-keta/-eta, -ki(-kixa), -ki/-ka(-kia), -kide, -kil, -kizun, -ko(1), -ko(2), -ko(3), -ko/-go, -koi, -kor, -kote, -kura
  • -KETA/-ETA:

aizkolketa

"Erremiak aizkolketan ango errikuak" (TE, 120).

arraunketa

"Arraunketia jolas bat da askontzako" (TE, 165).

barriketa

"Barriketia ba'darabixe beintzat bixen artian" (TE, 222).

berbeta

"Jarraitu deixogun atzoko berbetiari" (TE, 244).

goldaketa

"Goldaketan emon dogu egun guztia" (TE, 408).

hizketa

"-¿Nungo izketia dok ori? Arrate'tikuena'' (TE, 452).

lapurreta

"Lapurretia da pekatu bat, ez dana parkatzen ostutakua bere jabiari itxuli ezik" (TE, 512).

 

  • -KI (-kixa): "sufijo o terminación que denota instrumentalidad, materia:

Epaikixa, itxuskixa, birikixa, etc." (TE, 492).

epaiki

"Ekarrirazu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta" (TE, 316).

estalki

"Estalki bat geixago biarko neuke oiñgo otzakin ogerako" (TE, 353).

etorki

"Aren etorkixa, guria bezela, Adan'erañok jasotzen dana" (TE, 357).

alperki

"Alperki aundi bat ez bazan izan, dirua eiñgo eban euki daben aukeriagaz" (TE, 129).

arraki

"Arrakixa zanetik, ez zetsan iñoiz parkatu" (TE, 163).

astunki

"Astunkixa da zuk diñozun liburua, arrara baten irakorteko" (TE, 184).

ausarki

"Pauso ausarkixa, itxuan, nora jakin barik aindutzia" (TE, 198).

biki

"Etxe au bikixa da, eta eiñ eben bitokixa, famelixa bi ziralako" (TE, 259).

haundiki

"Erriko aundiki guztiak batu ziran autua aitzeko.
Beti izan zan aundikixa, zerbait ziran guztien ondoren" (TE, 194).

buruki

"...eta artu zittuan ango arri-artetik batzuk eta eiñ eban burukixa, eta lotaratu zan bertantxe. Gen. 28, 11." (TE, 282).

garbiki

"Auntza, animalixa garbikixa" (TE, 388).

hausiki

"Mundu onetako gauza guztiak ausikixak; ezer segururik" (TE, 198).

jaunki

"Gizon jaunkixa, leguna goikuegaz eta gogorra azpikuentzat" (TE, 465).

lagunki

"Esku-zabala eta lagunkixa mutill aura" (TE, 508-509).

lauki

"Gure txakurrak laukixak izan dittu" (TE, 516).

makalki

"Umetan makalkixa izan zan" (TE, 541).

saskarki

"Saskardi aundi bat zara zu eta ez besterik!" (TE, 651).

txarriki

"Egunero txarrikixa ez ei da ona" (TE, 688).

zazpiki

''Zazpikixa jaixo zan, baña gizon galanta eiñ da.
Iñun geldirik egon ezindako ume zazpikixa urten desta
'' (TE, 729).

 

  • -KI /-KA (-kia): "sufijo adjetivador:

Arrakia, emakia, umekia, izukia, etc." (TE, 489).

arrarki

"Arrarkia eta emakia ez dira agertzen euskarazko adjetibuetan; bixentzat akabera bardiña dogu" (TE, 164).

emaki

"Arrakiak eta emakiak guen bardiña dabelako gure izketan, erderaz eitten dogu "concordancia vizcaína" esaten jakon utsa" (TE, 312).

emeki

"Alako mutill azixa eta emekia" (TE, 312).

gizonki

"Eta esan eban Adam'ek: au da oiñ nere azurren azurra eta nere aragixan aragixa; orregaitik esango detse gizonkia, gizonagandik ataratakua dalako. Gen. 2, 23" (TE, 403).

izuki

"Baserriko ume izukia kriau etorri zanian, baña gero ondo kaletartu zan" (TE, 454).

umeki

"Aundi eiñda be, umekia irauntzen dau" (TE, 707).

umilki

"Oso umilkia jatzun a gizona, aundiki batzuen seaskan azittakua izanakin" (TE, 709).

zatarki

"Zatarki aundi bat zara zu" (TE, 727).

