Atarikua

Urtiak dira Eibarko Udalak eta Eibarko Euskera Mintegixak alkarlanian diharduela, Eibarko euskerian corpusa jaso, jorratu, sakondu, prestau eta, arloka, liburuetan argitaratzen. Hainbat lan kaleratu dira hónetan urtiotan: gramatikia ardatz moduan daukenak, lexikuaren ingurukuak, idatzirako irizpidiak, ikerketak...

Lekuan lekuko euskeria be lau haizetara zabaltzia komeni dala eta, teknologia barrixak eskintzen daben aukeria aprobetxau eta oiñ arte sortutako lanak, gura dabenaren eskueran jartzia erabaki dau Eibarko Udalak.

Gune honetan atal nagusi bi dagoz. Alde batetik, Eibarko Hiztegi Orokorra eta, bestetik, osterantzeko publikaziñuak.

Helburuei dagokixenez, zabaltziaz gaiñ, honek ekimenonek eragin-zeregiña be euki deixan nahi dogu. Izan be, herri bat baiño gehixago dira lexikua eta hizkuntzian gaiñeko bestelako hainbat atal landuta daukezenak. Azken baten, holako zabalkundiak, jakiña, ikerketa joerak indartzeko eta egunero darabilgun euskeria jatortu eta beruagua egitteko aukeria emoten dabe eta.

Hiztegixan gaiñian, zer esanik ez, oiñarri nagusixa eta bizkarrazurra Toribio Etxebarrian Flexiones Verbales y Lexicon del Euskera Dialectal de Eibar hiztegixa da baiña, beste alde batetik, Eibarko Hiztegi Etnografikua eta Nerea Aretaren doktore tesixa be kontuan eukitzekuak dira háretatik be ekarpen edarrak egon diralako. Horrez gaiñ, Eibarko Euskera Mintegixan inguruko kidiak egindako ehundaka eta dozenaka ekarpen be eziñ ahaztu. Beraz, urtietan zihar egindako ahalegiñaren ondorixua eta frutua da hau.

Hiztegixaz gaiñ eta horrekin batera, Eibarko euskeriaren corpusaren gaiñian publikauta dagozen hainbat materixal ipini dittugu "on line". Alde batetik, Eibarko udalak argitaratutakuak eta, bestetik, beste alkarte batzuk egindakuak: Eta Kittok eta Badihardugu euskera alkartiak. Ondoren doian zerrendan ikusi leikez.

Eibarko Udalak corpusaren gaiñian argitaratutakuak: 

  • Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar (Toribio Etxebarria)
  • Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasunak (taldian)
  • Eibarrereaz idazteko oiñarrizko erizpidiak. (Eibarko Euskera Mintegixa)
  • Eibarko aditza. (Taldian)
  • Eibarko euskeriaren deklinabidia eta entonaziñua. ( Imanol Laspiur)
  • Eibarko euskera: gutxiespenaren historia. (Antxon Narbaiza)
  • Deba Ibarreko euskeria. (Koldo Zuazo)
  • Eibarko Hegaztiak. (Asier Sarasua)
  • Eibar eta Elgetako toponomastika. (Juan San Martin)
  • Eibarko euskeriaren unidade didaktikua. (Mikel Sangroniz eta Serafin Basauri)
  • Eibarko idazlien eta idazlanen antologixia. (Taldian)
  • Eibarko Hiztegi Etnografikoa. (Serafin Basauri eta Asier Sarasua)
  • Eibarko Hiri Toponimia. (Taldian)
  • Eibarko gatxizenak. (Antxon Narbaiza)
  • Eibarko euskara: izen sintagmaren deklinabidea. (Nera Areta)
  • Eibarko euskara. Gure hizketaren doiñu eta berbak (Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña, Leire Zenarruzabeitia)

Eibarko Udaleko euskara saillak egindako bestelako argitalpenak:

  • Eibarko bilakaera soziolinguistikoa. (Joseba Azkarraga eta F. Muniozguren)
  • Eibarko Ikastolaren historia txikia. (Imanol Laspiur)
  • Euskera Euskalkiak jardunaldiak. (Agortua)
  • Hizkuntza/hezkuntza jardun ihardunaldiak. (Agortua)
  • Zirikadak. (Juan San Martin)
  • Eztenkadak (Juan San Martin)

Oharra: Eibarko Udalak badakaz helbidian Eibarko oroimen historikuan inguruan hainbat argitalpen.

Badihardugu Euskera Alkartiak argitaratutakuak:

  • Deba Ibarretik Euskararen Herrira. (Koldo Zuazo eta Badihardu Alkartia)
  • Berbeta Berua. (Alberto Telleria)

Eta Kitto Euskara Elkarteak argitaratutakuak:

  • Eibarrera jatorraren bidetik. (Imanol Laspiur)

 

Oharra: Eta Kitto Euskara Elkarteak badaukaz bere webgunian euskeraz argitaratutako beste liburu batzuk.