Adberbixuak egittekuak
  • -DO:

egundo

"Irurogeta urtiak dituraz eta egundo ez naiz izan amen gaur arterañok" (TE, 306).

 

  • -ERO: "Sufijo que se une a divisiones del tiempo para oficios de adverbio:

Egunero, astero, illero, urtero juaten naiz eren etxera" (TE, 328).

astero

"Astero jatxitzen gara kalera, mezia entzutze alde" (TE, 181).

egunero

"Egunero irabazi biarra eguneroko ogixa" (TE, 306).

hillero

"Illero agertzen da, bere zorrari erantzutzera" (TE, 427).

urtero

"Urtero eitten dau agertua gurasuenera, naiz itxasuen bestakaldera bizi" (TE, 716).

 

  • -KA. Esangura asko daukaz: "como sufijo reiterativo" (TE, 472), eta "sufijo que se une a ciertos nombres para denotar espacio, porción y cantidad" (TE, 472). Batzuetan beste atzizki batzuei ipintzen jakue: -NAKA, "sufijo que unido a los números cardinales da los proporcionales" (TE, 569). Ejenplo batzuk:

"Banaka, biñaka, launaka, zortziñaka, etc." (TE, 569).

"Aitiarenka geldittu zan, esan gentsanian egixa" (TE, 117).

"Beti, batetik bestera, antxitxika dabillen gizona dozu ori" (TE, 140).

"Apurka apurka, eldu nintzan Durangora" (TE, 146).

"Arinka eldu zan, belutu baño len" (TE, 155).

"Arramuska ogidu zestan" (TE, 163).

"Arrapataka bizi naiz, ezertarako astirik gabe" (TE, 163).

"Arrausinka egon nintzan gaubela guztian" (TE, 166).

"San Esteban, lelengo kredo barrixagaittik bizixa emon eban gizona, arrika ill eben" (TE, 167).

"Astebikuan ordez, asteka pagatzia jarri zan 1920 garrenian" (TE, 181).

"Atalka atalka saldurik, utsera ekarri eben gurasuengandiko ondasuna" (TE, 185).

"Andra gazte ederra izan arren, atxurka eitten dau erreme soluan" (TE, 189).

"Aspaldi atzeraka goyaz munduan" (TE, 191).

"Illaran jarri gaittian banaka, eta guazen barrura" (TE, 215).

"Egun guztian ziran bibaka itxo biarrian" (TE, 257).

"Bika jaurti zittuan danak errekara" (TE, 259).

"Errenka, ainbeste bide eiñ genduan, oñetakuak urratuta" (TE, 334).

"Tabernatik urten eta eseka dator, jausi biarrian moskor ori" (TE, 343).

"Fueraka Konsejupian, Juakin Aguazilla jatxi arte" (TE, 377).

"Gañezka neurrittu zestan erosi netsan ardaua" (TE, 386).

"Juan daneko zortzi illabetian bizi da igesika" (TE, 422).

"Gure aldietako asarrerik gogorrenak, ikubillka erabagitzen dira, ezertariko burdiña barik" (TE, 425).

"Zinian ikusten ziran zintxa geixenak, jarraikakuak zaldi gañian" (TE, 461).

"Igesika dabill juan daneko urte betian, ez dabela eitten iñun egun batetik gora" (TE, 472).

''Urteka pagatzen da baserrixen errentia; illeka kaleko bizitzena.

Erdika eta erdika, azunbria baño geixago eran dabe bostak ezkero.

Apurka apurka, diru mordua aurreratu eban" (TE, 472).

"Lepaka betik gora, mardotu dittue goiko lurrak" (TE, 523).

"Ferran zan batek malloka eitten eban Txirixo-kaleko suteixan" (TE, 543).

"Narraska atara eben etxetik, a zan ordixa" (TE, 569).

"Nekeka, alakoren baten, amaittu genduan taria" (TE, 574).

"Norgeixagoka bizi izan ziran ill arte" (TE, 579).

"Ostikoka atara eban etxetik, ez ebalako besterik merezi" (TE, 613).

"Pikuka dabiz olluak kortan, txindurriz beteta dagolako inguru guztia" (TE, 627).

"Pixkaka, baña ziero amaittu eban" (TE, 631).

