Gehigarrixa

Hamen ez dogu nahi Eibarko euskerian gramatikatxo bat ipintzerik. Horretarako badagoz ostiango liburu eta biharrak: ADITZ BATZORDIAna, N.ARETAna, I.LASPIURrenak, eta M.SANGRONIZena esate baterako.

Hamen egin doguna da, morfosintaxiko zatixan, TEk sarreria emoten detsen marka batzuek gorde, berak dakarren definiziño eta ejenplo eta guzti, ejenpluetan liburuko grafixa zaharra gordeta.

Hurrengo zatixa, lexikalagua da: atzizkixak jaso doguz. TEk dakarrenian, definiziño eta guzti. Ejenpluak be hamen ipiñi doguz. Hamen ipinittako atzizki guztiak ez dauke sarrerarik hiztegixan, geuk etara doguz berbetatik.

ALDERDI MORFOSINTAKTIKUA

Kasuak

1.1. Nominatibua

1.1.1. Singularra

a) Gradu bako artikuluakin

  • -A: "Sufijo que se une a los nombres en oficio de artículo determinativo.

Gizona da ill-biarrekua./Andria, gizonan sayets batetik eiña" (TE, 103).

  • -I amaieradunak "-IXA" egitten dira normalian: "terminación característica dialectal del ia de unos y del iya, ija de otros, y que en nuestro caso sirve para distinguir voces que de otra manera serían homófonas" (TE, 449), eta "-x-" hain zuzen da: "Epéntesis dialectual en Eibar y algunas otras localidades próximas, que ocurre entre la raíz y el artículo pospuesto, en muchos sustantivos y adjetivos terminados en i tónica, que debe tener su regla, pues sirve a veces para evitar homofonías" (TE, 721). TEk daukazen ejenpluak balixokuak dira fonologikamentian aintzat hartzen badira, ez diralako esaten justu idatzittako moduan:

"Abia, abixia; aia, aixa; aldia, aldixa; aria, arixa; arria, arrixa; asia, asixa; astia, astixa; barria, barrixa; egia, egixa; erria, errixa; esia, esixa; gazia, gazixa; gerria, gerrixa; guria, gurixa; iria, irixa; loria, lorixa; maria, marixa; oria, orixa; ontzia, ontzixa; seia, seixa; zortzia, zortzixa; tokia, tokixa; txitxia, txitxixa" (TE, 449). "Gerria y gerrixa; saria y sarixa; estia y estixa; asia y asixa; erria y errixa; astia y astixa, etc." (TE, 721).

b) 2. graduko artikuluakin

  • -ORI: "Elemento enfático en  los vocativos.
¡Ez zaittez urreratu ona, lotsagarrixori!" (TE, 604).

 

1.1.2. Plurala

a) Gradu bako artikuluakin

  • -AK. "Desinencia del nominativo, acusativo y vocativo de los nombres en plural".
    Ederrak be, zartu eta satartu eitten dira urtiegaz./ ¡Gizonak! Gaur da egun urte.../ Iru bidar galdu ditturaz nere liburuak" (TE, 121).
  • -AK. "Sufijo que se une a formas verbales.

Onek dira etorri diranak./¡Amen zuk gura zenduzenak!" (TE, 120).

b) 1. edo/eta 2. graduko artikuluakin

  • -O: "vocal que incluye expresamente al sujeto en la acción del verbo.
Munduan garanok, en vez de: munduan garanak" (TE, 580).

 

 

1.2. Datibua

1.2.1. Singularra

  • -ARI: "Desinencia del dativo de los hombres en singular.

Eskerrak emotia biar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenia gaittik" (TE, 154).

 

1.2.2. Plurala

  • -ERI: "Desinencia del dativo de los nombres en plural.

Biar detsegu auzokoeri, anayegaz dogun artuemona" (TE, 325).

 

 

1.3. Edutezko genitibua

1.3.1. Singularra

  • -N: "Desinencia del genitivo de los nombres en singular. 
Jaungoikuan legian beyan" (TE, 136).

Desinencia singular del genitivo, denotando condición, propiedad o pertenencia.

Gizonana da uts eiñ da jaustia./ Baserri au da Markiña'ko Muga'tarrena./ Arpegixa dauka aittana"
(TE, 566).

 

1.3.2. Plurala
  • -EN: "Desinencia del genitivo de los nombres en plural.

Ezkondutako andren zeregiña, gizona ondo konpontzia./ Gizonen biarbidia, etxian biar diran gauzendako irabaztia" (TE, 313).

 

1.3.3. Egitturetan

  • -(RE)N BAT: "forma desinencial adjetiva, equivalente al indefinido alguno, alguna.
¿Andrarenbat izan da amen nere billa?/ Lapurrenbat izan da gure etxian, dana dago ba bere lekutik atarata" (TE, 639).

 

 

1.4. Soziatibua

  • -GAZ:  "Desinencia de ablativo equivalente a la preposición con. Vale lo mismo que kin. En Eibar no se guarda regla para su empleo. ¿Zer gauza bigaz konpontzen da gizona? ¡Jostorratza eta arixakin!" (TE, 395).
  • -KIN: "Desinencia de ablativo equivalente a la preposición castellana con. Alterna con gaz que hace el mismo oficio. -¿Zer gauza bigaz konpontzen da gizona? -Jostorrotza eta arixakin'' (TE, 490).

 

 

1.5. Motibatibua

  • -GAITTIK. "Desidencia de ablativo contestando al interrogativo ¿por qué?, o denotando causa" (TE, 379).

TEk sistemaz erabiltzen dau -gaittik atzizkixa berbatik aparte, sarrittan guk, "zuzentzerakuan" batera ipini dogu. Aginaga aldian be holan egitten da baiña pluralian gehixenbat. Ejenplo batzuk:

"Eskerrak emon deixoguzen Jaungoikuari, gaurko egun ederra gaittik" (TE, 344). "Eskerrak emotia biar dogu Jaungoikuari, arnasia, argixa, osasuna, ogixa eta dogun itxaropenia gaittik" (TE, 154). "¡Zaittez bakian beingua gaittik!" (TE, 212). "Bekokixan daroya siñalia, ez dabena iñoiz eiñ ezer Jaungoikuan guria gaittik" (TE, 236). "Au arpegiko orbana kendutzia gaittik, emongo neuke bizi erdixa" (TE, 487).

"Denunzia sartu dot Konzejura amengo ur zikiñen gaittik" (TE, 289).

Berbiari zihero lotuta beste ejenplo batzuk:

"¿Zergaittik guzurra esan destazu?" (TE, 379). "Obeto ataratziagaittik, lan geixago eiñ dot" (TE, 379). "Gaurkuagaittik, eiñ dogu afari legia, naiz da porruegaz" (TE, 109). "Zan altsua, ez diru askon jabe izatiakin, ezbada ze bere jakintasun eta zuzentasunagaittik" (TE, 130). "Laguntzatik alde eiñ dau, zergaitik barik" (TE, 125). "San Esteban, lelengo kredo barrixagaittik bizixa emon eban gizona, arrika ill eben" (TE, 167). "...eta urreratu zanian, ikusirik Jerusalem'go arrixak, errukittuta negar eiñ eban beragaittik, esanaz: Basenkizu zer datorkizun..." (TE, 340). "-¿Zenbat eskiñi detsazu txahalagaittik?" (TE, 345).

"Norbera ondo ibilli ezkero, enparaukuegaittik ardura ez" (TE, 314).

Aditz izenekin beste marka bat be erabiltzen da: -arren. Ejenplo batzuk:

"¿Putz eitiarren peseta bi? -Ez jauna; putz eiten jakitziarren" (TE, 166).

 

 

1.6. Destinatibua

  • -DAKO/-TAKO: "desinencia de ablativo equivalente a para" (TE, 285), "desinencia equivalente a para" (TE, 668). Ejenpluak:

"Nik zuretako, daukaran guztia" (TE, 245). ''Neretako gura dot toki au". "Gura dabenandako jan edo eran..." (TE, 669).

  • -(E)NTZAT: "desinencia plural del dativo, equivalente a la preposición para. Alterna con la variante endako" (TE, 315), "desinencia de ablativo igual a tzako" (TE, 702):

"Oñetakuak gizonentzat, andrakumientzat eta umiendako" (TE, 315). "Eskolia onbiarrekua gurasuendako eta umientzat" (TE, 702).

  • -TZAKO: "desinencia de ablativo equivalente a para:

Aurreratu daben guztia da bere seme ondatzalliandako (u ondatzalliantzako)" (TE, 701).

 

 

1.7. Leku-denporazko genitibua

  • -KO: "desinencia de ablativo que denota origen, naturaleza.

'Eibar'ko damaskiñuak.../ Erri'ko semiak..." (TE, 492).

Toponimixan be erabiltzen da: -KUA. "Lo mismo que gua, sufijo que representa una de las formas del genitivo, denotando origen, propiedad, calidad, locación. Alterna con gua por razones de eufonía.

Tutulukua, Zesterukua, Guenengua, Tangillangua, etc." (TE, 504).

  • -RAKO: "desinencia equivalente a la preposición para:

Erosi biarra dot landara batzuk orturako" (TE, 639).

 

 

1.8. Inesibua

  • Mugagabeko -TAN: "sufijo que unido a números cardinales significa veces, como bidar:

Bittan, irutan, lautan, da esatia beste bi, iru eta lau bidar" (TE, 669).

 

 

1.9. Ablatibua

a) Bizigabiena

  • -TIK /-DIK: -DIK. "Terminación o desinencia de ablativos, variante eufónica de tik, equivalente a las preposiciones de, desde, por" (TE, 291); -TIK. "desinencia de ablativo equivalente a las preposiciones de, desde" (TE, 674). Ejenpluak:

"Urrindik nator ukat eiñ biarrian" (TE, 291). ''Salamanka'tik etorri jaku jakintsu ori. Amendik ara lau pauso baño ez" (TE, 674).

b) Bizidunena

  • -GANDIK: "desinencia de ablativo equivalente a la preposición de:

¿Norengandik ikasi dozu berba zatar ori? Zuregandik" (TE, 385).

c) -AN gehigarrixa: "variante de la desinencia ik de las formas adverbiales. Muchas veces como recurso métrico" (TE, 424); "Terminación dialectal adverbial, más usada por algunos vecinos nuestros" (TE, 476). Ablatibuan ez eze, partitibuan, adberbixo batzuetan be erabilli leike: "ogirikan", "ondiokan"...

''Gazte gaztetatikan erritik kanpora..." (TE, 424).

"Ixillikan dabil berian ondoren. Ondiokan ez da etorri" (TE, 476).

d) Erabillerak

  • ...-TIK ...-KUA: "sufijos que incluyendo números cardinales, dan los partitivos:

Amarretik batekua zor jako Jaungoikuari. Seittik batekua" (TE, 674).

 

 

1.10. Adlatibua

a) Bizigabiena

  • -RA: "desinencia equivalente a la preposición a.

Guazen lelengo etxera, eta afalduta gero urtengo dogu berriz kalera" (TE, 639).

  • -RAKO: "desinencia equivalente a la preposición para.

Erosi biarra dot landara batzuk orturako" (TE, 639).

b) Bizidunena

  • -GANA: "desinencia de ablativo, equivalente a la preposición a.

Amen gatoz zuregana, aitzen emoteko asmuan..." (TE, 384).

c) Erabillerak

  • -TARA: "Terminación o desinencia de ablativo que denota propósito, finalidad, y equivale a las preposiciones a,  por" (TE, 670) (TEk "ablativo" diñuana "adlatibua" da, jakiña):

Perretxikutara, erbittara, ardautara, dirutara" (TE, 670).

 

 

1.11. Adlatibua, bukatuzkua

a) Bizigabiena

  • -RAIÑOK: "desinencia equivalente a la preposición hasta.

¿Norañok pentsatzen dozu juatia ibilli onetan. Diruak aintzen daben tokirañok'' (TE, 639).

 

 

1.12. Adlatibua, bide zuzenezkua

a) Bizigabiena

  • -RUTZ: "desinencia equivalente a la preposición hacia.

-¿Norutz zoyaz aiñ goizago, andra?  -Plazarutz, ia onetxek salgeixok ataratzen ditturan amarrak baño len" (TE, 640).


Maillakatzaille edo graduatzailliak

2.1. Goi maillia

2.1.1. Repetiziñuakin

ariñ-ariñ

"Ariñ ariñ soluan bera goyazela, jausi nintzan" (TE, 156).

2.1.2. Adberbixuen bittartez

asko

"Entzun ebanian ori, ariñ asko etorri zan" (TE, 156).

"Bizkor asko entzun eban maiko ontzixen otsa, txakur lotixorrek" (TE, 271).

"Gorra izan arren, laster asko entzutzen dau berari komeni jakona" (TE, 515).

oso

"Andra oso garbixa eta zintzua arek artu dabena" (TE, 611).

askoz ... -a(g)ua

"Erroma'ko uria askoz aundixaua Napoles baño" (TE, 178).

holako; halako

"Orlako guzurra asmatziak be, lanak daukaz" (TE, 178).

''Alako gizon esturik ez dot bizixan ikusi./ Iñoiz ezagutu beste gaizto bat alakua'' (TE, 123).

2.1.3. Atzizkixen bittartez

    -XE /-TXE :"Sufijo determinativo, que se une principalmente a adverbios. Variante xe" (TE, 690). "Sufijo determinativo que se une principalmente a pronombres demostrativos y adverbios" (TE, 721):

"Ointxe, amentxe, bertantxe, leztxe; auxe, orixe" (TE, 690).

"Berialaxe, auxe, orixe, araxe, onaxe, etc." (TE, 721).

beriahalaxe

"Zu juan eta berialaxe eldu zan bestia" (TE, 246).

bezelakotxe

"Zeuri bezelakotxe kopiña ekarri detse gure umiari be" (TE, 254).

bezelantxe

"Neuk bezelantxe zeuk be eiñ zeinkezu" (TE, 254).

hor(r)etaraxe

"Orretaraxe eizu asieratik azkenerañok eta ondo urtengo detsu" (TE, 608).

"Ortaraxe eiñ biarreko gauzia da ori" (TE, 609).

lezkotxe

"Zuk lezkotxe liburua daukat nik.

Donostia'n dendak, Paris'en lezkotxiak" (TE, 525).

leztxe

"Etorri nintzan leztxe, utsik juango naiz mundu onetatik" (TE, 525).

oingotxe

"Zuk diñozun gauzia, oiñgotxe oiñgotxia" (TE, 585).

ointxe

"Oiñtxe ikusiko da aren ezeri bildurrik eza norañok eltzen dan" (TE, 586).

"Oraiñtxe etorri da; ez dau eldutzia baño" (TE, 601).

orduantxe

"Orduantxe galdu zan betiko" (TE, 603).

 

    -SKA

mordoska

"Aritz baten inguruan, urritz mordozkia batu neban" (TE, 560).

horiska

"Uda-loren orizkia agiri zan muga guztietan" (TE, 605).

''Zurizkia baño obeto gorrizkia datorkixo soñeku orri" (TE, 452).

urdinska

"Begi urdiñzkak dittu, ule argixakin" (TE, 711).

 

    -TXO

ondotxo

"-Zerla urten dau gauziak? Ondotxo; konforme gara" (TE, 595).

 

2.2. Gehixegixa, larregixa

 

    Atzizkixekin: -TXO

askotxo

"Askotxo ez detsazu eristen eiñ detsagun kontuari?" (TE, 178).

haunditxo

"Aukeran aunditxua daukagun etxia" (TE, 195).

lartxo

"Lartxo aukeran, egun baterako, gaur eiñ dogun ibilixa" (TE, 514).

 

    Atzizkixekin: -(X)E(G)I :"Sufijo de modos adverbiales denotando exceso.

Larregi, gitxiegi, goizegi, onutzegi, arutzegi, eta abar" (TE, 302).

 

2.3. Gehixentasuna

    -(X)EN: "Terminación de los superlativos" (TE, 313):

''Ederra, ederragua, ederrena./ Aundixa, aundixagua, aundixena (aundiña)"(TE, 313).

"Aundiña be, amar arruak artzen dabena./ Aundiña da, begi ederrak eta iñor ikusi eziñ" (TE, 194).

"Txikiña munduan, aundixena Zeruan" (TE, 195).

"Zu nausiña izanda, bestieri gaizki erakusten diarduzu" (TE, 572).

"Aren dendan saltzen dan gauzia, ona, obia eta onena" (TE, 596).

"Txikiñak be, beretako laiñ irabazten dau" (TE, 690).

"Jaungoikuan urren, Gizona" (TE, 713).

"Seniderik urrena erri artan, lengusu bat" (TE, 713).

''Urrenen dittugu gurasuak./ Urrenen dogu bide txingorretik'' (TE, 713).

 

    -ENGO: "Sufijo o terminación de los adverbios en superlativo.

Gorengua, Guenengua, Lelengua, etc." (TE, 314).

 

    -ENTZAKO:

"Azpiri izan zan pelotari onenentzakua" (TE, 596).

 

    -ETAKO:

"Pelotari onenetakua" (TE, 597).

    -ETARIKO:

"Txorroxa, pelotari onenetarikua" (TE, 597).

 

2.4. Ziherotasuna

 

    HUTS

lasto huts

"Frai Gerundio'n gaurko jarduna, lasto utsa" (TE, 515-516).

 

2.5. Konparaziñua

2.5.1. Irregularrak: HOBE/HOBA, HOBETO, HOBETUAGO

2.5.2. Atzizkixekin

    -A(G)O: "Sufijo que se une al adj. o al adv. en los comparativos de más y menos" (TE, 112) / -AO: "Apócope de gua, sufijo de los comparativos de superioridad" (TE, 702):

"Ederraua, por ederragua; aundixaua, por aundixagua" (TE, 702).

"Nere onerako edo txarrerako, ni zu baño zarrago naiz" (TE, 112).

"Atxa baño gogorraua aren biotza" (TE, 188).

"Ondo baño be obeto eiñ dozu, baña obetuago izango zan ondiok..." (TE, 580-581).

"Atzo baño gaur obia, eta bixar obiagua" (TE, 581).

 

2.6. Ostiango graduatzailliak


    samar/ txamar: "Sufijo adverbial que se une a adjetivos y adverbios, denotando grado o cantidad en la significación de bastante" (TE, 645). "Sufijo que se une a adverbios para bastantear su significado" (TE, 685). "Sufijo atenuante de adjetivos" (TE, 685):

''Aundi samar eiñ detsazu soñekua./ Laster samar eldu dira Arrate'ra" (TE, 645).

''Askotxamar, ondotxamar, belu txamar./  Aukeran gitxitxamar atara deskuzun ogixa'' (TE, 685).

"Aunditxamarra, txikitxamarra, edertxamarra" (TE, 685).

 

    -KIN / -/ -LIÑ: "Forma del diminutivo en ciertas voces" (TE, 432). "Terminación de algunos diminutivos" (TE, 527):

"Tanboliña, txikirriña, pitxiña, tartakariña, luzekiña, Iturriño" (TE, 432).

"Opill erdikiña laga zesten" (TE, 323).

