Gehigarrixa

Hamen ez dogu nahi Eibarko euskerian gramatikatxo bat ipintzerik. Horretarako badagoz ostiango liburu eta biharrak: ADITZ BATZORDIAna, N.ARETAna, I.LASPIURrenak, eta M.SANGRONIZena esate baterako.

Hamen egin doguna da, morfosintaxiko zatixan, TEk sarreria emoten detsen marka batzuek gorde, berak dakarren definiziño eta ejenplo eta guzti, ejenpluetan liburuko grafixa zaharra gordeta.

Hurrengo zatixa, lexikalagua da: atzizkixak jaso doguz. TEk dakarrenian, definiziño eta guzti. Ejenpluak be hamen ipiñi doguz. Hamen ipinittako atzizki guztiak ez dauke sarrerarik hiztegixan, geuk etara doguz berbetatik.