 

  • -KIDE: "sufijo que denota consanguineidad o comunidad de naturaleza:

'Erkidia zan lau aldietatik, baña erbestekua baño gogorrago artu eben.
Karmen, motzallekide bat...
" (TE, 489).

herkide

"Gure arteko asko eiñ dira erkide Venezuela'n" (TE, 326).

 

  • -KIL:

hozkil

"Oso ozkilla ei dabill, Ameriketatik itxuli dan ezkero" (TE, 616).

zorakil

"Aunzkuma zorakilla dan leztxe aman inguruan, alaxe, jolasetan eta saltaketan dabill egun guztian" (TE, 741).

 

  • -KIZUN: "sufijo que denotando materia se une a nombres y verbos.

Etorkizuna, ez jako falta alargun ari.
Berbakizuna emon dau beintzat erri guztian.
Luzekizuna badau beintzat gure autuak'' (TE, 491).

asekizun

"Ba'zan asekizuna egun artan, Marixan tabernan" (TE, 177).

asperkizun

"Lana baño latzagua, asperkizuna" (TE, 179).

astunkizun

"Urunak asko balio ebanetik, iraltsua astunkizuntzat" (TE, 184).

barrekizun

"Don Kijote deritzen dan liburu baten, ba'da barrekizuna ondrau" (TE, 220).

berbakizun

"Ondo edo txarto, berbakizuna ipiñi dau behintzat" (TE, 243).

betekizun

"Ori dana da lastua eta betekizuna" (TE, 252).

damukizun

"Damutasuna nola dan Zeruantzat gauzarik pozgarrixena eta pekatua damukizuna, deigun pekatu eiñ gero damutzeko. (Rasputine'n erakutsixa.)" (TE, 285).

datorkizun

"Iñok ez daki ziurrik datorkizunan barri" (TE, 287).

dudakizun

"Dudakizuna ipiñi dau jendian artian" (TE, 296).

ederkizun

"Ederkizuna ugari saltzen da oiñ dendan" (TE, 298).

errezkizun

"Errezkizun aundixak emoten dittue oiñ, jendia batetik bestera ibilli deiñ" (TE, 336).

etorkizun

"Baketsua espera dau etorkizuna" (TE, 357).

ikuskizun

"Ikuskizuna bada Jauregi artan" (TE, 426).

irakorkizun

"Irakorkizuna ez jakon falta iñoiz mendirakuan" (TE, 437).

izankizun

"Gauza guztien lenengo atributua: izankizuna" (TE, 451).

jardunkizun

"Aretxen ezkontziak, emon dau jardunkizuna ugari beintzat" (TE, 460).

jatorkizun

"Ez da erabagi ondiok, nundik dan euskaldunen jatorkizuna" (TE, 463).

labankizun

"Antxiñako makiñetarako labankizuna, jaboi-ura" (TE, 507).

lotsakizun

"Pobria izatia ez da lotsakizuna" (TE, 534).

luzekizun

"Luzekizuna badau beintzat gure autuak" (TE, 491).
"Zorrak erantzuntzeko orduan, beti dittu arek luzekizunak" (TE, 538).

opakizun

"Erastun au, nere maittian opakizuna" (TE, 600).

pixakizun

"Ez deirazu ipiñi, pixakizuna ostiangua baño geixago" (TE, 630).

pozkizun

"Pozkizun aundixa da famelixia batuta ikustia" (TE, 634).

 

  • -KO (1): "sufijo personificador que se une a nombres y adverbios.

Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako, etc." (TE, 492).

Astako / astako

"Gero astako agertu zan aundiki jantzitta..." (TE, 180)
"Len zan astako, gaur zaldun dirua eiñ dabelako" (TE, 180).
"Zure semia astokua galanta, neriari ostikoka" (TE, 183).

Astunko

"Astunko, Italia'ra juan zanian armak saltzera..." (TE, 184).

sendoko

"¿Zeñek bete guregaz zan sendoko?" (TE, 654).

 

  • -KO (2):

ahoko

"¡Aoko bat emoixok beiñ, ia ixiltzen dan!" (TE, 143).
"Agoko bat emoixozu eta bialdizu etxera" (TE, 113).

betazaleko

"Emon zetsan betazalekuakin, juan zan lurrera" (TE, 252).

betondoko

"Betondoko bat emonda bialdizu lapur ori" (TE, 253).

bihotzeko

"Biotzekua dauka eta kontuz ibilli biarra" (TE, 263).

birixetako

"Birixetakua, goixago konturatu ezkero, errez osatzen da oiñ" (TE, 264).

ezpanetako

"Espanetako bat emoixozu ixilldu deiñ beiñ" (TE, 352).

 

  • -KO (3):

eskeko

"Permiñ eta Itxuzki ziran gure eskola denboran euskal eskekuak" (TE, 344).

eskuturreko

"Urrezko eskuturrekua opa izan zetsan maittiari bere egunian" (TE, 349).

hildako

"Lenago, ildakuak berriz agertzen ziran euren ezagunengana.
Ildakoz beteta geldittu zan gerria izan zan tokixa'' (TE, 427).

 

  • -KO /-GO: "sufijo que representa una de las formas del genitivo denotando origen, propiedad, calidad, locación.

Bolingua, Guenengua, Tangillangua, Kaskarraingua" (TE, 415).

 

  • -KOI:

berekoi

"A baño berekoi negargarrixagorik munduan" (TE, 245).

 

  • -KOR: "sufijo propio de adjetivos, que denota propensión:

Bizkorra, ameskorra, ibillkorra, etc." (TE, 501).

aldakor

"Beti izan zan ipurloka aldakorra, iñun iraun ezindakua" (TE, 124).

auzikor

"Bere kalterako, auzikorra zan eta jan zittuan ondasun guztiak" (TE, 201).

bendakor/ mendakor

"Gizon bendakorra, iñoiz parkatzerik ez daukana" (TE, 239).
"Sapua gordetzen eban mendakorra zan a gaiztua" (TE, 551).

erantzunkor

"Artu dogun morroia, biargiña baña erantzunkorra" (TE, 320).

haundikor

"Beti da aundikorra aundiki ondoren, naiz barre eraiñ jendiari" (TE, 194).

hegakor

"Kasta onetako olluak, egakorrak dira eta beti iges eiñda dabiz" (TE, 301).

ibilkor

"Ibillkorra, demoniua, eziñ iraundakua leku baten" (TE, 420).

iraunkor

"Aratostietako kantuak, iraunkorrak" (TE, 439).

maittekor

"Salomon, jakintsua baña maittekorra, eta erbesteko andra zalia" (TE, 539).

siniskor

"Baserriko jendia da siniskorra; orregaittik ondiok be irauntzen dabe euren artian sorgiñ ipoñak" (TE, 658).

 

  • -KOTE: "Terminación de adjetivos denotando voluminosidad; sufijo o terminación de sentido aumentativo" (TE, 502):

Aundikote, lorikote, sendokote, zabalkote, etc." (TE, 502).
"Gizon lorikotia; etxe zabalkotia, mutill aundikotia" (TE, 503).

lodikote

"Gazte lorikotia dago, alperrik izardixak atara" (TE, 532).

 

  • -KURA:

joskura

"Gure makiñiak zuzen zuzen ataratzen dau joskuria" (TE, 469).