"Tanboliña, krabeliña, pitxiliña, etc." (TE, 527).

 

    -SKA: "Sufijo de algunos adjetivos.

Andrazko ona da, baña aldizkia'' (TE, 452).

Ejenpluan ez gagoz seguru atzizkixa "-ska" ete dan, ala "-zka", gaur egunian ez da erabiltzen eta.


Aditza

3.1. Partikula modalak

 

    AHALEZKUA: AHAL

 

"voz que significando facultad o potencia, es determinante de verbos a los que se antepone, para otras tantas acepciones" (TE, 122).

 

    SUBJUNTIBUA: -LA: "terminación de las flexiones verbales en el modo subjuntivo" (TE, 507).

 

"Gura deirala, gura deizula, gura deixala; gura deigula, gura deizuela, gura deixela" (TE, 507).

 

3.2. Adizki jokatuak: aldaerak

 

    Indikatibuan: NOR-NORI

 

''Jata, jatzu, jako; jaku, jatzue, jakue.

Jatan, jatzun, jakon; jakun, jatzuen, jakuen'' (TE, 463).

 

3.3. Partizipixuak egitteko atzizkixak

 

    -DU: "variante suavizada del verbalizador tu" (TE, 296):

 

"Gizondu, gizendu, urriñdu, t. a." (TE, 296).

 

    -TU: "sufijo verbalizador de nombres, adjetivos y adverbios" (TE, 683):

 

"Zartu, gaztetu, aurreratu, urreratu, amandratu, gaiztotu" (TE, 683).

 

    -U: "verbalizador de raí­ces que terminan en a; seguramente, apócope de tu" (TE, 702):

 

"Asmau, barriztau, debekau, kontau, pentsau..." (TE, 702).

 

3.4. Partizipixo moduak

 

    Datorrenerako: -GO, "caracterí­stica del futuro, que alterna con ko, según las conveniencias de la eufoní­a" (TE, 404) / -KO, "caracterí­stica de futuro, igual que go, según exija la eufoní­a" (TE, 492).

 

''Esaten dozuna eiñgo dot.

Esandako orduan etorriko naiz" (TE, 404).

''Jo eta apurtuko dot.

Emon deskuzun liburua, irakorriko dogu'' (TE, 492).

 

3.5. Partizipixuak nominalizauta, artikuluakin

 

    -DUA: "desinencia o terminación del participio pasivo, en los infinitivos en du.

     

    Agindua, galdua, ezkondua, t. a." (TE, 296).

     

    3.6. Forma pribatibuak: aditz izena + -KA

     

      -KA: "sufijo equivalente al prefijo castellano in" (TE, 472), "sufijo que denota proceso no cumplido en la acción de los verbos, y equivale a la preposición por" (TE, 672), "Sufijo que denota proceso no cumplido" (TE, 674):

    ''Sagar ori eltzeka dago.

    Jostunak, asteka eukan ondiok zure soñekua.

    Afaltzeka zegozen zortziretan be" (TE, 472).

    ''Ikasteka eukan eguneroko aldixa.

    Ikusteka dago ondiok zertan amaittuko dan ori" (TE, 672).

    "Eldutzeka, etortzeka, aindutzeka, etc." (TE, 674).

Sintaxisa

4.1. Ezetza

 

TEk bi ejenplotan dakar PARTIZIPIXUA + EZ DAKO formia. Baleike "guratako, entzundako, jandako" eta antzerakuen analogixaz egittia, baiña ezezkuan. Edozelan be, gaur egunian ahozko jardunian ez da holakorik egitten. Hamen TEn ejenpluak:

"Aittu zittuan, entzun gura ez dako berbak" (TE, 117).

"Ba'nekixan, Jauna, biotz-gogorra zarana, eraiñ ez dako lekuan metatzen dozuna..." (TE, 263).

Edozelan be, ostian be badarabil "ezer ez dako" forman, 'desheredado' esanguriakin:

"Ezer-ez-dakuen buru jarri zan" (TE, 282).

 

4.2. Mendeko perpausak

 

4.2.1. Konpletibak

 

  • -NA:

 

"Ontxe ikusi da gizona dana" (TE, 286).

4.2.2. Relatibuak

 

  • DANA: "part. act. irregular del verbo ser.

 

Dana da; ez izan zana" (TE, 286).

4.2.3. Moduzkuak

 

  • -LA: "En las flexiones de los verbos auxiliares, caracterí­stica terminal. Estilización en gerundio" (TE, 507).

 

"Nai dorala eiñ dot; nai dozula eiñ dozu; nai dabela eiñ dau; nai dogula eiñ dogu, nai dozuela eiñ dozue, nai dabela eiñ dabe" (TE, 507).

4.2.4. Kausazkuak

 

  • -LAKO: "sufijo o desinencia equivalente a la conjunción castellana porque, y que responde al inquisitivo gaittik.

 

-Zergaittik eiñ dozu ori? -Goguak emon destalako. Zeregaz neukalako" (TE, 510).

 

 

4.2.5. Denporazkuak

 

  • -NIAN: "Desinencia de ablativo equivalente al adv. cuando:

 

Gerriak urten ebanian. Etorri giñanian" (TE, 576).

ALDERDI LEXIKUA: ERATORPENA

Izen-izenonduena, atzizkixak eta aurrizkixak

Aurrizkixak

    BI-:

"billobia, biortzekua" (TE, 254).

    DES-:

desbardin

"Mai au, desbardiña dago jasogarririk barik" (TE, 290).

    EZ-: "Prefijo de valor negativo con que se forman algunas voces antónimas" (TE, 364):

ezbardindu, ezbardintze

"Lur-ikara batek ezbardindu dau laua zan tokixa" (TE, 366).

"Ez zan komeni ezbardintzia baña..." (TE, 366).

ezbardin

''Gizon ezbardiñak, beria beretako eta bestiena erdibana.
Amen lurra ezbardiña da eta obe
'' (TE, 366).

ezbardintasun

"Gizon arteko ezbardintasunen aurka, Pozdunan Barri-Ona" (TE, 366).

ezbihar

"Ezbiarra, ezezaguna" (TE, 364).

"Ezbiarra sortu jako bidian datorrela" (TE, 366).

ezeindu, ezeintze

"Gau baten ezeiñdu eben urte askoko lana.

Ezeiñtzia gauzak, asko errezagua eittia baño" (TE, 367).

ezezagun

"Ezbiarra, ezezaguna" (TE, 364).

"Dirua eiñ aurretik, ezezaguna zan" (TE, 368).

ezezagutu, ezezagutze

"Urreratu nintzanian, ezezagutu eiñ ninduan.

Ainbeste bidar lagundutako emakumiak gaur ezezagututziak miñ emon desta.

Gura neban ezezagutzia eta jaramunik eiñ barik aldendu, baña eziñ dot izan" (TE, 368).

ezilbiharreko

"Korputza illbiarrekua dan bezela, arimia ezillbiarrekua" (TE, 368).

ezilbihartasun

"Gure lenengo gurasuak, Jakintasuneko zugatzetik jan eben bezela, jan balebe Bizitzako arbolatik, izango genduan ezillbiartasuna, onan eta txarran ezaukerian tokixan" (TE, 368).

ezjakintza

"Errixetan, ezjakintza da oker askon itturrixa" (TE, 369).

ezleixal

"Gizon ezleixala agertu zan, probatzeko orduan" (TE, 371).

    SASI-: "Se prefija a nombres que denotan profesión con el sentido peyorativo de pseudo.

Sasi-medikua, sasi-letraua, sasi-astronomua" (TE, 650).

sasiabogau

"Sasi-abogau baten esanetara dabill, etxia jan biarrian" (TE, 650).

sasikume

"Sasikumiak sarrittan argixak eta ederrak, aittan ordez, Jaungoikuak begiratu dabelako eurengan" (TE, 650).

Atzizkixak

-aga, -aiñ, -ajo, -aldi, -ao, -ar/-dar/-tar(1), -ar/-dar/-tar(2), -ari/-dari/-lari/-tari, -ari, -ate.

    -AGA: "Sufijo frecuentísimo en nuestra toponimia local, que, según los entendidos, significa camino.

Untzaga, Maltzaga, Agiñaga, Paguaga, etc." (TE, 109).

 

  • -AIÑ: "Terminación de varios toponímicos en Eibar.

Azitaiñ, Kaskarraiñ, Txatxiñ" (TE, 116).

 

  • -AJO: "Terminación de algunos nombres denotando inferioridad o deterioro.

Gizajua ez zan gauza zutiñik egoteko.
Bene benetan, kaskajua zuen lagun aura
" (TE, 120).

 

  • -ALDI:

agorraldi

"Aurten, agorraldi luzia daroyagu" (TE, 112).

ahaztualdi

"Aztu-aldi baten ondoren, berriro dabill aurrenengo zortziku ori" (TE, 206).

alperraldi

"Udan beruak eta neguan otzak, alper-aldixa emoten zetsan" (TE, 129).

edurraldi

"Oiñgo edur aldixa lakorik ez da izan urte askuan" (TE, 300).

egiñaldi

"Atzoko eiñ aldixa, gogorra izan genduan" (TE, 308).

egonaldi

"Zaiñ egon aldixa eiñ da gero agertu zan" (TE, 304).

ekiñaldi

''Gaurko ekiñaldixa ira-saillian, ez da izan fiestakua.
Ekiñaldi luzia euki dabe gaur Konzejuan Errejidoriak, Sanjuanetako zezenak dirala ta ez dirala" (TE, 309).

esanaldi

''Perun esan-aldixan ondoren, Marixan erantzuna.
Iru orduko esan-aldixa eiñ dau Jakintsu arek gaurko batzarrian"
(TE, 342).

hotzaldi

"Oiñgo astian, otzaldixa izan da edur da guzti.
Zuen amak, otzaldixa darabill neregaz"
(TE, 616).

ibillaldi

"Ibillaldi ederra eiñ dogu Urko'tik ziar" (TE, 419).

kasketaldi

"Kasket aldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban ibaira" (TE, 483).

makalaldi

"Eta andriari esan zetsan: sarrittuko ditturaz zure makalaldixak (multiplicabo erumnas tuas) Gen. 3. 16" (TE, 427).

merkealdi

"Merkealdixa darabill arraiñak, asko ataratzen dabelako aspaldi" (TE, 552).

miñaldi

"Gau guztiko miñ-aldixa euki dau gizajuak" (TE, 556).

motelaldi

"Goizetik, motel-aldixakin jaiki naiz.
Aspaldi, motel-aldixa darabill gure aittak
'' (TE, 561).

musturraldi

"Alperrik ezkon-barri, mustur-aldixa darabixe gaur" (TE, 565).

sikualdi

"Udan izaten da sikualdixa" (TE, 656).

txotxoloaldi

"Txotxolo aldixa darabill, eta bersuak eittiari emon detsa" (TE, 700).

ufalaldi

"Oiñgo ufalaldixa lakorik ez da ezagutu urte askuan" (TE, 703).

uraldi

''Lauretan izango dogu uraldixa eta argi egon biar gara denborarik ez galtzeko.
Gerra aldeko denboria, askontzat uraldixa
.
Izan dan uraldirik aundiña, Noe Aitta zarran denboran" (TE, 710).

zoroaldi

"Zoro-aldixak artu dau eta naikua biar-ez-danen bat eitteko" (TE, 742).

 

  • -AO: "Terminación de algunas designaciones toponímicas.

Andikao, Argiñao, Biriñao" (TE, 142).

 

  • -AR/-DAR /-TAR (1): "Gentilicio, variante de tarra" (TE, 162). "Sufijo que representa varios oficios: Elgetarra, origen; baserritarra, habitante del caserío; kaletarra, vecino de la villa; Echevarría'tarra, de la familia de los Echevarrías; eliztarra, parroquiano, feligrés; erritarra, paisano; abaretarra, clerical; bizkaitarra, nacionalista vasco; goitarra, republicano en Eibar; betarra, conservador, en la misma localidad" (TE, 671). Jokeria be esan gura dau.

"Donostiarra, Devarra, Nafarra, Ermuarra, Markiñarra, t. a." (TE, 162).

arabar

"Samaniego, ainbeste friztiren kontu politt bersuetan jarrittako jakintsua, arabarra zan" (TE, 147).

arabatar

"Gure ama zan arabatarra, bere aitta Hernio'kua izan arren." (TE, 147).

bilbotar

"Migel de Unamuno, bilbotarra zan" (TE, 260).

ebatar

"Erregiak eta eskekuak, euskaldunak eta erdeldunak, danok Evatarrak" (TE, 297).

erromar

"Erromarra agertu zan gure inguruetara" (TE, 339).

espaiñiar

"Seneka bat, Erroman, españiarra zan" (TE, 352).
"Españiatarrak argittu eben Ameriketako mundu barri au" (TE, 352).

euskaltar

"Ameriketan, euskaltar asko gara" (TE, 362).

kaletar

"Baserritarra, baña kaletarren inbidixarik arek" (TE, 475).

kanpotar

"Poltxok, eranda ebillenian, esakera au eban: ¡kanpora kanpotarrak!" (TE, 477).

 

  • -AR/-DAR /-TAR (2): Jokeria be esan gura dau:

abadetar

"Abadetar amorratua izan zan beti" (TE, 103).

behetar

"Betarra amorratua, Urkusuan biarra eiñ eban denbora guztian" (TE, 252).

bizkaittar

"Gazte asko bizkaittar eiñ ziran.
Bizkaittarrak etortzen ziran plazara, baserriko gauzia saltzera" (TE, 270).

egitar

"Gauza guztien gañetik, egittarra; baña ¿zer da egixa?" (TE, 303).

eliztar

"Zaldivar'ko eliztarrak dira an baserrixan.
Egunero mezatara juaten zan eliztarra.
Eliztar amorratua politikan
'' (TE, 311).

erregetar

"Franzia'ko Juana bezin erregetarra" (TE, 332).

euskotar

"Lenengo bizkaitarrak; oiñ euskotarrak" (TE, 363).

goittar

"Goittarra zalakuan, betarrentzat izan eban botua" (TE, 407).

goiztar

"Mendizaliak beti goiztarrak" (TE, 408).

gutar

"Ez ardurarik euki: gutarra da" (TE, 417).

jaungoikotar

"Judas, izenez Makabeua eta aren anayak, Jaungoikotarrak, Jaungoikuan alde aittan agindua aurrera eruan ebenak" (TE, 465).

 

  • -ARI/-DARI/-LARI /-TARI: "Terminación equivalente al -ero erdérico" (TE, 154); "sufijo denotando oficio, propensión o inclinación" (TE, 513), "sufijo que denota pasión, profesión, arte u ocupación" (TE, 639):

"Zapatari, dendari, pelotari" (TE, 154).
"Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, arrilarixa (armería)" (TE, 513).
"Ibillilarixa, errotarixa, labarixa, eitzarixa" (TE, 639).

adarkari

"Lastur'ko zezenak, adarkarixak" (TE, 107).

agindari

"Erriko agindari barrixak aindu dabe..." (TE, 110).

agirakalari

"Maixo agirakalarixagaz jarri da ofiziua ikasten" (TE, 111).

aizkolari

''Aizkolarixa, arbola botatzen Frantzia'ko piñadixetan.
Euskal aixkolarixak proban izan dira Australia'kuegaz be'' (TE, 119).

akululari

"Akulularixa bada-ez badakua, akulua motza eta irixak ule-latzak, eziñ gauza aundirik atara orretara" (TE, 122).

ameslari

"Tellatuetatik gora bizi dan ameslarixa nere seme gizajua" (TE, 134).

anporlari

"Arrajola'ko Anporra baño anporlari aundixaua zan" (TE, 139).

antxitxikalari

"Sasoi baten, Olaso kale-garbitzallia, marka aundixak ondutako antxitxikalarixa zan" (TE, 140).

antxitxiketalari

"Maraton'ko antxitxiketalarixa baño ariñaua ei da guria" (TE, 140).

aritxalari

"Seme batak, aritxalarixa urten zetsan" (TE, 156).
"Aritxalarixa danetik, ipiñixozu zintzarrixa urriñetik entzungo dana" (TE, 737).

arriolari

"Baserriko ollarra, aundixa eta arriolarixa" (TE, 168).

atxumurkari

"Denbora bateko eskola burruketan, debekauta eguan bai aginka eta bai atxumurka eittia. Orregaitik Aginkarixa eta Atxumurkarixa ziran gatxizen lotsagarrixak" (TE, 189).

atzelari

"Atzelarixak eutsi eta aurrelarixak tantuak eiñ" (TE, 191).

aurrelari

"Bik biri jokatzera ezkero, aurrelarixa biar da ona" (TE, 196).

aurreskolari

"Zuen aita, gaztia zanian, aurrezkolari erremia" (TE, 197).

barrenari

"Barrenarixa zarrak, diruak eiñ zittuan" (TE, 220).

barriketalari

"Barriketalarixa zan lanteixan, eta ez zetsan gura uezabak" (TE, 221).

bendakari / mendakari

"Espiritu sapotsua eta bendakarixa, alperrik eskoladuna izan" (TE, 239).
"Ez dau ondo emoten kristauan mendakarixa izatiak" (TE, 551).

bidez-ibiltari

"Bidez-ibiltari eta erbesteko naiz zuen artian; emoirazu amen sailltxo bat lurrera lotaratu deiran nere illdakua.         Gen. 23,4." (TE, 257).

bolari

"Argiñao'ko gizona, bolari amorratua" (TE, 273).

burrukalari

"Txakur burrukalarixa urten desku, zure gorrixan umiak" (TE, 279).

burrukari

"Baraurik ona, baña erandakuan eutsi ezindako burrukarixa" (TE, 279).

botari

"Nola botarixa saltzen zan, dirurik geixen emoten eban aberatsa izaten zan Diputau" (TE, 274).

dantzari

"Arragueta'ko anka biurri erren bat zan gure denboran dantzaririk ariñena" (TE, 287).

demandalari

"Demandalarixa auzoko guztiegaz" (TE, 288).

dendari

"Kataliñ Bizkay, dendari burutsua Barrenkalian" (TE, 289).

ehitzari

"Eitzarik egon ez arren inguruetan juandaneko urte askuan, eizarixa ba'da ugari gure artian" (TE, 308).

eperlari

"Baroja eperlarixak, beti txakur fiñak" (TE, 316).

epetalari

"Epetan sarri eiten dabenari, esaten jako epetalarixa" (TE, 317).

erbittalari

"Baziran erbittalarixak, zidarrezko perdigoyakin illdako erbixak, arro asko ekartzen zittuenak" (TE, 322).

errondalari

"Gaztetan, errondalari amorratua izandakua zuen aittaitta" (TE, 339).

errotari

"Barrena txikiko errotarixak, bide batez, labari eitten eban" (TE, 340).

eskolari

"Baserrikua izan arren, eskolari aundixa" (TE, 346).

forjari

"Serafin forjarixa, gure suteixan lan eiñdakua" (TE, 376).

gerralari

"Erromatarrena, kasta gerralarixa" (TE, 398).

gidari

"Mutill txikixen artian, gaiztuena beti gidari" (TE, 400).