"Saltaka etorri zan pozan pozaz" (TE, 645).

"Akerrak eta baitta adarixak, alkarren gorrotu izaten diranetik, topeka asten dira alkar ikusi ezkero" (TE, 678).

"Txaloka darabixe erririk erri, zerbaitt dalakuan" (TE, 684).

"Barriak eta negarrak, txandaka ibiltzen dira" (TE, 685).

"Jausi gorengo adarretik, eta txingilizka geldittu zan berenguan" (TE, 693).

"Urteka ordaintzen zan etxe errentia" (TE, 716).

"Zatika zatika, Eskrituretako liburu guztiak irakorri zittuan, baten baño geixagotan" (TE, 727).

"Ziarka nindoyan mendixan gora, errezago gañera eltzeko" (TE, 734).

"Juan naizenian esnatzera, zurruztadaka eguan" (TE, 747).

"Burroka jarduntzen genduan Konsejupian" (TE, 279).

"Plaza barrixan potxoloka eitten genduan" (TE, 634).

"Tiñoka diardugu auraxe pitxarran aurka, zeñek geixagotan jo" (TE, 674).

"Txutaka ¿bazabiz zu?" (TE, 701).

"Zezenka genbizen lagun danok eskolako ordura arte" (TE, 734). Hamen kasuetan ez da adberbixua, izena diruri gehixago.


  • -KETAN: "sufijo verbal frecuentativo:

Barriketan, goldaketan, atxurketan" (TE, 356).

arramusketan

"Arramusketan urten eban uezabagandik" (TE, 163).

atxurketan egin

"Atxurketan eittia dogu gaur ira-sallian" (TE, 189).

eztulketan (eztulka)

"Gau guztian eztulketan egon naiz" (TE, 355).

hazketan (hazka)

"Txakurra beti azketan dozu, uste ardixak jan biar detsuela" (TE, 205).

laztanketan (laztanka)

"Lastanketan egon ziran danen aurrian" (TE, 515).

zaunketan (zaunkaka)

"Gau ososuan zaunketan egon da txakurra" (TE, 728).

 

  • -KI / -GI: "sufijo adverbial que por razones de eufoní­a sustituye en algunos casos a ki, que viene a ser igual a la terminación mente del castellano" (TE, 400); "sufijo adverbial, que viene a ser igual a la terminación mente del castellano:

Ederki, zatarki, gaizki, poliki, etc." (TE, 489).

bastoki

"Bastoki eiñda dago orma ori" (TE, 225).

bigunki

"Gogor eta bigunki; bigunki esanetan gogorki obretan" (TE, 259).

ederki

"Ederki bizi izandako bizi ederra, aren mundu onetako erromerixia" (TE, 298).

egoki

''Egoki etorri jata, gaur jai izatia.

Egoki jausten jako eiñ detsazun soñekua" (TE, 303).

errezki

"Errezki topau dot nun bizi zaran" (TE, 336).

"¡Errezki eingo dozu aindu detsutena!" (TE, 336).

gaizki

''Gaizki dogu amatxo, gibeleko gaitzakin.

Gaizki eiña umiak jotia" (TE, 380).

gogorki

"Ezkon barri, eta gogorki artzen dau emaztia" (TE, 404).

gogozki

"Gogozki jardun dabe amen lanian, zan tontorra lautzeko" (TE, 406).

hobeki

"Obeki eiñgo genduan bertan gelditzia" (TE, 580).

lasterki

"Lasterki juan zan ordu betiori; lasterregi gure ustez" (TE, 515).

ongi: "En Eibar sólo se usa en algunas pocas frases" (TE, 593).

Ongi etorri guztiok.

poliki

''Giltzapian sartu nabe

poliki poliki..." (TE, 632).

saskarki

"Saskarki oratu zetsan miñ eban lekutik..." (TE, 651).

zabalki

"Zabalki dabill alde guztietara, iñon bildur barik" (TE, 722).

zatarki

"Soñeku ori zatarki atara dozu" (TE, 727).

