Maillakatzaille edo graduatzailliak

2.1. Goi maillia

2.1.1. Repetiziñuakin

ariñ-ariñ

"Ariñ ariñ soluan bera goyazela, jausi nintzan" (TE, 156).

2.1.2. Adberbixuen bittartez

asko

"Entzun ebanian ori, ariñ asko etorri zan" (TE, 156).

"Bizkor asko entzun eban maiko ontzixen otsa, txakur lotixorrek" (TE, 271).

"Gorra izan arren, laster asko entzutzen dau berari komeni jakona" (TE, 515).

oso

"Andra oso garbixa eta zintzua arek artu dabena" (TE, 611).

askoz ... -a(g)ua

"Erroma'ko uria askoz aundixaua Napoles baño" (TE, 178).

holako; halako

"Orlako guzurra asmatziak be, lanak daukaz" (TE, 178).

''Alako gizon esturik ez dot bizixan ikusi./ Iñoiz ezagutu beste gaizto bat alakua'' (TE, 123).

2.1.3. Atzizkixen bittartez

    -XE /-TXE :"Sufijo determinativo, que se une principalmente a adverbios. Variante xe" (TE, 690). "Sufijo determinativo que se une principalmente a pronombres demostrativos y adverbios" (TE, 721):

"Ointxe, amentxe, bertantxe, leztxe; auxe, orixe" (TE, 690).

"Berialaxe, auxe, orixe, araxe, onaxe, etc." (TE, 721).

beriahalaxe

"Zu juan eta berialaxe eldu zan bestia" (TE, 246).

bezelakotxe

"Zeuri bezelakotxe kopiña ekarri detse gure umiari be" (TE, 254).

bezelantxe

"Neuk bezelantxe zeuk be eiñ zeinkezu" (TE, 254).

hor(r)etaraxe

"Orretaraxe eizu asieratik azkenerañok eta ondo urtengo detsu" (TE, 608).

"Ortaraxe eiñ biarreko gauzia da ori" (TE, 609).

lezkotxe

"Zuk lezkotxe liburua daukat nik.

Donostia'n dendak, Paris'en lezkotxiak" (TE, 525).

leztxe

"Etorri nintzan leztxe, utsik juango naiz mundu onetatik" (TE, 525).

oingotxe

"Zuk diñozun gauzia, oiñgotxe oiñgotxia" (TE, 585).

ointxe

"Oiñtxe ikusiko da aren ezeri bildurrik eza norañok eltzen dan" (TE, 586).

"Oraiñtxe etorri da; ez dau eldutzia baño" (TE, 601).

orduantxe

"Orduantxe galdu zan betiko" (TE, 603).

 

    -SKA

mordoska

"Aritz baten inguruan, urritz mordozkia batu neban" (TE, 560).

horiska

"Uda-loren orizkia agiri zan muga guztietan" (TE, 605).

''Zurizkia baño obeto gorrizkia datorkixo soñeku orri" (TE, 452).

urdinska

"Begi urdiñzkak dittu, ule argixakin" (TE, 711).

 

    -TXO

ondotxo

"-Zerla urten dau gauziak? Ondotxo; konforme gara" (TE, 595).

 

2.2. Gehixegixa, larregixa

 

    Atzizkixekin: -TXO

askotxo

"Askotxo ez detsazu eristen eiñ detsagun kontuari?" (TE, 178).

haunditxo

"Aukeran aunditxua daukagun etxia" (TE, 195).

lartxo

"Lartxo aukeran, egun baterako, gaur eiñ dogun ibilixa" (TE, 514).

 

    Atzizkixekin: -(X)E(G)I :"Sufijo de modos adverbiales denotando exceso.

Larregi, gitxiegi, goizegi, onutzegi, arutzegi, eta abar" (TE, 302).

 

2.3. Gehixentasuna

    -(X)EN: "Terminación de los superlativos" (TE, 313):

''Ederra, ederragua, ederrena./ Aundixa, aundixagua, aundixena (aundiña)"(TE, 313).

"Aundiña be, amar arruak artzen dabena./ Aundiña da, begi ederrak eta iñor ikusi eziñ" (TE, 194).

"Txikiña munduan, aundixena Zeruan" (TE, 195).

"Zu nausiña izanda, bestieri gaizki erakusten diarduzu" (TE, 572).

"Aren dendan saltzen dan gauzia, ona, obia eta onena" (TE, 596).

"Txikiñak be, beretako laiñ irabazten dau" (TE, 690).

"Jaungoikuan urren, Gizona" (TE, 713).

"Seniderik urrena erri artan, lengusu bat" (TE, 713).

''Urrenen dittugu gurasuak./ Urrenen dogu bide txingorretik'' (TE, 713).

 

    -ENGO: "Sufijo o terminación de los adverbios en superlativo.

Gorengua, Guenengua, Lelengua, etc." (TE, 314).

 

    -ENTZAKO:

"Azpiri izan zan pelotari onenentzakua" (TE, 596).

 

    -ETAKO:

"Pelotari onenetakua" (TE, 597).

    -ETARIKO:

"Txorroxa, pelotari onenetarikua" (TE, 597).

 

2.4. Ziherotasuna

 

    HUTS

lasto huts

"Frai Gerundio'n gaurko jarduna, lasto utsa" (TE, 515-516).

 

2.5. Konparaziñua

2.5.1. Irregularrak: HOBE/HOBA, HOBETO, HOBETUAGO

2.5.2. Atzizkixekin

    -A(G)O: "Sufijo que se une al adj. o al adv. en los comparativos de más y menos" (TE, 112) / -AO: "Apócope de gua, sufijo de los comparativos de superioridad" (TE, 702):

"Ederraua, por ederragua; aundixaua, por aundixagua" (TE, 702).

"Nere onerako edo txarrerako, ni zu baño zarrago naiz" (TE, 112).

"Atxa baño gogorraua aren biotza" (TE, 188).

"Ondo baño be obeto eiñ dozu, baña obetuago izango zan ondiok..." (TE, 580-581).

"Atzo baño gaur obia, eta bixar obiagua" (TE, 581).

 

2.6. Ostiango graduatzailliak


    samar/ txamar: "Sufijo adverbial que se une a adjetivos y adverbios, denotando grado o cantidad en la significación de bastante" (TE, 645). "Sufijo que se une a adverbios para bastantear su significado" (TE, 685). "Sufijo atenuante de adjetivos" (TE, 685):

''Aundi samar eiñ detsazu soñekua./ Laster samar eldu dira Arrate'ra" (TE, 645).

''Askotxamar, ondotxamar, belu txamar./  Aukeran gitxitxamar atara deskuzun ogixa'' (TE, 685).

"Aunditxamarra, txikitxamarra, edertxamarra" (TE, 685).

 

    -KIN / -/ -LIÑ: "Forma del diminutivo en ciertas voces" (TE, 432). "Terminación de algunos diminutivos" (TE, 527):

"Tanboliña, txikirriña, pitxiña, tartakariña, luzekiña, Iturriño" (TE, 432).

"Opill erdikiña laga zesten" (TE, 323).

"Tanboliña, krabeliña, pitxiliña, etc." (TE, 527).

 

    -SKA: "Sufijo de algunos adjetivos.

Andrazko ona da, baña aldizkia'' (TE, 452).

Ejenpluan ez gagoz seguru atzizkixa "-ska" ete dan, ala "-zka", gaur egunian ez da erabiltzen eta.