gordelari

"¿Zeiñek jarri nau ni zure gordelari?" (TE, 410).

gudari

"Gure gaztedixako gudari asko jausi zan Mugarra-ko atxian" (TE, 415).

habillari

"Antxiñako gerretan, abillari euskaldunak agertu izan ziran." (TE, 105).

haginkalari

"Txakur zaunkarixa, ez aginkalarixa, esaten dabe." (TE, 111).

harrilari

"Arrilarixan ofiziua, ofizio txarra, beti bustixan jardun biar ebalako" (TE, 167).

hegazlari

"Arranuak, egazlari altsuak, zeruak neurtzen egaztada baten" (TE, 302).

huslari

"Pitxoikua be, amabikua arek utslarixak" (TE, 131).
"Eitzarixen artian, Antxuelo zan utslari onena" (TE, 721).

ibillilari

"Ibillilarixa urten eban, eta ez zan geldittu munduan barrenera arte" (TE, 419).

idi-probalari

"Ibargain, Alkate izandakua luzero, iri-probalarixa zan (Probalarixa, probarixa)" (TE, 439).

igarilari

"Animalixarik geixenak, jaixotzatik igarilarixak" (TE, 421).

ikaslari

''Baserrittik jatxi zan ikaslari armerixara.
Salamanka'n zan ikaslari abade eitteko.
Orduan, deitturik bere amabi ikaslarixeri..." (TE, 424).

ipoinlari

"Pagatzalle txarra, ipoiñlari ona" (TE, 435).

irakorlari

"Txiki txikittatik, irakorlarixa etorri zan" (TE, 437).

irutxurlari

"Zarata geixen erebixana aurretik, gero irutxurlari agertu zan.
Olako eta olako pelotari, bixak onak, baña irutxurlarixak'' (TE, 442).

jokolari

"Zalduna baña jokolari amorratua" (TE, 468).

kakulari

"Bata zan kakularixa, eta bestiak aterik aña maratilla" (TE, 474).

kantari

"Kardantxilluak, kantarixa urten desku.
Gayarre kantarixa, nafarra zan'' (TE, 471).

kantulari

''Kantulari eitten eban erromerixetan, dantzalekuetan.
Orduan ziran kantularixak, aundikixen jauregixetan ostatua izaten ebenak.
Emaztia eban oso kantularixa'' (TE, 478).

kazari

"Gure denboran, Erromaldo zarra zan kazarixen nausi" (TE, 486).

kontulari

"Ixilla etxian, baña tabernan oso kontularixa" (TE, 498).

labari

"Eibar'ko labarixan seme bat deportista entzuna izan zan" (TE, 507).

lima-pikari

"Gure anai bata lima pikarixa zan" (TE, 527).

limari

"Beste anai bat limari onenetarikua zan" (TE, 527).

makillari

"Erromerixetan makillari agertzen zan" (TE, 541).

mandatari

"Bilbo'ra ostera dabillen errekadistiak (mandatarixak) ekarriko detsu gauza ori" (TE, 544).

matxin-saltokari

"Eibar'en esan dogu beti: matxin-saltokarixa: beste leku batzuetan: matxin-saltua" (TE, 549).

merkatari

"Merkatarixa agertu jako gure neska-zarrari" (TE, 552).

muslari

"Arrate'ko abadia muslari puntakua zan denbora baten" (TE, 565).

nekazari

"Kalian ofiziuan baño, naixago eban baserrixan nekazari" (TE, 573).

orrualari

"Ez zan gaiztua, baña bai orrualarixa" (TE, 609).

ostikalari

"Mandako ori, ostikalarixa" (TE, 613).

pekatari

"Pekatua esaten da; ez pekatarixa" (TE, 623).

pelotari

"Azpiri pelotarixa lakorik ez dala izan esaten dabe" (TE, 624).

perretxikolari

"Gure aitta zan perretxikolari amorratua" (TE, 625).

pintxulari

"Bata zan iraltserua eta bestia pintxularixa" (TE, 628).

probalari

"Ibargaiñ, Alkate izana, probalari entzuna zan" (TE, 636).

pultsolari

"Aren lako pultsolaririk ez da ezagutu inguruan" (TE, 637).

saltokari

"Matxin saltokarixa letz, beti gorutz guran, beti lurrera jausteko egan ekitzen detsak bakotxian" (TE, 645).

santolari

"Erromerixa guztietan agertzen zan santolari oker bat, santotxuan limosnen kontura" (TE, 646).

soiñulari

"Ezteguetarako soñularixagaz tratua eiñ dabe" (TE, 660-661).

tabernari

"Tabernari ona izateko, ardauari ura eitten ondo ikasi biar da" (TE, 668).

topekari

"Mantsua zalakuan, topekarixa" (TE, 678).

topelari

"Abontzako auntza topelarixa zan" (TE, 678).

tratulari

"Ferixarik ferixa, tratulari dabil lau sartaiñ zarregaz" (TE, 680).

txinbolari

"Txinbolarixak, Bilbo'n" (TE, 692).

txistulari

"Aurten, kanpotik ekarri dittue txistularixak erriko jaixetarako" (TE, 697).

urriskalari

"Andrazkuak beti dira urrizkalarixak" (TE, 715).

zapatari

"Ez dakit zer daben ofiziu orrek: zapatari guztiak, afalostian be, lan eiñ biarrian beti.
Zapatarixak arrapatzen eitten genduan sarri" (TE, 725).

zaunkalari

"Txakur zaunkalarixak, ez dau aginkarik eitten" (TE, 728).

zerrari

"Basuan eitten zittuan serrari denbora luziak" (TE, 656).

ziñulari

"Ume ziñularixak ez dau ondo emoten" (TE, 738).

zirikalari

"Amezketako Ferran bezelantxe zirikalarixa" (TE, 738).

zirrilari

"Bazan gure aldietako aundiki bat, zirrilari famia eukana" (TE, 739).

 

  • -ARI:

erari

"Benediktinuak eitten daben erarixa, mundu guztian ezaguna" (TE, 320).

janari

"Ango lurrak emoten dau janarixa, biar baño geixago" (TE, 458).

 

  • -ATE: "Sufijo que en muchos toponímicos de la vecindad figura" (TE, 185).

"Azkarate, Garate, Argarate, Arrate" (TE, 185).

-bera, -bitza, -dade, -dun, -dura/-tura, -durixa/-turixa, -edixa/-erixa, -el, -era/-kera

  • -BERA:

minbera

"Minberia da euri lanbrua letz, luzera ondatzen dabena.

Minberia minberia daukat atzaparreko ebagixa" (TE, 555).


  • -BITZA: "elemento en voces compuestas como: Urrebitza, estibitza, elbitza y toponímicos como Egoarbitza, Azkonabitza" (TE, 265). Edozelan be, homofonismo hutsa da, eta hobeto aztartu biharko litzake ze elementu daguan berba bakotxian. Esate baterako, "urrebitz" "urre-bits" izan daiteke (idem "ezti-bits"-en kasuan), edo biharbada "urre-mintz"; eta "Azkonabieta" izango da seguramente "Azkonabitza"-n etimua.

 

  • -DADE:

bakardade

"Mendixan, gozamenik onena, bakardadia" (TE, 211).

 

  • -DUN: "sufijo en varios oficios adjetivadores.

Diruduna, persona con dinero; txarriduna, tratante en cerdos; argiduna, empleado de la compañía de luz; jostuna, costurera; euskalduna, persona que habla vasco, etc." (TE, 297).

abarkadun

"Abarkaduna izan arren, guk añako eskolia aldian dau" (TE, 103).

adardun

"Diabrua leztxe adarduna" (TE, 106).

ahunzdun

"Aldatzeko auntzduna etortzen zan aterik ate, erroberua saltzen" (TE, 195).

ajedun

"Patxarra, ajedun erarixa" (TE, 120).

arnasadun

"Arnasadunok, Jaungoikuagandik dogu arnasia" (TE, 160).

arraindun

"Arraindun kalerik kale, naiz euri eta naiz euzki, alargundu zanetik, umieri ogi zati bat eruan biar ba'zetsen" (TE, 162).

artodun

"-¿Izan ete da gaur artoduna kale aldetik?" (TE, 173).

astodun

"Bizkaitik, astodunak egunero Eibar'ko plazara" (TE, 183).

atxekixadun

"Atxekixadunez beteta beti osagille aren etxia" (TE, 188).

berbadun

"Berbaduna zanetik, soldautzatik etorri arte itxain zetsan" (TE, 242).

bizardun

"Antxiñakuen artian, bizardun asko zan" (TE, 268).

burpildun

"Narrian ondoren izan zan ibillgarri burpillduna" (TE, 279).

buztandun

"Gure aurretikuak, oiñ dala milloi batzuk urte bustandunak izan biar izan ziran" (TE, 283).

dirudun

"¡Zerlako gatxa dirudunendako Jaungoikuan erregetasuneko bizitzara sartzia! Mar. 10, 23." (TE, 292).

dotedun

"Dotedunan billa zan, eta alakoren baten topau eban bat bere zorigaiztorako" (TE, 294).

erdaldun

"Gaztelu'tik etorrittako erdalduna trozuetara.
Erdalduna, Gastelu'ko erdara darabixana.
Euskeraz ikasi daben erdeldunak, euren euskalgaiztuakin, kalterik geixen eiñ detsenak gure euskeriari" (TE, 322).

erderantzdun

"Euskeraz esan laikezen gauzetan itz erderantzdunak sartzia, ez da ondo" (TE, 323).

erpadun

"Animalixa erpadunak, aragixakin bizi izaten dira" (TE, 329).

erpoidun

"Erpoiduna baldin bada, okela gordiña biar dau bizi deiñ gura badozu friztixiori" (TE, 330).

erroskadun

"Aurten be, Mendaro'ko erroskaduna agertu da Arrate'ra" (TE, 339).

eskoladun

"Eskoladuna, baña beti dirutik ariña" (TE, 346).

esnedun

"Goizeko zazpiretarako, etxian genduan beti Munikola'ko esneduna" (TE, 351).

euskaldun

"Euskeria, jayotzako izketa dabena, euskalduna" (TE, 362).

ezkurdun

"Zugatz ezkurdunak, aritza eta artia" (TE, 370).

ezpatadun

"Ezpatadunak jarri ziran aintzen, bildurturik enparaukuak" (TE, 371).

famelixadun

"Gaur ill dan gizona, famelixaduna; iru ume zurtz lagatzen dittu" (TE, 373).

fededun

"Oso fededuna zala, bere obrak esaten detsue" (TE, 374).

gatzdun

"Gatzduna urten detsa alabiak, eta or dittu ondoren nai beste" (TE, 393).

gauzadun

"Gauzaduna da artu daben gizona" (TE, 394).

gaztaidun

"Idiazabal'go gaztaiduna izan da zure billa" (TE, 395).

haredun

"Aritxixo'ko areduna ¿izan ete da gaur Eibar'en?" (TE, 152).

hartzekodun

"Artzekodunen igesik, ezkutau zan amendik eta geixago ez da ikusi" (TE, 174).

hegodun

"Antxiñako Dragoia zan sube aundi bat egoduna" (TE, 303).

ikazdun

"Ikatzduna zan deika kaletik, ikatzik biar ete dozun" (TE, 425).

interesdun

''Diabruak eraman deixala  interesduna..." (TE, 431).

jabedun

"Alperrik baso urriñian egon, intxaur onek jabedunak dira" (TE, 455).

jaungoikodun

"Pascal jakintsua, beste asko baño geixago Jaungoikoduna zanetik..." (TE, 464).

kopetadun

"Atzo arte kopetaduna; gaurtik ule jasua dau" (TE, 499).

korkobadun

"Gizajo korkobadun bat zan loterixa saltzen" (TE, 501).

kulpadun

"Obe da egun kulpadun libre ataratzia, kulpabako bat ondatzia baño" (TE, 505).

partedun

"Partedunak gara, aurreko gizaldietan bildu dan jakintza eta aberastasunetan" (TE, 620).

sinisdun

"Sinisdunak eta sinisgabiak bakian bizi dira naziño onetan, nun badira relijiño guztietakuak" (TE, 657).

sojadun

"Ogorloko ori, sojaduna dozu" (TE, 659).

txarridun

"Txarriduna agertuko balitza, esaixozu azteko eta gizentzeko biar dogula bat" (TE, 688).

umedun

"Gaur ezkondu dan alarguna, umeduna, ba dittu ba iru gitxienez" (TE, 707).

zaldun

"Zaldunak ziran nausi, gerria eitten jakintziakin" (TE, 724).

zordun

"Zordunak gara danok munduan, eta milla aldetara" (TE, 741).

 

  • -DURA /-TURA:

azpildura

"Goniak azpilduria daroya barren guztian" (TE, 205).

jabonadura

"Jabonaduria e(g)in" (NA).

losadura

"Txirixo-kaleko losaduria, makiñatxo bat kontu esandako lekua" (TE, 533).

ohittura

"Antxiñako oitturia genduan, Gabonetan senide guztiok batzia.
Euskal erriko oitturak ziran maittagarrixak" (TE, 586).

tristura

"Barruko tristuria daukat" (TE, 682).

 

  • -DURIXA/-TURIXA:

apaindurixa

"Jakitturixia, gizonan apaindurixarik onena" (TE, 143).

jakitturixa

"Jakitturixia, gizonan apaindurixarik onena" (TE, 143).
"Sokrates'en jakiturixia zan, nola ezer ez ekixan jakitzia" (TE, 458).

 

  • -EDIXA/-ERIXA:

alperrerixa

"Alperrerixiak dakargiguz beste kalte asko" (TE, 129).

bezerixa

"Dendari arek, aituna zan bere tratuan, eta beserixa aundixa eukan" (TE, 250).

fanfarrerixa

"Fanfarrerixia ugari erabiltzen dau beintzat tabernan" (TE, 373).

gazterixa

"Gaztedixia beti da alai eta beti prest jolaserako" (TE, 396).

litxarrerixa

"Ez eban goserik, letxarrerixen guria baño" (TE, 524).
"Ez eukan jateko gogorik litxarrerixak baño" (TE, 528).

zaburrerixa

"Erri guztiko saburrerixia soluetan zabaltzen eben ongarritzat" (TE, 640).

zakarrerixa

"Erromerixia amaittu zanian, bazan zakarrerixia ugari lurrian" (TE, 723).

zeheterixa

"Erriko zeterixa guztia batu zan komedixara" (TE, 734).

 

  • -EL: "Sufijo o terminación que denota menoscabo, deterioro o descomposición, como en arbela, orbela, ustela, motela, mengela, zimela, epela, ospela" (TE, 309). Gu ez gagoz hain seguru "-el" atzizkixa danik.

 

  • -ERA/-KERA: "Sufijo nominal que denota modo o manera" (TE, 317), "Sufijo que se une a ciertos verbos para, sustantivándolos, caracterizar la acción de los mismos" (TE, 325):

"Euskera, erdera, ibillera, jarkera, esakera" (TE, 317).

''Aren ibilleria ez jata gustatzen.
Aren esakeria, sarrittan guzurra.
¡Au da etorreria! ¿Badakizu zer ordu dan?" (TE, 325)

berbaera

"¿Zer berbaera dok ori neusixago batekin ganako?" (TE, 242).

biztuera

"Illdakuen biztueria sinis biarreko egitzakua kristauentzat" (TE, 271).

egokera

"Aren egokeria, garbi garbi, alper aundi batena" (TE, 303).

ekiñera

"Gauzen ekiñeria izaten da gatxena" (TE, 309).

esaera

"Aren esakeria, sarrittan guzurra" (TE, 325).
"Esaeria dan bezela, gabonetan keixak.
Antxiñako esakeria, euzkixa nora dan, ara zapixak" (TE, 342).

esnakera

"Egunsentixan, baso mendixen esnakeria, da, intzetan, lurran arnasa biguna txori kantuz beteta, ezin esandako gozamena" (TE, 350).

etorkera

"Seme galduan etorkeria" (TE, 357).

etorrera

"¡Au da etorreria! ¿Badakizu zer ordu dan?" (TE, 325).

''Jaungoikuan erregetasuneko bizitzan etorreria beriala zalakuan bizi ziran.
Aren etorreria izan zan beste mundu baten goiz abarra" (TE, 357).

ezagukera

"Durango'n San Antonio egunian, ein genduan ezaukeria, gaur andra-gizonak" (TE, 365).

goldakera

"Erromatarrengandiko goldakeria darabill ondiok" (TE, 408).

ibillera

"Aren ibilleria ez jata gustatzen" (TE, 325).
"Txori batena lezkotxe ariña aren ibilleria.
Ez deste graziarik eitten zure ibillerak" (TE, 419).

hartuera

"Gurasuak eiñ detsen artueria seme galduari, ez da izan bere anai  zuzenan gustokua" (TE, 174).
"Ogixa artueran, bedinkatu eta zatitzeko moduan, ezagutu eben Emmaus'ko bixak, zeiñ zan bidian eiñ eben laguna. Luc. 24, 30, 31" (TE, 174).

hasiera

"Jaungoikuak emon zetsen gauza guztieri asieria" (TE, 176).

hizkera

"Aren izkeria, beti negarrez balitz letz, zan gobaittgarrixa" (TE, 452).

ibillera

''Ez deste graziarik eitten zure ibillerak.
Txori batena lezkotxe ariña aren ibilleria" (TE, 419).

igoera

"Aitz-buru artan, igoeria errezagua jatxieria baño" (TE, 423).

izakera

"Aboziñaua aren izakeria: beti asarre" (TE, 450).

janzkera

"Andrazkuen janzkeria, urtian urtian aldatzen da; gizonena amar urtetik beiñ" (TE, 459).

jarkera

''Ez desta aurrerapenik emon aretxen jarkeriak.
Jarkera zatarrak dittu beti arek'' (TE, 460).

jatxiera

"Mendi-goi batzuetatik, jatxieria gatxagua da igotzia baño" (TE, 464).

jendera

''Jendera zurixa erri artan.
Ango jenderia lakorik ez iñun
'' (TE, 466).

jokera

"Mendirako jokeria dau arek, jai-egun guztietan" (TE, 468).

juera

"Urtero eitten eban juera bat Madrid'era" (TE, 471).

lotuera

"Uztarrixan lotueriak jakin biarra dauka" (TE, 535).

luzera

"Neurtixozu luzeria eta zabaleria" (TE, 538).

orrazkera

"Orrazkeriak egunan erdixa baño geixago eruaten detsa" (TE, 607).

sakonera

"Biar ditturan neurrixak: luzeeria, zabaleria eta sakoneria" (TE, 643).

sarrera

''Erri onek, sarreria dau onena.
Galdu dozu etxe artara sarreria
'' (TE, 649).

sartuera

"Kale artarako sartueria oso txarto dago" (TE, 650).

siniskera

"Siniskeria zetsen Ama Illargiari" (TE, 658).

usakera

"Usakeria zan, Errege Jauna ona etortzia, gure lege ta oitturak gordetzia juramentuan beyan aintzera" (TE, 717).

zabalera

"Ibai aren zabaleria, egun da berrogei metro" (TE, 722).