 

  • -RIK/-IK:

aterrik

"Aterrik dago eta urten gainke" (TE, 186).

bakarrik

"Arragueta'ko Patxiko Illetas'ri, ogei milla errial bakarrik urten zetsen loterixan" (TE, 211).

baraurik

"Goizeko amaiketan, baraurik giñan ondiok" (TE, 217).

billutzik

"Billutzik jaixo nintzan eta billutzik lotaratuko naiz lurrera" (TE, 261).

geldirik

"¡Ago geldirik maixan garan artian beintzat!" (TE, 397).

gordiñik

"Aren izatia, aragixa jan biar eta gordiñik" (TE, 410).

hankutsik

"Ankutsik igo dau Urkiola'ra, promes bati erantzutzeko" (TE, 139).

hutsik

"Banator berriz be utsik, Ameriketan ziar izan arren" (TE, 720).

igesik

"Igesik zorreri juan zan Ameriketara" (TE, 422).

isilik

Egon isilik pixka batian.

lokarik

"Lokarik laga destazu agiña" (TE, 531).

makalik ibili

"Juan daneko sei illabetian makalik dabill" (TE, 541).

narrutsik

"Auzixetan zebizen famelixa bixak; irabaztallia eta galtzallia narrutsik geldittu ziran" (TE, 570).

oiñutsik

"Promesa zor ebanetik, oiñutsik juan zan Urkiolara" (TE, 586).

ondoezik

"Jaiki naizenetik, ondoezik sentitzen naiz" (TE, 593).

"Aspaldixan ondoezik dabill, ezerk onik eitten ez detsala" (TE, 594).

ondorik

"Ondorik zer dakarren baneki..." (TE, 595).

ortozik

"Ortozik juan zan Mañari'tik Urkiola'rañok, promes bat bete biarrian" (TE, 609).

osorik

"Osorik laga zetsan eukan dana.

Ososorik geldittu jako berari etxia" (TE, 611).

pozik

"Emon biar dana, pozik emotia erakusten dau San Paulo'k" (TE, 634).

zabalik

"Zabalik laga dot ataiko atia" (TE, 722).

 

  • -RO: "Terminación adverbial de ciertos nombres, verbos y adverbios, equivalente al castellano mente" (TE, 440), "terminación o sufijo que constituye modos adverbiales" (TE, 639):

 

"Astiro, berriro, geldiro, garbiro, etc." (TE, 440).

"Astiro, biziro, betiro, ziero, etc." (TE, 639).

astiro

"Astiro jatxi da mezatarako.

Astiro nabil lanetatik'' (TE, 182).

berriro

"Berriro ekin detsa eurixak, len baño gogorrago" (TE, 248).

betiro

"Betiro oittu da amen, auzuak alkar laguntzia" (TE, 253).

biziro

"Biziro ikusi beste orrenbeste" (TE, 269).

garbiro

"Garbiro ikusi da zeiñ dan lapurra" (TE, 388).

geldiro

"Geldiro igo genduan Urkiola'ra, goizeko giro ederrian" (TE, 397).

gozaro

"Gozaro, ondo esanaz, itxuli eben etxera" (TE, 414).

guztiro

"Guztiro jan dogu, maira atara dozun dana" (TE, 417).

luzaro

"Luzaro zaiñ egon naiz otzetan.

Luzero Tolosa izan zan Gipuzkoa'ko Hermandadian buru" (TE, 538).

maitiro

"Maitiro bizi izan ziran azkenerañok" (TE, 540).

oparo

"Oparo eskiñi zeskun etxian eban guztia" (TE, 600).

osoro

"Osoro naiz zeure zeuria" (TE, 611).

pozkiro

"Bazoyan pozkiro esteguetara..." (TE, 634).

zihero

"Ziero jan dau aurrian ipiñi jakon guztia" (TE, 735).

 

  • -TO/-TXO/-DO/-RO: "TO. (...) Terminación que alterna con ki, en adjetivos adverbiales:

Ederto, obeto, txarto" (TE, 677).

ederto

''¡Ederto etorri zara esandako orduan!

¡Ederto eiñdako biarra soñeku onetan!" (TE, 298).

politxo

''Politxo atara dau eiñ destan soñekua.

Politxo ibilli zaikezu, zaiñ dittuzu ba gura ez detsuen batzuk.

Politxo politxo urriñ eldu zan a baria" (TE, 632).

txarto

"Txarto be txarto, nausixeri ez entzutzia" (TE, 689).