTEN ATZO

Udalak atzo, Udaletxeko pleno aretoan, Eibarko euskara, kultura eta jai batzordeetako ordezkariekin hitzarmenak sinatu zituen. Hitzarmen hauen bitartez Eibarko Udalak bertako kolektiboei diru-laguntzak ematen dizkie euren egitasmoak garatzen laguntzeko.

Guztira 31 elkarte zeuden deituta, tartean euskalgintzakoak: AEK, Badihardugu euskara elkartea, Deba Beheko bertso eskola eta ...eta Kitto! Euskara elkartea.

Horra hor euskalgintzako elkarte bakoitzak jasotako diru-laguntza:

AEK-k 25.893 €

Badihardugu euskara elkarteak 1.386 €

EUSKAL LITERATURAKO NOBEDADEAK UDAL LIBURUTEGIAN

Juan San Martin Udal liburutegiak otsailean eta martxoan euskaraz idatzitako eta euskarara itzulitako honako liburu hauek erosi ditu:

KANTU KANTARI KANTA LIBURUXKA BANATUKO DA

Koadrilarekin, familiarekin, ikaskideekin... kantuan egin nahi baduzu, eskatu euskera@eibar.net helbidean KANTU KANTARI kanta liburuxka eta behar beste eskuratuko dituzu. Mezuan zehaztu zenbat liburuxka jaso nahi diren.

2011KO JUAN SAN MARTIN BEKA DEIALDIA MARTXAN

Aurtengo gaia Mendizaletasuna da.

Izena emateko epea 2011ko irailaren 1etik urriaren 11 artekoa izango da.

Bekaren gaia eta baldintzak martxoan aurkeztu dira ikasketak bukatzen ari direnek edo ikerketa lanetan dabiltzanek denbora izan dezaten aurkeztu nahi duten proiektua pentsatzeko eta prestatzeko.

Beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan

Beka 9.000 €koa da, eta esleipena egiten denetik, 2011ko abendu inguruan, 18 hilabeteko epea izango dute lana burutzeko.

Erantsita duzue oinarrien PDFa.

2010EKO LIBURURIK IRAKURRIENAK JUAN SAN MARTIN UDAL LIBURUTEGIAN

2010 urtean euskaraz gehien mailegatu diren liburuak honako hauek izan dira:

  • Bilbao, New York, Bilbao (Kirmen Uribe)
  • Mailuaren odola (Aingeru Epaltza)
  • Amaren eskuak (Karmele Jaio)

Umeei zuzendutako literaturan, honako hauek:

ESAERA ZAHAR SARITUA

Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalaren laguntzaz antolatutako Esaera Zaharren Lehiaketan, web orrian jasotako botuak eta epai-mahaiaren iritzia kontuan hartuta, "HARTZEKO PRONTO, EMATEKO TONTO" esaerak irabazi du saria.

Hiru parte-hartzaile izan dira esaera hori aurkeztu dutenak:

JABIER ZIARAN, ARRATE ARRIOLA ETA ITSASO IZAGIRRE

Euskararen eta Eibarko euskararen inguruko albisteak zure e-postan

Gaurtik aurrera www.eibarko-euskara.com web orrian jasotzen diren albisteak e-mail bidez zabalduko dira.

Banaketa hau bi helbururekin egingo da. Bata, bakoitzak bere ordenagailuan euskararen inguruan eta, bereziki, Eibarko euskararen inguruan sortzen denaren berri izatea; eta bestea, Eibarko euskararen hiztegia ezagunago egitea eibartarron artean.

Mezu hau jaso ondoren,ez baduzu gehiagorik jaso nahi, eten harpidetza honako helbide honetan: http://www.eibarko-euskara.com/harpidetu

Nabigatueuskaraz. com ekimena

Euskal internauten arteko ekimen berria sortu da. Nabigatzailea euskaraz konfiguratzeko kanpaina jarri dute martxan.

Zure ordenagailuko nabigazio hizkuntza konfiguratu nahi baduzu eta euskara lehenestsi nahi baduzu sartu www.nabigatueuskaraz.com gunean eta konfiguratu zure nabigatzailea.

Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena luzatu da 5 urtez

Eibarko Udalak eta Udako Euskal Unibertsitateak, abenduaren 10ean, Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmenaren luzapena sinatu dute.

Lehenengo hitzarmena 2000ko azaroaren 28an sinatu zen 10 urterako. Dagoeneko epe hori igarota, beste 5 urterako luzatu da Markeskoa jauregiaren erabilera lagapen hitzarmena.

Hitzarmena sinatzen Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea, Karmele Artetxe, UEUren zuzendari berria, eta Arantza Echaniz, udal idazkaria, izan ziren.

Zure hizkuntza-eskubideak ezagutzen dituzu? euskadi.net/elebide

Elebide hizkuntza eskubideak bermatzeko sortutako zerbitzua da. Bere zeregin nagusia hizkuntza-eskubideak sustatu eta bermatzea da, herritarrei babesa emanez.