-ero/-era, -eta, -garri, -gille, -gin, -gintza(1), -gintza(2), -gura/-kura

  • -ERO /-ERA: "Terminación que aparece en voces denotando profesión u oficio:

Iraltzerua, abarketerua, zapaterua, txisperua" (TE, 341).

fotero

"Rikardo Foterua, Ertzill'enekuegaz, erbilari amorratua" (TE, 376).

lixibera

"Besterik ezian, lixibera eitten eban, naiz da goizian bostetarako errekara jatxi zapixak joteko" (TE, 529).

musikero

"Errixan eitten eban musikero, eta erromerixetan soñulari" (TE, 565).

tanbolintero

"Bai Txanboliñ eta bai tanbolintterua deritzen jakon tanboliña joten ebanari" (TE, 669).

tejeru/tejero

''Eibarren ziran eulia'nekuak eta baitta tejerua'nekuak.
Tejerutxua, gure denboran erri-zaintzallia
'' (TE, 672).

 

  • -ETA: "sufijo toponímico que dicen significar lugar de.

Lezeta, leiza lekua; Elorreta, elorra ugari izango zan lekua; Arrieta (pedrera)" (TE, 356).

 

  • -GARRI. Bi esangura daukaz: "sufijo o elemento determinante de ciertos adjetivos calificativos en sentido de digno de ; eta sufijo o elemento determinante denotando instrumentalidad.

Ikusgarrixa, maitagarrixa, negargarrixa, igoiñgarrixa.

Altza-garrixa, eutsi-garrixa, bultza-garrixa" (TE, 390).

ahaztugarri

"Ardaua, burukomiñ askon aztugarrixa" (TE, 206).

altzagarri

"Altzagarrixa jarrixozu mai orren anka erranari" (TE, 131).

asegarri

"Esnia ta morokilla, janari asegarrixa" (TE, 177).

aspertugarri

"Liburu a, nik aitzen doran letz, da aspertugarrixa" (TE, 179).

barregarri

"Dotore doyalakuan, barregarri dabill" (TE, 220).

bigungarri

''Korputzak, lo eitteko bigungarrixa eskatzen dau.
Mendixan, orolgixa bigungarri
'' (TE, 258).

bildurgarri

"Itxaso asarrietan lana eiñ biarra ontzi argal batzuen gañian, gauza bildurgarrixa" (TE, 260).

bultzagarri

"Amentxe biar dau bultzagarrixa" (TE, 277).

burlagarri

"Zeroyan soñekua, burlagarrixa" (TE, 278).

dudagarri

"Dudagarrixa on eitten ete daben erremedixo orrek" (TE, 296).

edergarri

"Andrazkuan edergarri, urria baño obe zintzotasuna" (TE, 298).

errugarri

"Nik ikusi nebanian, kristau errugarrixa eguan" (TE, 340).

etzingarri

"Iragorri apur bategaz gertau neban etzingarrixa" (TE, 359).

eutsigarri

"Eutsigarri argala guria, geixen biar genduan orduan" (TE, 363).

gorrotugarri

"Ezer bada munduan, guzurra bai gorrotugarrixa" (TE, 412).

harrigarri

"Arrigarrixa arek zittuan beste gauza eder" (TE, 167).

higuingarri

"Benetan zan igoiñgarrixa a bizi modua" (TE, 423).

ikaragarri

"Aren etxia zan ikaragarrixa, bai aundiz eta bai ederrez" (TE, 424).

itxuragarri

"Lorak sapailluan, itxuragarrixak dira" (TE, 447).

izugarri

"Gaur egualdi izugarrixa eiñ dau" (TE, 454).

jasogarri

"Jasogarrixa ipiñixozu anka onetan mai orri, dantzarik ez deixan eiñ" (TE, 462).

jatxigarri

"Ipiñirazu or jatxi-garri bat, ez neiñ jausi" (TE, 464).

kaltegarri

"Sikuta au aiñ luzia, benetan kaltegarrixa baserrirako" (TE, 476).

kontentugarri

"Ardaua, neurri baten, kontentugarrixa" (TE, 497).

legungarri

"Legungarri apur bat eiñ biarko detsazu burdixari, ainbeste orrua ez deixan eiñ" (TE, 520).

lotsagarri

"Gure artian gaur pasau dana, lotsagarrixa" (TE, 534).

maittagarri

"Neskato maittagarrixa dago zure alabia.
Ume maittegarrixa neretzat" (TE, 539).

mingarri

"Mingarrixa eta negar eittekua, aiñ gazterik okerreko bidetik aintzia" (TE, 555).

miragarri

"Arrate'ko kurutzetik agiri dira zer-ikusi miragarrixak" (TE, 557).

nasaugarri

"Gaur an erabagi dana, munduantzat nasaigarrixa" (TE, 570).

negargarri

"Gauza negargarrixa jendia gosiak ikustia" (TE, 572).

ongarri

"Ardi-korotza, lorendako ongarririk onena" (TE, 597).

oratugarri

"Lapiku orrek oratugarrixa biar leuke obia" (TE, 601).

osagarri

"Goizian goizago jaikitzia, osagarrixa" (TE, 610).

pasagarri

''Emon dittuan soñekuak pasagarrixak dira ondiokan.
Pasagarrixa ipiñi biarko da amen, ibaixa igarotzia bada
'' (TE, 621).

penagarri

"Penagarrixa izan zan aiñ gazterik iltzia" (TE, 624).

pozgarri

"Egualdi eder au, ez otz eta ez bero, pozgarri aundixa da" (TE, 634).

zoragarri

"Etxe zoragarrixa dauka, mendi mendixan" (TE, 741).

 

  • -GILLE: "sufijo que denota oficio. En Eibar apenas rige fuera de algunas voces de adopción como langillia, osagillia, etcétera. Vigentes son giña, larixa, tzallia" (TE, 400).

erabaigille

"Erabaigille izentau eben gizon zuzen bat" (TE, 318).

eraingille

"Entzun: or nun Eraiñgillia aindu zan eraintzera, eta... Marc. 4, 3." (TE, 318).

garbigille

"Garbigillia zintzo zintzua zuk izentau zestazuna" (TE, 387).

jangille

"Mendixan, txandaka eitten genduan jangille" (TE, 458).

jantzigille

"Alabia, Paris'en ikasi eta jantzigille abilla dau" (TE, 459).

langille

"Langillien laguntasuna, eurak alkar artzia" (TE, 511).

ongille

"Arri-pilla gañian zutiñik ikusten dozun gizon ori, erri onetako ongillia" (TE, 597).

osagille

"Euzki baserrixan, Mandiola ballian, osagille aittua genduan sasoi baten" (TE, 610).

sendagille

"Elgoibar'ko Arnobatekua, sendagille aitua, ala be azur autuetan" (TE, 654).

 

  • -GIN: "sufijo que denota oficio, es el más empleado en Eibar:

Sorgiña, biargiña, argiña, kaxagiña, kañoigiña, otxabagiña, etc." (TE, 401).

amesgin

"Batzuk lurran gañeko burugiñak; beste batzuk eideko amesgiñak" (TE, 134).

armagin

"Naixago armagiñ izatia, baserriko baño" (TE, 159).

arrautzagin

"Ollo zurixak, arrautzagiñak" (TE, 165).

baskulagin

"Aranbeltz anaiak, baskulagiñ onenetarikuak" (TE, 225).

bidegin

''Juan Batiazallia zan Kristu'an bidegiña.
Antxiñakuak, jakintza onen bidegiñak
'' (TE, 257).

bihargin

''Afrais gure osabia, Txarriduna'neko biargiña izan zan.
Biargiña alkar-aitu zanetik, asko jaso zan bere eskubidietan
.

Gazte gaztetatik agertu zan asmotsua eta biargiña" (TE, 255).

burugin

Burugiña demoniua! ¡Iñork arrapauko a!" (TE, 282).

edarragin

"Isasi kantoian zan edarragiña" (TE, 297).

erreminttagin

"Erremintxagiñak onak badira, gora fabrikia" (TE, 334).

etxegin

''Ba'ziran Eibar'en Etxegiña'nekuak.
Kortazo, etxegiñ aittua Eibar'en'
' (TE, 358).

hasarregin

"Isasi'xan, Elbitza zarra, gizon asarregiña" (TE, 176).

hormagin

"Zuk diñuzun ormagiña Mallabi'kua zan" (TE, 605).

ikasgin

"Ikatzgiñak ziran illetan errira jatxi barik" (TE, 425).

iruin

"Iruiñ erdeldun bat, Txantxa zelaixan sokagiñtzan eitten ebana" (TE, 441).

kañoigin

"Markos, kañoigiña, Probaderuko nausi zala, ango oker baten ill zan" (TE, 478).

kategin

"Aren aitta, kategiña Durango'n" (TE, 484).

kaxagin

"Ezagutu diran kaxagiñ onenak: Aixa eta Txurruka zarra" (TE, 486).

ogigin

"Labarixa, ogigiña" (TE, 584).

otzaragin

"Otzaragiñak, Oñati'n" (TE, 616).

sermoigin

"Biotzez ona zan, baña sermoigiña" (TE, 655).

serraillagin

"Baziran gure artian zerrallagiñak, baña erri guztia Mondragon" (TE, 733).

teillagin

"Eitzako tellagiñak laga eiñ biar izan eben zeregin ori" (TE, 672).

torlojogin

"¿Izan da Berriz'ko torlogiña? Zegozer aitzen emon biarra daukat berari" (TE, 679).

trokelgin

"Trokelgiña zan Txomo'nian" (TE, 682).

txispagin

"Txispagiñak ziran Ermua'n" (TE, 696).

ultzagin

"Otxandixo'n ziran ultzegiñak" (TE, 707).

uztarrigin

"Patxi, Azola'kua, ustarrigiña besterik ez lakua" (TE, 718).

zulogin

"Marruko, zulogiñik azkarrena" (TE, 745).

 

  • -GINTZA (1):

abarkagintza

"Abarkagintzia, neguko zeregiña baserrixan" (TE, 103).

armagintza

"Armagintzia Eibar'en antxiñako lan-bidia" (TE, 159).

bersogintza (TE, 449).

habixagintza

"Uda-barrixan, txorixak, arra eta emia alkar lagun eitten diranian, asten dabe bixen artian abixa-gintzia" (TE, 105).

hormagintza

"Ormagintzia, ondo jakin biarreko ofiziua" (TE, 605).

ikazgintza

"Ikatzgintziak neurri barik, galdu dittu gure basuak" (TE, 425).

kañoigintza

"Lenago, gure aittitten denboretan, kañoigintzia ofizio aundixa izaten zan" (TE, 477).

karegintza

"Lenago karegintzia leku askotan zan" (TE, 480).

kategintza

"Kategintzia, betikua Durango'n" (TE, 484).

kaxagintza

"Kaxagintzia erreztuta dago oiñ makiñekin" (TE, 486).

legegintza

"Legegintzia da, geixenen borondatia lege eittia" (TE, 519).

sermoigintza

"Alperrik arendako sermoigintza guztiak" (TE, 655).

serraillagintza

"Eibar'en armagintzia leztxe, Mondragon zerrallagintzia" (TE, 733).

teillagintza

"Sasoi baten tellagintziak ondo emoten ei eban" (TE, 672).

torlojogintza

"Eitzan, torlojogintzia, diru asko emon daben lana" (TE, 678).

umegintza

"Ume-gintzia dogu gaur gure etxian, esan eban Pellok tabernara eldutzerakuan" (TE, 707).

 

  • -GINTZA (2):

burugintza

"Burugintzia erabiltzen eban arek, esertara arriskau baño len" (TE, 282).

 

  • -GURA/-KURA: "Se usa como sufijo para significar diversos estados fisiológicos:

Loguria, atzkuria, negarguria, barreguria, kakaguria, etc." (TE, 416).

barregura

"Barreguriari eustia, barrerik eiñ biar ez dan lekuan, batzuetan estuasun aundixa" (TE, 220).

jardungura

"Ez jako falta jardun-guria arek eitten daben guztian kontra" (TE, 460).

kakagura

"Kakaguria eta kakalarrixa, gauza baten esate modu bi" (TE, 473).

logura

"Loguriak erretzen nago, bart ordu asko galdu ditturanetik" (TE, 530).

negargura

"¿Zeiñi esango detsaguz geure negar-gurak, geure Aitta Zeruetakuari ez bada?" (TE, 572).

-iño, -ita, -kada/-kara//-tada/-ada, -kerixa

  • -IÑO: "terminación toponímica:

Galdaramiño, Lomiño, Ariño, Kamiño..." (TE, 432).

 

  • -ITA: "terminación de toponímicos en la localidad:

Arikita, Zengotita, Artaita" (TE, 443). Gu ez gagoz seguru ejenploko formak atzizki bakarra diran.

 

  • -KADA/-KARA //-TADA/-ADA: "terminación o sufijo que denota, en lo nombres a que se une, cantidad, porción, golpe de.

Egurra, burdikadia; garixa, eskukadia; arrikadia bekokixan; erderakadia arek eta zuk euskerakadia" (TE, 472).

adarkada

"Beiñ baten, mendi bidez irakorten nindoyala itxura-bako bei batek adarkadia jaurti zestan" (TE, 107).

aizkorakada

"Itxurritxok, Ubitxa'ko pagua onenbeste denbora baten bota bayez jokatu ebanian, aizkorakadia artu eban belaunian, eta auraxe aren irabazixa" (TE, 120).

ahokada (1)

"Aokadia iruntzi dau, agiñeri nekerik emon barik." (TE, 143).

ahokada (2)

Bota dau oiñ be aokadia, guzurti aundi orrek!" (TE, 143).

arramuskada

"Ein zestan arramuzkadiakin, bildurtu ninduan bizi guztirako" (TE, 163).

arraunkada

"Seirak baterako arraunkadia" (TE, 165).

atxumurkada

"Arpegi guztia atxumurkadaz jositta eukan" (TE, 189).

atxurkada

"Alkate jaunak jaurti eban lelengo atxurkadia Konseju barrixa eitten ekitzerakuan" (TE, 189).

atzaparkada

"Katuan atzaparkadian bildur izaten da txakurrik aundiña" (TE, 190).

atzerakada

"Indarra nausi dabillenetik, atzerakada aundixa eiñ dau munduak" (TE, 191).

aurrerakada

"Biargiñak alkar aituta eiñ zittuen soziedadiak aurrerakada aundixa ekarri eben aren bizi modurako" (TE, 197).

beherakada

"Preziuen berakadia, aundixa izan da aste onetan" (TE, 241).

besakada

"Besakada loria ekarren amatxondako" (TE, 249).
"Besokada loria batu zelaixan eta maittiari eruan zetsan" (TE, 250).''
"Jaurti zetsan besakadiak jo baleu, lurrera zan betiko'' (TE, 249).

betekada

"Ez jata iñoiz aztuko, Trabakuan beiñ eiñ genduan betekadia" (TE, 252).

erderakada

"Erderakadia, kaballua esatia zaldixan ordez" (TE, 322).

erpakada

"Katuak txakurrari, erpakadia, jaurti eta atzera eraiñ detsa" (TE, 329).

erpoikada

"Aren erpoikadia da, bere sabelian agertzia beste" (TE, 329).

errebeskada

"Aren errebezkadia, askon eskumiakingua baño obia" (TE, 331).

erreskada

"Bidian, alde bixetatik, arbola erreskadia..." (TE, 336).

eupada

"Lenengo eupadiak esnatu eban etxeko-andria" (TE, 360).

euskerakada:

"Hablando en castellano, recurrir a una voz euskérica" (TE, 363).

ezkerkada

"Ezkerkada bat emon eta bialdik baldar ori" (TE, 370).

farrastada

"Igarixan, farrastada luzia eban" (TE, 374).

furrustada

"Eiñ zestan furruztadiakin zurkaxtu eban bere biziko onduen" (TE, 377).

haginkada

"Eiñ zestan aginkadiagaz, orbana laga zestan betiko" (TE, 110).

harrikada

"Arrikadia emon zetsan bekoki erdi erdixan" (TE, 167).

hegaztada

"Egaztada baten, itxasuen gañetik igarotzen dira" (TE, 302).

ikubilkada

"Jaurti zetsan ikubillkadiak arrapau baleu, ez zan jaikiko lurretik aldi baten" (TE, 425).

irristada

"Eiñ eban irriztadiakin, ez zan geldittu aurreko ormia jo arte" (TE, 440).

karraskada

"Kukurruku arrua aurretik; gero karraskadia" (TE, 481).

katillukada

"Bakotxandako, katillukadia artua-ta-esnetik" (TE, 485).

kirrizkada

"An izango da negarra eta agiñen kirrizkadia" (TE, 491).

koillarakada

"Goizian, baraurik, kollarakadia erremedixo onetatik" (TE, 494).

korroskada

"Bete bete eiñda, or dozu korroskadaka" (TE, 501).

krakada

''Krakadia eiñ dau sapaixak.
Españia'ko gerria izan zan gero etorri zan ondamendixan lenengo krakadia'' (TE, 503).

labankada

"Labankada aundixa izan zan, sasoi artan gauzia merkatzia" (TE, 507).

larrapastada

"Larrapaztadia eiñ izotzetan eta luze jausi da" (TE, 513).

mahaikada

"Goiko janteixan maikadia ziran bazkaittan" (TE, 539).

ostikada

"Astuan ostikadia baño obia beintzat zuregaz egotia" (TE, 613).

ostikokada

"Lioya gauza ez zala jarri zanian urtiegaz, astuak be ostikokadia jaurti zetsan.
Eskopeta onek, ostikokadia emoten dau, baskula ipurdixan eregixa daukalako" (TE, 613).

patakada

"Erantzun biarrian patakadia jaurti zetsan" (TE, 622).

pikukada

"Olla-lokian pikukadia arpegixan euki neban luzero.
Pikukadiagaz dabill arutz eta onutz abixara juan gura ezda, gure agirixan dalako.
Toki-ederrian eiñ dogu gaur amarretako pikukadia" (TE, 627).

pitxarkada

"Arnasa baten pitxarkada ardaua eran eban" (TE, 629).

plastada

''Plastada batekin ixildu eban.
Iraltzeruak plastada bittan barriztu eban labia
'' (TE, 631).

purrustada

"Bere aurrian egon arren, barre purruztadiak urten zestan" (TE, 637).

sastada
''Zastada bat izan dot biotz biotzian, ikustiakin bakarrik.
Zastada ederra eiñ zestan, saldutako arek.
Alboko zastadia daukat gaur goiz guztian'' (TE, 726-727).

takada

"Oiñgo gaixuak, takada aundixa emon desta" (TE, 668).

tonkada

"Atzoko jan da eranan tonkadiakin, gaur baraurik nago egun guztian" (TE, 677).

topekada

"Bestekaldera begira nintzan artian laixa bati, soluan lotuta zan adarixak topekadia emon zestan atzetik" (TE, 678).

topinkada

"Topinkada gastaña egosixak, atara zeskuezen Arrajola'n" (TE, 678).

trakada

"Trakadia sentidu dot besuan" (TE, 680).

txingorrada

"Gaurko txingorradiak, arrixa zidurixan" (TE, 694).

txistada

"Txiztadia entzun neban eta burua bueltau neban" (TE, 698).

txolotakada

"Txolotakada bat esne artu dot gosaritzat" (TE, 699).

txorrontada

"Artu eban patxar ontzixa eta bota zetsan txorrontada bat kafiari" (TE, 700).

zaparrada

"Zaparradia artu dogu, burutik bera, basuan garala" (TE, 725).

zarpada

"Arpegira jaurti zestan zarpadia" (TE, 726).

zartara

"Pitxar onek zartaria dauka eta ez da luzerorako" (TE, 726).

zurrutada

"Erari gozo bizixenetik, zurrutadia eiñda oso biztu zan" (TE, 747).

 

  • -KERIXA: "Terminación que sirve para sustantivar ciertos adjetivos.

Gaiztokerixia, zatarkerixia, aundikerixia, zorakerixia, etc." (TE, 487).

aberaskerixa

"Aberatskerixak batu zetsen ondamendixa" (TE, 104).

afankerixa

"Afankerixak galdu eben, zan baño geixagotzat agertu guran" (TE, 108).

aittunkerixa

"Ez dakitt aittua izango zan; baña aittunkerixia ez jakon falta" (TE, 118).

alperkerixa

"Eiñ dozun lan zatar au, ez da besterik alperkerixia baño" (TE, 129).

arlotekerixa

"Arlotekerixia izan da gure aldetik, gaurlako egunian bazkari obia ez opa izatia biargiñeri.
Aratostietan, arlotekerixia nausi" (TE, 158).

astakerixa / astokerixa

"Astakerixa aundixa eiñ dozuna, orrek lurrok saltziakin" (TE, 180).
"Astokerixa galanta eiñ dabe etxia lagatziakin" (TE, 183).

atsokerixa

"Sorgiñ ipoñak eta beste atzokerixa asko..." (TE, 187).

basarrittarkerixa

"Baserritarkerixia zuk oiñ eiñ dozuna" (TE, 224).

bastokerixa

"Iri-probian aldian bastokerixa aundixagua da korridia esaten jakon jolasa" (TE, 225).

bildurtukerixa

"Bildurtikerixia, bestiak ipini burrukan eta norberak alde eittia" (TE, 260).

demoniokerixa

Demoniokerixia aurkitzen jata amentxe! ¡Eziñ aztarrenik atara zer eitten jakuen olluak ipintzen dittuen arrautzeri!" (TE, 289).

diabrukerixa

"Ez okerrok, baitta onenak be, makiña bat diabrukerixa eitten genduzen sasoi artan" (TE, 290).

epelkerixa

"Ganora bako epelkerixia arek eiñ dabena" (TE, 316).

faltsukerixa

"Oker guztietatik, faltsukerixia geixen asarratzen dabena" (TE, 373).

gaiztokerixa

"Gaiztokerixia zan, gizajo areri baketan ez lagatzia" (TE, 381).

gizonkerixa

"Gizonkerixak eitten ekin zetsan sasoia baño len, eta dana alperrik galdu zan" (TE, 403).

harrokerixa

"Munduan gizonok izaten dittugun estuasunik geixenak, geure arrokerixen ondorena" (TE, 169).

haundikerixa

"Aundikerixiak aundixetan ondo emoten dau; baña ezer ez daben baten ibillixetan, barre edo asarratu eraitzen dau" (TE, 194).

huskerixa

"Utskerixa bategaittik salduko leuke bere ama" (TE, 720).

iñuzentekerixa

"Iñuzentekerixa aundixa eiñ dozu, dirua aurreratziakin guzurti ardura-bako bati" (TE, 434).

jardunkerixa

"Zuk esan dittuzun gauza guztiak, jendian jardunkerixak" (TE, 460).

kertenkerixa

"Nik ikusi doran kertenkerixarik aundiña..." (TE, 488).

kopinkerixa

"Kopinkerixia erizten detsat, zuek darabizuen autuari" (TE, 500).

legunkerixa

"Arrua zanetik legunkerixia izan ezik, ez eban ezer ondo entzutzen" (TE, 521).

lelokerixa

"Zuk oiñ esan dozun gauzia, lelokerixia" (TE, 522).

lizunkerixa

"Makiña bat lizunkerixa ikusten da gaur zinian" (TE, 529).

lohikerixa

"Batzuen auan dana da loikerixia" (TE, 530).

maixokerixa

"Maixokerixia dadarabil beintzat bedorrek" (TE, 540).

mikakerixa

"Mikakerixia ugari badarabil beintzat ume orrek" (TE, 554).

mizkinkerixa

"Mizkinkerixia izan da gure partetik, esku-utsian ara agertzia" (TE, 558).

motxaillakerixa

"Motxaillakerixa zatarra arek eiñ detsana lagun bati" (TE, 562).

mozolokerixa

"Mozolokerixia aren esanetara ibiltzia" (TE, 562).

nagikerixa

"Batan eta bestian nagikerixia gaittik, sasixak eta asunak jan eben baserrixa" (TE, 567).

nanukerixa

"Aundiki guran eta nanukerixia beti aldian" (TE, 569).

okerkerixa

"Negargarrizko okerkerixia eiñ deskue umiak" (TE, 588).

petralkerixa

"Petralkerixaz betetako atzo zar bategaz zan serbitzalle" (TE, 625).

pitxirkerixa

"Pitxirkerixia izan zan geure aldetik, lorapilla eder bategaz ez agertzia" (TE, 630).

saskarkerixa

"Saskarkerixia ez zan falta aren partetik" (TE, 651).

sorginkerixa

"Antxinako erri guztiak zittuen euren sorgiñkerixak" (TE, 661).

tontokerixa

"Tontokerixia, etxia jan da gero azkenengo diruegaz ordezko agiñak ipintzia" (TE, 677).

txakurkerixa

"Berba bittik bat, txakurkerixia gazte orrek" (TE, 684).

txarrikerixa

''Baztar guztietan dago amen txarrikerixia.
Arek eiñ destan txarrikerixia, ez da aztutzekua
'' (TE, 688).

tximiñokerixa

"Tximiñokerixetan dabiz ume bixak, zoratu biarrian" (TE, 692).

txotxolokerixa

"Ez da beti, bersuak eittia txotxolokerixia" (TE, 700).

umekerixa

"Denboren urriñetik begiratzera ezkero, gure gauzarik astunenak be, umekerixak bezela" (TE, 707).

ustelkerixa

"Beran ustelkerixia izan zan a baserri ederra jaustia" (TE, 719).

zatarkerixa

"-¿Zeñek erakutsi detsuz zatarkerixa orrek?" (TE, 727).

zekenkerixa

"Zezenkerixia, eta aundixa, daukan dirutziakin anayari apur bat ez laguntzia" (TE, 730).

zikinkerixa

''Zikinkerixia bazan inguruetan.
Berban berban, zikinkerixia gizon arek
'' (TE, 735).

zimelkerixa

"Uezaban zimelkerixa bategaittik izan ziran uelgiak ekarri zittuan gose guztiak" (TE, 736).

zittalkerixa

"Izan genduan oratua, bere zittalkerixa bategaittik" (TE, 740).

zorakerixa

"Zorakerixia eta aundixa, idiak odolakin ezarri gura izatia" (TE, 741).

-keta/-eta, -ki(-kixa), -ki/-ka(-kia), -kide, -kil, -kizun, -ko(1), -ko(2), -ko(3), -ko/-go, -koi, -kor, -kote, -kura

  • -KETA/-ETA:

aizkolketa

"Erremiak aizkolketan ango errikuak" (TE, 120).

arraunketa

"Arraunketia jolas bat da askontzako" (TE, 165).

barriketa

"Barriketia ba'darabixe beintzat bixen artian" (TE, 222).

berbeta

"Jarraitu deixogun atzoko berbetiari" (TE, 244).

goldaketa

"Goldaketan emon dogu egun guztia" (TE, 408).

hizketa

"-¿Nungo izketia dok ori? Arrate'tikuena'' (TE, 452).

lapurreta

"Lapurretia da pekatu bat, ez dana parkatzen ostutakua bere jabiari itxuli ezik" (TE, 512).

 

  • -KI (-kixa): "sufijo o terminación que denota instrumentalidad, materia:

Epaikixa, itxuskixa, birikixa, etc." (TE, 492).

epaiki

"Ekarrirazu epaikixa, burdiña auxe laburtu biarra daukat eta" (TE, 316).

estalki

"Estalki bat geixago biarko neuke oiñgo otzakin ogerako" (TE, 353).

etorki

"Aren etorkixa, guria bezela, Adan'erañok jasotzen dana" (TE, 357).

alperki

"Alperki aundi bat ez bazan izan, dirua eiñgo eban euki daben aukeriagaz" (TE, 129).

arraki

"Arrakixa zanetik, ez zetsan iñoiz parkatu" (TE, 163).

astunki

"Astunkixa da zuk diñozun liburua, arrara baten irakorteko" (TE, 184).

ausarki

"Pauso ausarkixa, itxuan, nora jakin barik aindutzia" (TE, 198).

biki

"Etxe au bikixa da, eta eiñ eben bitokixa, famelixa bi ziralako" (TE, 259).

haundiki

"Erriko aundiki guztiak batu ziran autua aitzeko.
Beti izan zan aundikixa, zerbait ziran guztien ondoren" (TE, 194).

buruki

"...eta artu zittuan ango arri-artetik batzuk eta eiñ eban burukixa, eta lotaratu zan bertantxe. Gen. 28, 11." (TE, 282).

garbiki

"Auntza, animalixa garbikixa" (TE, 388).

hausiki

"Mundu onetako gauza guztiak ausikixak; ezer segururik" (TE, 198).

jaunki

"Gizon jaunkixa, leguna goikuegaz eta gogorra azpikuentzat" (TE, 465).

lagunki

"Esku-zabala eta lagunkixa mutill aura" (TE, 508-509).

lauki

"Gure txakurrak laukixak izan dittu" (TE, 516).

makalki

"Umetan makalkixa izan zan" (TE, 541).

saskarki

"Saskardi aundi bat zara zu eta ez besterik!" (TE, 651).

txarriki

"Egunero txarrikixa ez ei da ona" (TE, 688).

zazpiki

''Zazpikixa jaixo zan, baña gizon galanta eiñ da.
Iñun geldirik egon ezindako ume zazpikixa urten desta
'' (TE, 729).

 

  • -KI /-KA (-kia): "sufijo adjetivador:

Arrakia, emakia, umekia, izukia, etc." (TE, 489).

arrarki

"Arrarkia eta emakia ez dira agertzen euskarazko adjetibuetan; bixentzat akabera bardiña dogu" (TE, 164).

emaki

"Arrakiak eta emakiak guen bardiña dabelako gure izketan, erderaz eitten dogu "concordancia vizcaína" esaten jakon utsa" (TE, 312).

emeki

"Alako mutill azixa eta emekia" (TE, 312).

gizonki

"Eta esan eban Adam'ek: au da oiñ nere azurren azurra eta nere aragixan aragixa; orregaitik esango detse gizonkia, gizonagandik ataratakua dalako. Gen. 2, 23" (TE, 403).

izuki

"Baserriko ume izukia kriau etorri zanian, baña gero ondo kaletartu zan" (TE, 454).

umeki

"Aundi eiñda be, umekia irauntzen dau" (TE, 707).

umilki

"Oso umilkia jatzun a gizona, aundiki batzuen seaskan azittakua izanakin" (TE, 709).

zatarki

"Zatarki aundi bat zara zu" (TE, 727).

 

  • -KIDE: "sufijo que denota consanguineidad o comunidad de naturaleza:

'Erkidia zan lau aldietatik, baña erbestekua baño gogorrago artu eben.
Karmen, motzallekide bat...
" (TE, 489).

herkide

"Gure arteko asko eiñ dira erkide Venezuela'n" (TE, 326).

 

  • -KIL:

hozkil

"Oso ozkilla ei dabill, Ameriketatik itxuli dan ezkero" (TE, 616).

zorakil

"Aunzkuma zorakilla dan leztxe aman inguruan, alaxe, jolasetan eta saltaketan dabill egun guztian" (TE, 741).

 

  • -KIZUN: "sufijo que denotando materia se une a nombres y verbos.

Etorkizuna, ez jako falta alargun ari.
Berbakizuna emon dau beintzat erri guztian.
Luzekizuna badau beintzat gure autuak'' (TE, 491).

asekizun

"Ba'zan asekizuna egun artan, Marixan tabernan" (TE, 177).

asperkizun

"Lana baño latzagua, asperkizuna" (TE, 179).

astunkizun

"Urunak asko balio ebanetik, iraltsua astunkizuntzat" (TE, 184).

barrekizun

"Don Kijote deritzen dan liburu baten, ba'da barrekizuna ondrau" (TE, 220).

berbakizun

"Ondo edo txarto, berbakizuna ipiñi dau behintzat" (TE, 243).

betekizun

"Ori dana da lastua eta betekizuna" (TE, 252).

damukizun

"Damutasuna nola dan Zeruantzat gauzarik pozgarrixena eta pekatua damukizuna, deigun pekatu eiñ gero damutzeko. (Rasputine'n erakutsixa.)" (TE, 285).

datorkizun

"Iñok ez daki ziurrik datorkizunan barri" (TE, 287).

dudakizun

"Dudakizuna ipiñi dau jendian artian" (TE, 296).

ederkizun

"Ederkizuna ugari saltzen da oiñ dendan" (TE, 298).

errezkizun

"Errezkizun aundixak emoten dittue oiñ, jendia batetik bestera ibilli deiñ" (TE, 336).

etorkizun

"Baketsua espera dau etorkizuna" (TE, 357).

ikuskizun

"Ikuskizuna bada Jauregi artan" (TE, 426).

irakorkizun

"Irakorkizuna ez jakon falta iñoiz mendirakuan" (TE, 437).

izankizun

"Gauza guztien lenengo atributua: izankizuna" (TE, 451).

jardunkizun

"Aretxen ezkontziak, emon dau jardunkizuna ugari beintzat" (TE, 460).

jatorkizun

"Ez da erabagi ondiok, nundik dan euskaldunen jatorkizuna" (TE, 463).

labankizun

"Antxiñako makiñetarako labankizuna, jaboi-ura" (TE, 507).

lotsakizun

"Pobria izatia ez da lotsakizuna" (TE, 534).

luzekizun

"Luzekizuna badau beintzat gure autuak" (TE, 491).
"Zorrak erantzuntzeko orduan, beti dittu arek luzekizunak" (TE, 538).

opakizun

"Erastun au, nere maittian opakizuna" (TE, 600).

pixakizun

"Ez deirazu ipiñi, pixakizuna ostiangua baño geixago" (TE, 630).

pozkizun

"Pozkizun aundixa da famelixia batuta ikustia" (TE, 634).

 

  • -KO (1): "sufijo personificador que se une a nombres y adverbios.

Betiko, Erdiko, Lauko, Astunko, Aixelko, Otsoko, Basako, etc." (TE, 492).

Astako / astako

"Gero astako agertu zan aundiki jantzitta..." (TE, 180)
"Len zan astako, gaur zaldun dirua eiñ dabelako" (TE, 180).
"Zure semia astokua galanta, neriari ostikoka" (TE, 183).

Astunko

"Astunko, Italia'ra juan zanian armak saltzera..." (TE, 184).

sendoko

"¿Zeñek bete guregaz zan sendoko?" (TE, 654).

 

  • -KO (2):

ahoko

"¡Aoko bat emoixok beiñ, ia ixiltzen dan!" (TE, 143).
"Agoko bat emoixozu eta bialdizu etxera" (TE, 113).

betazaleko

"Emon zetsan betazalekuakin, juan zan lurrera" (TE, 252).

betondoko

"Betondoko bat emonda bialdizu lapur ori" (TE, 253).

bihotzeko

"Biotzekua dauka eta kontuz ibilli biarra" (TE, 263).

birixetako

"Birixetakua, goixago konturatu ezkero, errez osatzen da oiñ" (TE, 264).

ezpanetako

"Espanetako bat emoixozu ixilldu deiñ beiñ" (TE, 352).

 

  • -KO (3):

eskeko

"Permiñ eta Itxuzki ziran gure eskola denboran euskal eskekuak" (TE, 344).

eskuturreko

"Urrezko eskuturrekua opa izan zetsan maittiari bere egunian" (TE, 349).

hildako

"Lenago, ildakuak berriz agertzen ziran euren ezagunengana.
Ildakoz beteta geldittu zan gerria izan zan tokixa'' (TE, 427).

 

  • -KO /-GO: "sufijo que representa una de las formas del genitivo denotando origen, propiedad, calidad, locación.

Bolingua, Guenengua, Tangillangua, Kaskarraingua" (TE, 415).

 

  • -KOI:

berekoi

"A baño berekoi negargarrixagorik munduan" (TE, 245).

 

  • -KOR: "sufijo propio de adjetivos, que denota propensión:

Bizkorra, ameskorra, ibillkorra, etc." (TE, 501).

aldakor

"Beti izan zan ipurloka aldakorra, iñun iraun ezindakua" (TE, 124).

auzikor

"Bere kalterako, auzikorra zan eta jan zittuan ondasun guztiak" (TE, 201).

bendakor/ mendakor

"Gizon bendakorra, iñoiz parkatzerik ez daukana" (TE, 239).
"Sapua gordetzen eban mendakorra zan a gaiztua" (TE, 551).

erantzunkor

"Artu dogun morroia, biargiña baña erantzunkorra" (TE, 320).

haundikor

"Beti da aundikorra aundiki ondoren, naiz barre eraiñ jendiari" (TE, 194).

hegakor

"Kasta onetako olluak, egakorrak dira eta beti iges eiñda dabiz" (TE, 301).

ibilkor

"Ibillkorra, demoniua, eziñ iraundakua leku baten" (TE, 420).

iraunkor

"Aratostietako kantuak, iraunkorrak" (TE, 439).

maittekor

"Salomon, jakintsua baña maittekorra, eta erbesteko andra zalia" (TE, 539).

siniskor

"Baserriko jendia da siniskorra; orregaittik ondiok be irauntzen dabe euren artian sorgiñ ipoñak" (TE, 658).

 

  • -KOTE: "Terminación de adjetivos denotando voluminosidad; sufijo o terminación de sentido aumentativo" (TE, 502):

Aundikote, lorikote, sendokote, zabalkote, etc." (TE, 502).
"Gizon lorikotia; etxe zabalkotia, mutill aundikotia" (TE, 503).

lodikote

"Gazte lorikotia dago, alperrik izardixak atara" (TE, 532).

 

  • -KURA:

joskura

"Gure makiñiak zuzen zuzen ataratzen dau joskuria" (TE, 469).

-larri, -le, -men/-pen, -mendu, -pe, -so/-sa/-esa, -tasun/-asun

  • -LARRI: "Se emplea como sufijo para significar diversos estados fisiológicos:

Kakalarrixa, txixalarrixa, gonbittolarrixa, etcétera" (TE, 514).

gomittularri

"Ikustiakin bakarrik, gomittu larrixa emon desta" (TE, 408).

gorakolarri

"Ikustiaz batera, gorako-larrixak emon deste" (TE, 409).

kakalarri

"Nun sosiguz eiñ bada, gauza ederra kakalarrixa, ez bada, munduan olako estuasunik" (TE, 473).

 

  • -LE:

ehunle

"Barrenkaleko ganbara baten lan eitten eban eunliak, gu eskolako mutillak giñanian" (TE, 360).

 

  • -MEN/-PEN: "sufijo o terminación que sirve a dar forma nominal a ciertos verbos y adverbios" (TE, 551); "sufijo que sirve para dar forma nominal a ciertos verbos y adverbios" (TE, 624):

"Nabarmena, adimena, ikusmena, oroimena, etc." (TE, 551).

"Etxipena, aurrerapena, itxomena, etc." (TE, 624).

asmamen

"Asmamen aundiko umia jatzu, bai egixak eta bai guzurrak apain ederrez jansteko" (TE, 178).

ezagumen

"Jaungoikuak emon zeskun sensuna edo ezaumena, sarri gauzak illuntzeko, onek argitzia ez bajaku komeni" (TE, 365).

ezmen

"Lelengo emon zetsan baimena, eta gero ezmena" (TE, 371).

gozamen

"Zeruko gozamena dala, esaten dabe, Jaungoikuan izate ederra begixen aurrian eukitzia.

Ez eukan gozamenik eta bardiñ zetsan ogixa zeiñ artua" (TE, 414).

ikusmen

"Jaungoikuak deskuzen ondasun guztien artian, ikusmena geixen estimatzekua" (TE, 426).

ikumen

"Alderdi guztia, ikutmena galdu eta illda leztxe eukan" (TE, 426).

itxaropen

"Obian itxaropenian daroyaguz bada-ez-bada guztiak" (TE, 444).

itxomen

"Lagun artian, itxomena da a gizona" (TE, 445).

itzalpen

"Sartu jako barru barrura itzalpen aundi bat eta ez da barre eraiñgo detsanik" (TE, 448).

nabarmen

"Sapatuetako mozkorrak, errixan nabarmena" (TE, 566).

oroipen

"Umetako oroipenak (akorduak) zartzara, geruago ta geixago bururatzen dittugu" (TE, 606).

portamen

"Ez zaittu ez jasotzen asko euki dozun portamenak" (TE, 633).

sinismen

"¿Zer zan gure arbasuen sinismena?" (TE, 658).

sufrimen

"Beriengandik urriñ izatia da aren sufrimena" (TE, 665).

tokamen

"Zure tokamena zan bedratzi milla errial" (TE, 677).

usaimen

"Txakurren usaimena, gizonana baño askoz zorrotzagua" (TE, 717).

zoramen

"San Antonio egunian, zoramen zan Urkiola'n" (TE, 741).

 

  • -MENDU:

parkamendu (TE, 620).

 

  • -PE: "terminación o sufijo locativo que se une a ciertos nombres para denotar debajo de:

Aterpia, errotapia, arkatzpia, zubipia, elizpia, lurpia, etc." (TE, 626).

arkupe

"Arkupian jartzen ziran Konsejuko erabagixak" (TE, 158).

aterpe

"Ogixa bezin biarrekua da aterpia" (TE, 186).

eskillarape

"Loteixa, eskillarapian eban, txarrixagaz batera" (TE, 345).

estalpe

"Eskerrak estalpian artu gaittuana euri zaparrara onek" (TE, 353).

giltzpe

"Gilzpian aren etxian ogixa" (TE, 400).

itzalpe

"Pago aundi baten itzalpian emon dot goiza, Biblia irakorten" (TE, 448).

konzejupe

"Konzejupian ipintzen dira alkate jaunan aginduak" (TE, 499).

narru-aterpe

"Eta Ada erdittu zan Jabel'ez, zeiñ izan zan narru-aterpietan bizi eta aberzaiñ diranen aitta. Gen. 4. 20" (TE, 570).

parralpe

"Mendaro'neko parralpian makiñatxo bat perretxiko jan eitten zan sasoi baten" (TE, 620).

presape

"Presapian agorra eiñ ezkero, nai beste arraiñ artzen zan" (TE, 635).

sakape

''Sakapiak asko gordetzen dau etxia, euri asko eitten daben lekuan.
Esate baterako, sakapian bizi zan
'' (TE, 642).

surpe

"Surpetik juan jakoz, zittuanok eta ez zittuanok!" (TE, 666).

 

  • -SO/-SA/-ESA:

drogoso

"Drogosua zan eskolan, eta bardiñ izan da gero bere bizi guztian" (TE, 295).

itxuroso

"Etxia da itxurosua, baña etxekuak itxura bako zoro batzuk" (TE, 447).

potroso

"Bizi guztian izan da ori potrosua" (TE, 633).

temoso

''Temosua bere asmu guztietan.
Temosua errezoian aurka
'' (TE, 673).

 

  • -TASUN/-ASUN: "Sufijo por el cual se vuelven abstractos los nombres concretos:

Osasuna, maitetasuna, laguntasuna, estuasuna" (TE, 666).

aberastasun

"Sheol'go bakotxan bere lekuetan agertu ziranian Lazaro eta Aberatsa, Aberatsak munduko aberastasun guztiak emongo zittuan, Lazarok Abraham'en altzuan nai-ala eban uran tanta baten ordez.

Aberats bat zan, bere aberastasun guztia eukana abeletxian" (TE, 104).

abiltasun

"Diruan ordez, eskatzen eban, abiltasuna" (TE, 105).

aiskidetasun

"Aizkidetasuna zabaldu danera: or munduak biar daben erremedixua" (TE, 119).

alkartasun

"Langillien alkartasunak ekarri dau obeto bizi izatia" (TE, 128).

alpertasun

"Alpertasunak dittu ondoren beste gaitz asko" (TE, 130).

ahaltasun

"Arimiak, altasunak dittu iru: oroimena, adimena eta borondatia" (TE, 130).

ahaltsutasun

"Moruen altsutasuna, gure basuen barrenerañok zabaldu zan" (TE, 131).

anaitasun

"Munduko gizon guztion anaitasuna, Ebangelixuak be ez dau aldu" (TE, 136).

argaltasun

"Gizon aren argaltasuna zan, espiritua garretan ebalako, eta gar artan erretzen zittualako bere gantz guztiak" (TE, 153).

argittasun

"¿Nundik datorkigu argitasun au?

Jaungoikuak emon zetsan argitasuna gizonari bere billa izateko" (TE, 154).

arintasun

"Argixan arintasuna, izan laikian aundiña. / Gazan arintasunak jazotzen dau globua, aizia astunagua danetik.
Goizetan sentitzen naiz arintasun aundixagaz.
¡Au da arintasuna, gaur izan dittugun barrixekin!" (TE, 156).

arlotetasun

"Arlotetasunari gustua hartuta, gizon izatiari laga zetsan" (TE, 158).

aroltasun

"Esan izan da, Germania'kuen kerizak eta Latinuen briztadak, ez dirala besterik, aren sakontasuna eta onen aroltasuna baño" (TE, 160).

astuntasun

"Astuntasuna da, korputzak alkarrendako dauken berezko guria" (TE, 184).

astuntsutasun

"Uran astuntsutasuna, aundixagua da orixuana baño" (TE, 184).

atsotasun

"Bere atsotasuna, bake eder baten daroya" (TE, 187).

ausartasun (TE, 214).

azaltasun

"Batzuen briztaria ei da azaltasuna; beste batzuen illuna, sakontasuna" (TE, 202).

azkartasun

"Ez bestek lanian arek eukan azkartasuna lakorik" (TE, 204).

baieztasun

"Bayeztasuna, probau biarreko temia" (TE, 229).

bakartasun

"Mendiko bakartasuna, korputzerako bezin ona espirituantzat" (TE, 211).

baketasun

"Ango baketasuna, illdakuen baketasuna euren esparrauan" (TE, 212).

balioxotasun

"Urrian balixotasuna, urrixa dalako" (TE, 214).

bardintasun

''Ur-geldixan bardintasuna baño bardiñagua.
Bardintasuna, gizonan merezimendurik onena
'' (TE, 218).

batasun

"Arraza guztian batasuna datorkigu Adam, gure lenengo Aittagandik; eta bigarren Adam esaten jakonagandik indar geixagokin" (TE, 228).

berotasun

"Aman berotosuna  barik azitako umiak, umetasun tristia.
Juan jako aitari, atzoko berotasuna
'' (TE, 247).

betikotasun

"Beti beti, denborak iraungo daben beste, da betikotasuna; eta betikotasun onetan gauza guztien asieria eta azkena" (TE, 253).

biguntasun

"Ama baten biguntanagaz artzen eban, naiz esker txarrakin erantzun" (TE, 259).

bildurtasun

"Jaungoikuan bildurtasuna, jakitturixian asieria" (TE, 260).

biribiltasun

"Munduan biribiltasuna argitzen da modu askotara" (TE, 264).

bizittasun

"Larogei urtekin aren bizitasuna, gazte askok artuko leukie" (TE, 269).

bizkortasun

"Mendiko auntzen bizkortasuna, laburra zan arenan onduan, etsaien igesika" (TE, 271).

bizittasun

"Negu guztiko eurixen bustitasuna ondiok azurretan daukat" (TE, 285).

damutasun

"Benetako damutasun barik ez dago parkatzerik" (TE, 285).

edertasun

"Batzuk diru billa izaten dira; beste batzuk edertasunan ondorik" (TE, 298).

emetasun

"Emetasunak dittu berakin: politxtasuna, biguntasuna, gurazalia izatia, negarra eta parkatzia" (TE, 312).

epeltasun

"Ezer gozua bada, bai neguko euzkixan epeltasuna" (TE, 316).

erregetasun

"Odolian dakar erregetasuna" (TE, 332).

erreztasun

"Makiñak ekarri daben erreztasunak gauzia merkatu dau" (TE, 337).

estuasun

''Urte askoko, eten bako estuasun bat izan zan a gauzia aurrera ataratzia.
Aurreratxuago, ibaixa estuasun baten sartzen da
'' (TE, 355).

ezbardintasun

"Gizon arteko ezbardintasunen aurka, Pozdunan Barri-Ona" (TE, 366).

ezereztasun

"Ezereztasunagaz eiñ zittuan ezteguak, bizi izateko, ezer ez eta dana baleu letz. 2 Corintios, 6, 10" (TE, 367).

gaiztotasun

"Diabruan gaiztotasuna, beti txarra gura izatia; eta bere kastigua, txarra guran onerako jarduntzia" (TE, 381).

garbittasun

"Korputzian ardura badau garbittasunak, espirituan ardura dau geixago" (TE, 388).

gizontasun

''¿Nun geldittu da aren gizontasuna?
Naiz aberats eta naiz pobre; naiz euskaldun eta naiz maketo; bai zuri eta bai baltz, kristau edo jentill, gizontasunak prezio bat
'' (TE, 403).

gogortasun

''Galtzairuan gogortasuna dau aren biotzak.
Larogei urteko juan da etorrixak ez dabe ausi aren gogortasuna
'' (TE, 405).

gogotasun

"Goguak emoten dau gogotasuna" (TE, 405).

gorbiztasun

"Larogei urtekin, aren gorbiztasuna gazte askok gura leuke" (TE, 410).

gorrittasun

"Besuan agertu jatan gorrittasuna soldu eiñ jata" (TE, 411).

gortasun

"Gortasunak eitten ei dau ume gorrak mutuak izatia" (TE, 412).

gozotasun

"Ume zurtzeri aman gozotasuna falta izaten jakue" (TE, 414).

harrotasun

"Arrotasunak galtzen dittu luzera, aundiki guztiak" (TE, 169).

haundittasun

"Aundixak euren aunditasuna, txikixeri zor detse" (TE, 194).

hoztasun

"Sasoi batetik ona, oztasun bat ikusten detsat ari, gu danondako" (TE, 617).

illuntasun

"Eriotzia da, gauza guztiak utseratzen dittuan illuntasun aundi bat" (TE, 429).

isiltasun

"Ango ixiltasun sakona, uste dana inguruan dala ilda, edurren mendixen bera igesiko trumoiak bakarrik austen dabe" (TE, 449).

itsutasun

"Eskolarik-eza da, itxutasuna bezela" (TE, 448).

ituntasun

"Ituntasun aundi bat jausi da nere gaiñ" (TE, 448).

jabetasun

"Jabetasunik bako umia, erozer izateko bidian agertzen da.

Jabetasunak, esaten da, arrixak urre biurtzen dittuala" (TE, 455).

jaikittasun

"Aren jaikitasunak ez eukan neurririk" (TE, 456).

jakintasun

"Jakintasunan asieria edo oiñ-arrixa da, Jaungoikuan bildurra. Prob. 1, 7" (TE, 457).

jantzittasun

"Azi dittuanian umiok, jantzitasun aundixa artu dau" (TE, 459).

jasotasun

''Aren pentsamentuen jasotasuna lakorik...
Gaztiak emon detsa etxiari, jasotasun aundixa
'' (TE, 462-463).

jaungoikotasun

"Zesar Augusto'ren jaungoikotasuna, bere bendekuen legunkerixa bat izan zan" (TE, 465).

jauntasun

"Gaztelu'ko Erregiak euken Jauntasuna Bizkaixan, lege zarrak eta ango oitturak gordetzekotan" (TE, 465).

koittautasun

"Asis'ko gizajuan koittautasuna zan jasotasuna Jaungoikuan begixetan" (TE, 493).

kontentutasun

"Kontentasunerako ez da biar gitxi edo asko, konforme izatia baño" (TE, 497).

laburtasun

"Aren laburtasunak, ordubete eskatzen eban gauzarik errezena aittutzeko" (TE, 508).

laguntasun

''Laguntasuna, gizarteko agiririk onena.
Laguntasunan biarrian dago koittau aundixa.

Langillien artian sortu zan alkar-aitziakin, birtute barri bat: laguntasuna'' (TE, 509).

larrittasun

''Ordu aren larrittasuna, ez neuke gura berriz.
Batera batera, larrittasun bat etorri jata
'' (TE, 514).

lastertasun

"Argixan lastertasuna ezagutzen dan bizkortasunik aundiña" (TE, 515).

laztasun

"Latztasun aundixa astelenetan lanian jartzia" (TE, 516).

lautasun

''Ango inguru guztia, lautasun aundi bat da.
Gizonantzat onena, lautasuna
'' (TE, 518).

leixaltasun

"Aingeruetatiko batzuk, arrotuta, zor eben leixaltasuna azturik, Betikuan aurka jaso ziran" (TE, 521).

lelotasun

"Gurasuengandik dakar bere lelotasuna" (TE, 522).

liraintasun

"Andrakumian liraintasuna da geixen be, arteko gizonak iduri gura izan dabena, bai bersuetan, bai soñuz eta koloriegaz" (TE, 528).

lixotasun

"Aren azalan lixotasuna zan aingeruena lakua" (TE, 529).

lohittasun

"Gure loitasunak garbitzeko izan zan a odola" (TE, 530).

lodittasun

"Aren loritasuna zan gaitz bat" (TE, 533).

lotsagabetasun

"Neurri bako lotsagabetasuna, a gurera agertzia" (TE, 534).

luzetasun

''Itxas ontzixan luzetasuna zan iñoiz ez lakua.
Gure zaiñ egotian luzetasuna, erozeiñ aspertzekua
'' (TE, 538).

maittetasun

"Maittetasunan sustraixak, eriotzia baño aurreragokuak" (TE, 540).

makaltasun

"Bestien makaltasuna, gogortzat dabizenen gogortasuna" (TE, 541).

mardotasun

"Ango jendian mardotasuna, lenengo begirakunan agertzen da" (TE, 546).

mehetasun

"Bere metasunan ziar argixa ikusten zan" (TE, 553).

mintasun

"Miñtasuna edo doloria, zergaitik dan Jaungoikuak eiñdako munduan, ondiok jardun askorako geixa daukan autua" (TE, 556).

mizkintasun

"Bere mizkintasunak galdu dau, lagun onenak urrintziagaz" (TE, 558).

moteltasun

"Naieza eta moteltasuna darabitt egun onetan" (TE, 561).

nagittasun

"Nagitasuna dala, esaten dabe Eskriturak, txarbide guztien aitta" (TE, 567).

narrastasun

''Alde onetako narraztasuna, lanik ezana.
Andra gaztian narraztasuna, ardura bakua izatiana
'' (TE, 569).

nasaittasun

"Orduan alegindutako alkartasunak ekarri dabe mundura nasaittasun apur bat biargiñendako" (TE, 570-571).

nausintasun

"Esau'k saldu zetsan Jakob'ri bere nausiñtasuna, jatordu bateko kontentu argalan ordez" (TE, 572).

okertasun

"Odolian ekarri eban okertasuna" (TE, 588).

ondasun

"Osasuna bai ondasuna eta ez dirua" (TE, 592).

pixotasun

"Korputzak alkarrendako dauken tiria edo guria, pixotasuna edo aztuntasuna" (TE, 630).

polittasun

"Gauza orren poliztasuna, txikixa izatia" (TE, 632).

poztasun

"Zu etortziakin daukat poztasun aundi bat" (TE, 634).

sakontasun

"San Juanen sakontasuna esan gura dau, ari albuan jartzen detsen arranuak" (TE, 643).

samurtasun

"Amak umiendako daben samurtasunak ez dau orderik" (TE, 646).

saskartasun

"Alde guztietatik agertzen jakon bere saskartasuna" (TE, 651).

semetasun

"Semetasuna emon detsa legez, aittatzakuak" (TE, 654).

sendotasun

"Gaur eristen da sendotasuna gaitz bat dala, eta artakotzat, erremedixua biar dabela" (TE, 654).

sikutasun

"Sahara'n lakotxe sikutasuna zan alde aretan" (TE, 657).

ugarittasun

"Gizon onak, biotzeko ugaritasunetik ataratzen dittu gauza onak. Mat. 12. 35" (TE, 704).

umetasun

"Umetasuneko gauzak geixen irauntzen dabe buruan.

Umetasunian ez dago pekaturik" (TE, 707).

umiltasun

"Jaungoikuan aurrian gizajuen omilltasunak geixago diño aundixen jasotasun guztiak baño" (TE, 591).

"Kristauan apaiñik onena, umiltasuna" (TE, 709).

zabaltasun

''Zeruen zabaltasuna betetzen eban argi bat.
Legorrera eldutzerakuan artu genduan zabaltasuna ez da neurtzekua...
" (TE, 722).

zahartasun

"Zartasuna da, illunabarra leztxe, onenian be zegozer tristia dabena" (TE, 726).

zaletasun

"Mendirako zaletasuna, gauza ederra gaztien artian" (TE, 724).

zatartasun

"Munduko edertasunak eta zatartasunak, leku baten bardintzen dira" (TE, 727).

zekentasun

"Zekentasuna be alperrikua, zekenik aundiñak be amen laga biar dittuanetik bere diru guztiak" (TE, 730).

zintzotasun

"Zintzotasuna izan biar litzake aberastasunen oiñarrixa, baña gaurko egunian ez da alan" (TE, 737).

zorotasun

"Zorotasuna da gaitz bat, gizonak bakarrik izaten dabena" (TE, 742).

zurittasun

"Edurren zurittasuna baño be zurixagua" (TE, 746).

zuzentasun

''Erregelian zuzentasuna.
Job'ren zuzentasuna probatzen izan ziran gauzak dagoz Eskrituretan
'' (TE, 748-749).

-te/-ta, -tegi/-degi/-egi, -ti, -to, -tsu

  • -TE /-TA

sikute/sikuta

"Aurten, negura arte iraun dau sikutiak" (TE, 657).

 

  • -TEGI /-DEGI /-EGI: "Sufijo que denota 'casa de, lugar de'. La t, cuando se interpone entre el radical y el sufijo, es por eufonía. Variante: tei" (TE, 302); "sufijo que denota 'habitación de' o 'lugar de'. Variante: tei, con que alterna" (TE, 672) / -EI: "forma sincopada del sufijo egi, que entra en numerosos nombres de caseríos de nuestra jurisdicción y en otros sustantivos" (TE, 307):

"Jauregi, mintegi, sutegi, sardautegi" (TE, 302).

"Sartei, Apalatei, Irei, Pagei; Arrateixa, suteixa, eta abar" (TE, 307).

"Sartei, Bizkartei, bizartei, Apalatei" (TE, 672).

bizartegi

"Bizarteixa ipiñi eban Barrenkalian" (TE, 268).

bizitegi

"Biziteixak geittu biarra agertu da gerria ezkero alde guztietan" (TE, 269).

edurtegi

"Gisasola'kuak zittuen edurteixak Izu gañian" (TE, 300).

erantegi

"Ixa aterik ate daukazu an eranteixa" (TE, 320).

garautegi

"Beittu zeruko egaztixak; ez dabe solo-eraiñtzerik, ez metatze d'ez garauteixan gordetzerik; et' alabe. ¿Ez dittu Aitta guriak mantentzen? Mat. 6, 26" (TE, 387).

garbitegi

"Errekak loittu ziranetik, erriko garbiteixak alperrikuak" (TE, 388).

guzurtegi

"Trinkete'ko Kafia, ez zan guzurtei txikiña" (TE, 418).

izurrategi

"Amen be, izurrateixa, eta amar bat alantxe" (TE, 454).

jostundegi

"¡Amaika ipoiñ erabiltzen dozue, gaztiok, jostuntei demonio orretan!" (TE, 470).

kakategi

"Etxe barrixan, oso apaindua jarri dabe kakateixa" (TE, 474).

landaretegi

"Landarateittik biraldatu dittugu kipulak" (TE, 511).

lantegi

"Astelenian, lanteira biarrian, tabernara" (TE, 511).

lapurtegi

"Eskrituran dozue: nere Etxia, errezurako etxia da, baña zuek lapurtei baten biurtu dozue. Luc. 19, 46" (TE, 512).

liburutegi

"Konseju zarrian zan liburuteiko libururik geixenak, gazterik irakorri nittuan" (TE, 526).

lorategi

"Lorateixa biarreko bada ez badako lora bat" (TE, 532).

lotegi

"Ederto apaindu dabe loteixa, ezkon barrixentzat" (TE, 534).

mahastegi

"Txakoliña eitteko mastegixa zan aren etxian" (TE, 549).

mintegi

"Bazan Gollibar'rerako bidian eitzarixak doña Anbrosia'n Minteixa esaten zetsen toki bat" (TE, 556).

sardautegi

"Egun guztia emoten dabe, egualdi txarra danian, sardauteixan sartuta" (TE, 648).

sartegi (TE, 650).

sutegi

"Txirixo-kaleko buruan zan gure aittitxen suteixa" (TE, 667).

txakolintegi

"Getarixa'ko txakolintei baten bazkaldu dogu ederto" (TE, 683).

 

  • -TI: "sufijo adjetivador, denotando propensión o cuantividad" (TE, 674):

"Guzurti, lapurti, txatxarti, uzkarti, etc." (TE, 674).

adurti

"Danok giñan adurti begira arkume erriari" (TE, 108).

amesti

"Beti bizi da amesti bere asmuekin" (TE, 134).

bakarti

"Beti izan zan gizon bakartixa" (TE, 211).

harroti

"Arroti bat zalako, ez zan eldu iñora" (TE, 169).

bekarti

"Bekartixa, eta arpegixa garbittu ez" (TE, 236).

bildurti

"Urrezko kurutze asko paparretik txingilizka euki arren, bildurti bat zan" (TE, 260).

bizarti

"Gaztetatik bizarti baltz bat zan" (TE, 268).

edurti

"Gure aldia edurtixa da, itxasotik aldenduta dalako" (TE, 300).

eskumati

"Eskumatixa gauza batzuetarako; ezkertixa beste batzuetarako" (TE, 349).

esnati

"Aiñ esnatixa zan eze, zaratarik txikiñakin begixak zabaltzen zittuan" (TE, 350).

ezkerti

"Gure etxian bat dogu ezkertixa" (TE, 370).

gaixoti

"Gaztetan gaixotixa izan zan, baña gero gogorra izan da" (TE, 380).

gogoti

"Baserrittarra, esan biarrik ez, gogotixa" (TE, 405).

gorti

"Gortixa baña bedorri komeni jakonian" (TE, 412).

guzurti anpolari

"Oñetatik burura zan, guzurti anpolarixa" (TE, 418).

guzurti

"Antxiñako Baratzan, Subia lenengo guzurtixa" (TE, 418).

indarti

"Indartixa zanetik, karga-jasotzallien artian ibiltzen zan" (TE, 429).

hiruti

''Gerra aundixan aurretik, Alemania'k, Austria'k eta Italia'k eitten eben irutixa.
Irutixak ziran eta irurak oso antzerakuak
'' (TE, 442).

karuti

"Dendari ori karutixa da" (TE, 482).

lapurti

"Zaldun itxuriakin, lapurti bat zan" (TE, 512).

lorati

"Baitta keixia be, sasoian, loratixa" (TE, 532).

loti

"Gure katua baño animalixa lotixagorik es dot ezagutu" (TE, 534).

lotsati

"Etxetik kanpora oso lotsatixa dozu" (TE, 534).

negarti

"Ume negartixa izan zan txikittan" (TE, 573).

uzkarti

"Astua bezin uzkartixa" (TE, 721).

 

  • -TO: "sufijo personificador":

"Gaizto, Gosezto, Zorrizto" (TE, 677).

zorrizto

"Buruan azka eitteko baño alperragua zan zorrizto aura" (TE, 743).

 

  • -TSU(1): "sufijo o terminación de sentido abundancial en sustantivos:

Urtsua, abundante en aguas; jakintsua, que abunda en saber; jarduntsua, que habla demasiado..." (TE, 683).

adartsu

"Aritxa, zugatz oso adartsua" (TE, 107).

adurtsu

"Aiñ zan adurtsua eze, Pepitxuak aterpia jartzen eban ari aitzeko, txipriztiñen bildurrez" (TE, 108).

ajetsu

"Astelen guztietan ajia eban, ajetsua zanetik" (TE, 120).

ahaltsu

"Zan altsua, ez diru askon jabe izatiakin, ezbada ze bere jakintasun eta zuzentasunagaittik" (TE, 130).

afantsu

"Aberatsa, baña afantsua geixago" (TE, 109).

amoriotsu

"Sasoian amoriotsua izan zan, ezkondu eta sosegau arte" (TE, 135).

amorrotsu

"Amorrotsua eta jokuan eiñ biar, mundu guztiari barre eraitteko" (TE, 135).

apurtsu

"Ango arbela oso apurtsua" (TE, 146).

aratzatsu

"Zuk diñozun aldia da arantzatsua" (TE, 147).

arbolatsu

"Orduan, Sarroi, Unbe, Ibur eta Aixola ziran bardiñ arbolatsuak" (TE, 149).

arduratsu

"Bere gauzen arduratsua da, gaztia izan arren" (TE, 151).

asmotsu

"Bagenduzan guk, Alfa'n, biargiñ asmotsuak" (TE, 178).

aspamentutsu (TE, 179).

astitsu

"Negua, astitsua izaten dabe ofizio artan" (TE, 182).

astuntsu

"Beruna bezin astuntsua" (TE, 184).

atuntsu

"Aurtengo atuntsua ona izan ei da" (TE, 188).

atxekixatsu

"Aiñ zan atxekixatsua, benetan ziarduanian be ez genduan aintzakotzat artzen" (TE, 188).

azukretsu

"Euzki-aldietako matsa, beti azukretsuagua" (TE, 207).

baketsu

''Baketsuentzat izango da Jaungoikuan Erregetasuneko bizitza.
Toki baketsua zugazti au
'' (TE, 212).

baloretsu

"Gerran eta baketan, gizon baloretsua" (TE, 214).

barriketatsu

"Barriketatsua tabernan; etxian ixill illuna" (TE, 221).

begittanziñotsu

"Gizon begitxanziñotsua, bere buruari infarnua batzeko" (TE, 234).

bekartsu

"Neska ederra, bekartsua ez balitza" (TE, 236).

berbatsu

"Berbatsua danak, gauza askotan uts eiñ biar" (TE, 243).

bihartsu

''Milla errial emon zituan auzoko biartsuendako
Saill aldatsu au erebiltzia, oso biartsua
'' (TE, 256).

bizartsu

"Satarra eta bizartsua, billutsik artza zirudixan" (TE, 268).

borondatetsu

"Borondatetsua jaku seme nausiña" (TE, 273).

bristaratsu

"Diamantia ez bakarrik briztaratsua, baita munduan dan arririk gogorrena be" (TE, 275-276).

bulartsu

''Gazte gaztetatik zan bulartsua inguru guztientzat
Gaztetatik zan bulartsua, bere ama bezela
'' (TE, 277).

burrundaratsu

"Txitxarria, ez nausiña kokuen artian, baña bai burrundaratsuena" (TE, 281).

burutanziñotsu

''Senarra burutanziñotsua, eta ez zan baketan bizi.
Illunian bizi dana, burutanziñotsua
'' (TE, 282).

burutsu

"Burutsua gauza barrixak asmatzeko" (TE, 283).

dohatsu

"Etxerako emazte doatsua arek artu dabena" (TE, 293).

dontsu

"Gizon dontsua atara dozu semia" (TE, 294).

edurtsu

"Aurtengo negua edurtsua izan dogu" (TE, 300).

egarritsu

"Egarritsua, barrua beti berua baleu leztxe" (TE, 301).

egitsu

"Bata zeiñ egitsua, bestia guzurtixa" (TE, 303).

eguzkitsu

"Erosi deigun baserrixa, izan deilla beintzat euzkitsua, naiz da ostian apaindu aundirik ez" (TE, 364).

errukitsu

"Batzuk errukitsuak, beste batzuk biotz gogorrak" (TE, 340).

eruantsu

"Ama guztiak dira eruantsuak" (TE, 341).

euritsu

"Gure aldiak, euritsuak, alabe neguan" (TE, 361).

eztitsu

"Esan zetsazen berba eztitsuegaz jarri eban berangana" (TE, 372).

fedetsu

"Mahoma'n aldekuentzat, eurak fedetsuak, kristauak fede-gabiak" (TE, 374).

gaixotsu

"Olluak dira egazti gaixotsuak" (TE, 380).

gargajotsu

"Neguko katarro gargajotsuak artu nau" (TE, 388).

gartsu

"Gaztia, aberatsa eta gartsua, bizi izateko goguakin" (TE, 391).

gogotsu

"Gogotsua bai jaten eta bai eraten" (TE, 405).

gorrotutsu

"Gorrotutsua bere zorigaiztorako" (TE, 412).

graziatsu

"Bai korputzez eta bai espirituz zan graziatsua, bere sasoiko guztien artian" (TE, 415).

haixetsu

"Beizuko zabala, egi aixetsua.
Babak, janari aixetsua geixenandako" (TE, 118).

haretsu

"Ango ariatzia, aretsua; are garbi fiñ fiña, maria beran urriñerañok" (TE, 152).

haritsu

"Gaur ekarri dozuna, leka-aritsua" (TE, 521).

harritsu

"Aizgorri'rako bide txingorra, arritsua" (TE, 168).

hazurtsu

''Gaur ekarri dozun arraiña, azurtsua dago.
Aurtengo txarrixa, azurtsua eta gatxa gizentzen
'' (TE, 207).

hilletatsu

"Aspaldi onetan, illetatsua dabil gure zarra" (TE, 427).

indartsu

"Sanson bezin indartsua Itziar'ko arri jasotzallia" (TE, 430).

itturritsu

"Oiz mendixa, iturritsua, dana are-arrixa dalako" (TE, 443).

izarditsu

"Ertzill'tarrak, danak izarditsuak" (TE, 451).

jakintsu

"Alfonso Amargarrena Errege jakintsua izan zan" (TE, 457).

jarduntsu

"Ez da gizon txarra baña bai jarduntsua" (TE, 460).

jaungoikotasuntsu

"Bada Matio'n araurako Ebangelixuan illara bat beste ango esakera eder guztien gañetik, jaungoikotasuntsua" (TE, 465).

jaungoikotsu

"Onetariko Jaungoikutsu bat, Asis'ko eskekua, eta baitta gure Avila'ko Teresa" (TE, 465).

kakatsu

''Biar kakatsua eta irabazi laburrekua, oiñguan etorri jatana.
Astegunian apaindu eta jai-egunian kakatsu
'' (TE, 474).

kerizatsu

"Urkon, Lizundia esaten jakon aldia, kerizatsua dalako" (TE, 487).

kezkatsu

"Gizon oso kezkatsua bere gauza guztietan" (TE, 488).

kili-kilitsu

"Kili-kilitsua zanetik, beriala zenduan lurrera" (TE, 489).

koipatsu

"Porru-salda koipatsua artu dot eta biztu naiz, biziko onduen" (TE, 492).

kontentutsu

"Babak, biar diran ezarrixegaz, janari kontentutsua" (TE, 497).

leka-haritsu

"Gaur ekarri dozuna, leka-aritsua" (TE, 521).

loratsu

"Aren aldia loratsua, guria baño geixago" (TE, 532).

lumatsu

"Gaberdiko mosolua, egazti lumatsua" (TE, 536).

maittetsu ibili

"A neskatilla politta ikusi neban ordutik, maittetsu nenbillen" (TE, 540).

maittetsu

"Aren auan, Jaungoikua zan Aitta maittetsu bat" (TE, 540).

mamintsu

"Arragueta'kuak eitten eban ogixa, mamintsua" (TE, 544).

nahastotsu

"Lege-aittua zanetik, nastotsua" (TE, 571).

nekatsu

"A dan aitz zorrotzan gañera igotzia, benetan nekatsua" (TE, 573).

odoltsu

"Odoltsua zan eta denboratik denborara, urbustanak biar izaten zittuan" (TE, 583).

opatsu

"Zan gizon bat opatsua, bererik ezer ez eukana" (TE, 600).

orritsu

"Artia orritsua eta neguan orrixa galtzen ez daben arbolia" (TE, 608).

otatsu

"Kiñarra ballia, berez otatsua" (TE, 615).

pixotsu

"Berba pixotsuak arek esan dittuanak" (TE, 630).

satsu

"Zuloaga'n zan guregaz Satsu abadia, ala izentaua, gizajuak soñekutarako ez ebalako ataratzen, eta beti ondatuta agertzen zalako" (TE, 652).

tititsu

"Bata zan tititsua; bestia San Jose'k zepillautako bularrakin" (TE, 676).

txaratsu

"A sakona, txaratsua dago" (TE, 687).

uletsu

"Beti, Ifar-aldeko animalixak dira uletsuak" (TE, 706).

zantsu

"Baserrikua, ixa beti, jende zantsua eta zintzua" (TE, 725).

zapotsu

"Urtetan bere gaizkiñak aztutzen ez dittuan sapotsua jatzu a gizona" (TE, 647).

zoriontsu

"A eguna, zoriontsua guretzako" (TE, 742).

    -TSU(2): "Sufijo adjetival que significa casi, poco más o menos, aproximadamente" (LAB-HIZ).

ointsuan

"Oiñtsuan artu dot bere kartia, etxeko barri askokin" (TE, 586).

bardintsu

"Arek aiñ ei eban Batista kojuaren aide berdintsua, aren errenkako ibillixa ta aiñ antzerako arpegixa". (SM Zirik 103).

-tun, -txo, -tza(1), -tza(2), -tzaille/-taille/-zaille

  • -TUN

jakittun

"Gizon jakittuna galdu genduan aren eriotziakin" (TE, 458).

jatun

"Bere bizi guztian izan zan jatuna" (TE, 464).

jostun

"Arrasaldetan, jostuna etortzen jata etxera, arabagiñetarako" (TE, 470).

 

  • -TXO: "terminación o sufijo de los diminutivos de nombres propios y comunes" (TE, 698), "terminación o sufijo que hace el diminutivo de los nombres" (TE, 701):

"Pedrotxo, Juantxo, Martintxo, andratxo, aunditxo..." (TE, 698).

"Gizontxua izan jata berriz, esaten andratxua daukala gaixorik eta laguntasun bat eskatzen" (TE, 701).

"¡Ikusten dozu, atsotxu au, zer politta dogun!" (TE, 187).

 

  • -TZA (1): "sufijo abundancial de los nombres" (TE, 701), "Sufijo abundancial que denota agregación, muchedumbre, montón" (TE, 702):

"Pagatza, Azuntza, Azurtza, Ariatza..." (TE, 701).

Au da dirutzia!.
Sagarpian, ¡a zan txindurritzia!.
¡Itxas-ontzi arek ekarri ebana bai garitzia!" (TE, 702)

artitza

"Elorreta gañeko artitzan, kardantxilluanak" (TE, 172).

Asuntza (TE, 207).

"Azuntza'n egaztixak aztia, eranari lagata pentsau eban, baña belu" (TE, 207).

basatza

"Basatzia eta lokatzia dira lur edo bustiñakinguak; kakatzia usteltzerako gauzenkingua" (TE, 224).

bedartza

"Pagadittik urtenda gero zan bedartzia" (TE, 231).

belatza

"Arto-sallian jatxi zan belatzia, eta baltz baltz agiri zan" (TE, 238).

berbatza

"Erabilli eban berbatziakin, nai ta nai ez guzur asko artian" (TE, 243).

dirutza

"Arek eban dirutziak, ez eukan azkenik" (TE, 292). "¡Au da dirutzia!" (TE, 702).

edurtza (1)

"Kerizpietan, udabarrixan aurrera irauntzen eben edurtzak" (TE, 300).

edurtza (2)

"Mendiarte aretan batzen dan edurtzia, izotz biurturik bere astuntasunan bultziagaz, etortzen da ibai bat bezela" (TE, 301).

elortza

"Elorretan, baserrixan aurretik izango zan elortza aundiren bat, oiñ be an badira ta" (TE, 311).

garitza

"Itxas-ontzi arek ekarri eban garitziak, ez eukan neurririk" (TE, 389).

"Itxas-ontzi arek ekarri ebana bai garitzia!" (TE, 702).

harritza

"Ixa Arrazola'rañok arritzia Anboto azpixan" (TE, 168).

hondartza

"Ondarrua'ko ondartzan, egonaldi ederrak eiñdakua naiz neu be" (TE, 592).

iratza

"Kalamua'n bai iratzia ederra, uste itxasua dala" (TE, 438).

kakatza

"Neguko eurixegaz, batzen da kakatzia ugari zuen baserrixan" (TE, 474).

laguntza

"Oittutzen zan, afalostian laguntzara agertu, eguneko barri eta gora-berak jakitzeko" (TE, 509).

lokatza

"Bazan aren ataixan basia eta lokatzia" (TE, 531).

loratza

"¡A zan batu jakon loratzia bere egunian!" (TE, 532).

lurruntza

"Lantegi artan dana da lurruntzia" (TE, 537).

mamintza

"Lepuan eukan mamintziak, arruak" (TE, 544).

odoltza

"An jausi zan odoltziak, ez eukan neurririk" (TE, 582-583).

orbeltza

"Sakon artan, bazan orbeltzia aiziak batuta" (TE, 602).

orritza

"Pagadixan orritziak ezkutatzen eban zerua" (TE, 608).

ostrotza

"Bestekaldera agiri zan, Ibur'ko ostrotzia" (TE, 614).

otatza

"Sartu ezindako otatzia zan inguru guztian" (TE, 615).

pagatza

"Arrate gañeko pagatzia, Okelerre Alkatiak miaztu eban, aundiñak aizkoriari emotiakin" (TE, 618).

simaurtza

"Etxiak orduan, osterutz eukitzen eben, urtebeteko simaurtzia" (TE, 657).

txindurritza

"Sagarpian, ¡a zan txindurritzia!" (TE, 702).

"Uda-azken batean, Urko'n ikusi neban txindurritzia lakorik, danak egodunak, ez dot uste geixago ikusterik" (TE, 693).

txingartza

"Garrak amaittu ziranian, be guztia, txingartza aundi bat zan" (TE, 693).

 

  • -TZA (2): "sufijo en oficio de denotar el lugar donde se hace una cosa:

Bizitza, lugar donde se vive; Egurtza, ejido donde se hacía leña; Arlantza, lugar donde se escuadran los bloques de piedra (Ardantza en Eibar); Argintza, lugar donde trabaja la piedra..." (TE, 701).

bizitza (1)

"Zuk diñozun baserrixan, bizitza bi dira" (TE, 269).

bizitza (2) (TE, 465).

egurtza

"Lenago ziran errixan egurtzak, su-egurra ataratzeko auzuak, eta etxegintzarako biar zan zura" (TE, 307).

ezkontza

"Ezkontza ona eiñ ei eban, esaten dabe" (TE, 370).

jaiotza

"Jaiotzatik dakar errena" (TE, 457).

jakintza

"Gaurko jakintzak, ainbeste luzetu dira eze, laburrenantzat, gizonak bizixa naikua ez" (TE, 457).


    -TZA (3): "Sufijo que indica profesión, oficio, cargo" (LAB-HIZ).
erregetza

"--Ik pe, diru asko eingo eban, baiña erregetzarako eztok balio". (SM Zirik 61).

kriautza

"Ertzill'enian eiñ eban lau urteko kriautzia" (TE, 503).

meza-laguntza (TE, 553).

piontza

"Piontzia, lan gogorra, ala be udako beruetan" (TE, 629).

soldautza

"Erdera bako baserritarrentzat, soldautzia eiñ biarra erbestian, izan zan, eta da, aldatz-gorarik aundiña" (TE, 659).

 

  • -TZAILLE/-TAILLE/-ZAILLE: "sufijo denotando profesión u oficio:

Akabatzallia (armería) bizarkentzallia, azurkonpontzallia, motzallia..." (TE, 702)

agintzaille

"Erriko aintzalle nausiña, Alkate jauna.

Orrulari aintzalle bat da, uste bere bendian garala ostianguok" (TE, 116).

akabatzaille

"Melitxon Sosua, akabatzallerik onena" (TE, 121).

apurtzaille

"Gure mutikua, oñetako apurtzalle aundixa" (TE, 146).

askatzaille

"Simon Bolivar, Gollibar'ko jatorrikua, izan zan erri onen eskatzallia" (TE, 369).

asmatzaille

"Jakin gura neuke zeiñ izan dan makiña onen asmatzallia.
Esaten daben erdixa sinistu biar jako, asmatzalle aundi bat dalako" (TE, 178).

ate-zaintzaille

"Ate-zaintzallia jarri eben iñor ez zeiñ barrura sartu" (TE, 186).

autubatzaille

"Alde guztietara eltzen zan, a gure lagun autubatzallia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana" (TE, 200).

azpijantzaille

"Diktadoriak, nausi jarri baño len, azpijantzallerik aundiñak" (TE, 205).

benderatzaille

"Benderatzallien artian, Alejandro bat, Mazedonia'kua, izan zan aundiñetarikua" (TE, 239).

bengatzaille

"Ostikopian beti, bengatzallian zaiñ bizi ziran" (TE, 240).

beztitzaille

"Bestitzallia bera ariko da arotzari deitzen, neurrixa artzeko" (TE, 251).

billatzaille

"¿Zeiñ izan da billazallia, emon deixoran sarixa?" (TE, 261).

bizar-kentzaille

"Bizar-kentzallia, geixenetan izaten zan bide batez, abarketagiña" (TE, 268).

botatzaille

"Botatzaille negargarri bat urten dau baserriko nausixak" (TE, 273).

boto-batzaille

"Sasoi baten, boto-batzalliak ortatik bizi izaten ziran" (TE, 275).

damaskinatzaille

"Kaitano bat, damaskiñazalle onenetarikua" (TE, 285).

denunziatzaille

"Denunziatzallia etorri deilla Alkate jaunan aurrera" (TE, 289).

domatzaille

"Zesar Augusto, Kantabria'ko lurren domatzalle izentatzen dabe" (TE, 293).

ebatzaille

"Garixak eldu eta ebatzalle euzkirik gogorrenian" (TE, 297).

enredatzaille

"Eskolako enredatzalle aundiña, urtiekin errizaintzalle" (TE, 314).

enterratzaille

"Gure denboran, Marruko zan enterratzallia" (TE, 315).

erakustaille

"Eraskustalle ona izateko, ez da naikua jakitzia: orren gaiñian biar da berezko grazia bat" (TE, 319).

erdiratzaille

"Juez erdiratzalle bardiñak izan genduzen luzero, eta ixa ez zan auzirik gure artian" (TE, 324).

ernegatzaille

"Zeregiñ ernegatzallia zuk oiñ aindu destazuna" (TE, 327).

erostaille

''¿Zeiñ da etxe onen erostallia?

Erostalle ona, saltzalle obia" (TE, 328).

erregutzaille

"Erregutzallia, aztuta bizi diranen ordez, euren burua baño besterik ez dabela kontuan" (TE, 333).

eruantzaille

"Eruantzalle biren kontua Eibar'en: "Bostegun iretako eta bostegun neretzat, milla esker emon jestaz ba bixondako"" (TE, 341).

eskatzaille

"Motxallak bezin eskatzallia" (TE, 344).

eskintzaille

"Eskintzalle asko eta erostaille gitxi ziran gaurko ferixan" (TE, 345).

frutubatzaille

"Fruto-batzallia gure aldietan, paseko txorixa" (TE, 377).

galdutzaille (TE, 383).

galtzaille

"Kontuak ondo ataratzera ¿zeiñ galtzallia?" (TE, 383)

"Gerran, galtzalliak ez dau iñoiz errezoirik" (TE, 384).

garbitzaille

"Garbitzallia izan biar izan eban erriko kalietan, eskolarik ez ebalako" (TE, 388).

gastatzaille

"Gizon txikixa baña gastatzalle aundixa" (TE, 392).

hagin-ataratzaille

"Agiñ-atarazallia sarri, bizar-kentzallia" (TE, 111).

hagiñetan-hartzaille

"Agiñetan-artzalliak ziran geixen irabazten eben biargiñak pistolagintzan" (TE, 111).

harrapatzaille

"Dana arrapau biarreko arrapatzallia zanetik, biar baño len ill zan" (TE, 164).

herri-zaintzaille

"Nagia zanetik, erri-zaintzalle izentau eben" (TE, 338).

igartzaille

"Ezkutuan, kartekin eitten eban igartzalle" (TE, 422).

ikatz-neurtzaille

"Anton Baltz zan ikatz-neurtzallia" (TE, 425).

ipintzaille

"¿Zeñek eiñ dau ipintzalle ondamendizko autu onetan?" (TE, 435).

ipur-garbitzaille

"Leguntzallia zala esango dot, ez esatiarren ipur-garbitzallia, berba zatarra danetik" (TE, 436).

irabaztaille

"Gaurko gerretan, ez dago irabaztallerik" (TE, 436).

itsu-laguntzaille

"Zortzi urtekin, itxu-laguntzalle juan zan erririk erri" (TE, 446).

jantzaille

"Azkenengo afaitxan, amairu ziran jantzalliak" (TE, 459).

jarraitzaille

"Matio, edo Levi, kateko-diru-batzalle bat izanakin, bertan bera laga dana eta Jesus'en jarraitzalle biurtu zan" (TE, 462).

jasotzaille

"Iziar'en zan jasotzalle entzun aundiko bat" (TE, 463).

jiratzaille

"A besteko jiratzallia ez dot ezagutu bizixan" (TE, 467).

jokatzaille

"¿Zeiñ da Azkoiti'kuen aldetik jokatzalle?" (TE, 468).

kale-garbitzaille

"Kale-garbitzalliak, gabaz eiñ biar leukie zeregiña" (TE, 475).

kapatzaille

"Txarridunak eiten eben kapatzalle" (TE, 478).

karga-jasotzaille

"Itziar'en zan karga jasotzalle entzuna" (TE, 480).

karriatzaille

''Are karriatzallia, Aritxixo'tik Fundiziñora.
Txindurrixan antzera dana etxerako karriatzallia
'' (TE, 481).

konbidatzaille

"Neu naiz amen konbidatzallia; zu konbidaua" (TE, 495).

konpontzaille

"Kalerik kale, konpontzalle eitten dau" (TE, 497).

kontatzaille

"Izaten zan partiduetako kontatzallia" (TE, 497).

laguntzaille

"Borrerua baño gorrotugarrixagua: haren laguntzallia.

Laguntzalle aundixa zan euki genduan uezaba" (TE, 509).

lautzaille

"Iñor parkatzen ez daben lautzallia eldu da arengana be" (TE, 518).

leuntzaille

"Armerixan, leguntzallieri esaten jakue, akabatzallia eta dultzitzallia.

Uezaban leguntzalle ebillen, ipurdigarbitzalle ez esatiarren" (TE, 521).

libratzaille

''Libratzalle eitten eban Armaitta'nian.
¿Zeiñ da letra onen libratzallia?
'' (TE, 525).

lima-pikatzaille

"Limapikatzalle asko ziran sasoi baten Txirixo-kalian" (TE, 527).

meza-laguntzaille

"Ez nintzan izan iñoiz meza-laguntzalle" (TE, 553).

moldiatzaille

"Moldiatzalle eitten eban, Loidi'ko Fundiziñuan" (TE, 559).

neurtzaille

"Antontxo, erriko ikatz neurtzallia" (TE, 576).

parkatzaille

"Bata mendakarixa dan moduan, bestia parkatzallia" (TE, 620).

partitzaille

"¿Zeñek jarri ninduan ni partizalle zuen arterako? Luc. 12. 14" (TE, 621).

piratzaille

"Piratzalliak pirau eban gure alde" (TE, 629).

pregoi-jotzaille

''Tanboliñakin tanbor eitten dabena izaten da pregoi jotzallia.
Ez eixozu ezer esan orri, pregoi-jotzalle bat da txotxolo ori
'' (TE, 635).

salbatzaille

"..., eta ume bat eukikotzu eta deittuko detsazu bere izenez Jesus (au da Salbatzallia) salbauko dabelako bere errixa euren pekatuetatik. Mat. 1, 21" (TE, 643).

saltzaille

"Zu izan baziñaz erostallia, ziur merkiago erosiko zenduana guk baño saill ori; baña izan baziñaz saltzallia, bi bidar ziur, geixago pagau biarko genduana" (TE, 645).

tentatzaille

"Esna dabil beti gure inguruan tentatzallia" (TE, 673).

torniatzaille

"Anai bata dorniazallia, bestia limarixa" (TE, 294).

"Guenenguan, dornu-ardatzak, ar eta eme, eitten zittuan Entrena zarrak, torniatzallia zanetik" (TE, 679).

txokiatzaille

"Sumendixa, ollarduna, txokiatzallia zan, eta onenetarikua" (TE, 698).

ume-zaintzaille

"Ume zaintzalle juan zan Bilbo'ra, aundiki etxe batera" (TE, 708).

zerbitzaille

''Serbitzalle jarri zan aundiki baten etxian.
Zuen arteko nausiña, izan deilla danen serbitzalle
''. Mat. 23. 11" (TE, 655).

zaintzaille

''Ume-zaintzallia etorri da plazatik.
Erri-zaintzalle jarri da, beste gauzatarako ez dalako gauza
'' (TE, 723).

ziri-sartzaille

"Tabernan, baserritarregaz, ziri-zartzallia" (TE, 739).

zorroztaille

"Ez da urriñ zorroztzaillia; bere txistu soiñua bertantxe izan da" (TE, 743).

zulatzaille

"Andrazkuak sarri zulatzalle eitten dabe" (TE, 745).

zuritzaille

"Gaur espera dogu zuritzallia, Sanjuanak dira ba gañian" (TE, 746).

zuzentzaille

"Errixan, jueza edo zuzentzallia ona bada, auzi gitxi juango da aurrera" (TE, 749).

-una, -zain, -zale(1), -zale(2),-zko

  • -UNA: "sufijo que se une a nombres y verbos, para denotar en ellos porción espacial o temporal:

Ixillunia, geldiunia, apurtunia, ustelunia, lauunia, illununia..." (TE, 709).

agertuna

"Gaurko euzkixan agertunia, kiñu bat izan da oda artetik" (TE, 110).

agorruna

"Gerra ondorian, agorrunia izan eben gauza guztiak" (TE, 112).

apaluna

"Burpill onek apalunia dau eta salto eraitzen detsa burdixari" (TE, 144).

apurtuna

"Lapiku onek apurtunia dauka ipurdi aldetik" (TE, 146).

argaluna

"Danok daukagu geure argalunia nunbaitten eta zuk aguan" (TE, 153).

argiuna

"Egun guztian ez dau eiñ argiuna bat; atertu bako eurixak izan dittugu" (TE, 154).

aterruna

"Oratu deixogun ater una oni, etxerañok eltzeko" (TE, 186).

azaluna

"Ibaixak eban azaluna baten, jarri arpozuak eta eldu ziran bestekaldera sikutan" (TE, 202).

baltzuna

"Danok dittugu gura ez gendukezen baltzunak geure kontu" (TE, 215).

bardiñuna

''Araba lauko bardiñuna baten dago a errixa.
Eibar'en ez da bardiñuna bat be
'' (TE, 218).

bigununa

"Mallatuta eguan lekuan, bigununia eukan" (TE, 259).

bihurruna (bihurriuna)

"Kañoi orrek biurunia dauka erdi inguruan, eta barrenarixari eruan biarko detsazu.

Antxe, biurriunia agiri dau ezkerrera" (TE, 266).

biribilluna

"Andrakumian biribillunak dauken grazia, Grezia'ko idurixetan..." (TE, 264).

bustiuna

"Bart nola eurixa eiñ daben, bustiuna asko dittuzu bidietan" (TE, 285).

epeluna

''Gabon egunetan egon zan epeluna bat; ostian negua izan da gogorra.
Ementxe, aizetatik gordeta, dago epeluna bat
'' (TE, 316).

erreuna

"Oiz'en agiri dau erreunia, saill aundixan sua izan dalako" (TE, 336).

estu-una

"Ibai zabala eta ugarixa izan arren, estuuna baten, aitz artian juan biarra dau" (TE, 355).

etenuna

''Lurrak, toki onetantxe, etenunia daukala esaten dabe, eta ortik, izaten diran lur-ikarak.
Dibujo ederra adar auxe, baña etenunia dauka orrixa darion lekuan
'' (TE, 356-357).

gorriuna

"Ez zalakuan ezer gorriuniori, bizixa zan" (TE, 412).

haundittuna

"Belaunian aundittunia agertu jata" (TE, 195).

hausiuna

"Orri eta lora daroyazen gerri orrek, ausiuna bat dauka zure dibujuan.

Zatitu aurretik eukan ausiuna bat" (TE, 198).

hotzuna

"Otzuna bat egon da euren aizkidetasunian" (TE, 616).

hutsuna

''Bide ortatik utsuna bat dago zaindu biarrekua.
Zure liburuak, nere ustez, utsuna bat dauka
'' (TE, 721).

isilluna

"Edurrak zuritzen dittuanian baso-mendixak, ixiluna aundi bat eitten da lurrian" (TE, 450).

larruna

"Larruna bat gorritzen ebenian, beste baten billa urtetzen eben" (TE, 514).

latzuna / latzune

"Esaixok akabatzalliari, latzune au legundu deixola biar dan moduan pieza oni" (TE, 516).

lau-una

"Durango'n lauunia danetik, antxe jatxi zan abioi galdua" (TE, 518).

lizununa

"Artuopill orrek lizununia dauka danian" (TE, 530).

lohittuna

"Loittunaz beteta dozu soñekua" (TE, 530).

maillatuna

"Ez detsazu ikusi azpixan daukan mallatunia" (TE, 543).

meheuna

"Arixa meunatik etetzen da" (TE, 553).

miñuna

"Nun daben miñunia, laster asko argittu detsa neguak" (TE, 556).

okerruna

"Amentxe dauka okerunia kañoi onek" (TE, 588).

sakonuna

"Edur azpixan, sakonunia zan, eta ankia an jartzerakuan, zurrut eiñda bera juan zan" (TE, 643).

sikuna

"Eta usuak, aurkitturik sikunia nun oñak jarri, itxuli ziran Arkara arrasian, ostro bat ebela pikuan" (TE, 656).

txuntxurruna

"Arutzago dago txuntxurunia, eta antxe da zutiñik ondiokan aren Jauregixa" (TE, 701).

usteluna

"Eban usteluna txiki batetik galdu zan dana" (TE, 719).

zabaluna

"Garai dagon zabaluna baten da errixa" (TE, 722).

zapaluna

"Tornuan lotzerakuan zapalunia eiñ detsazu kañoi oni" (TE, 725).

zimurruna

"Antxiñako eder arek ¡ze zeregintzuk oiñ zimurunen aurka!" (TE, 737).

zulouna

"A baserrixa zulouna baten dago" (TE, 745).

zuriuna

"Sakonetako edurrak, mendixetan zuriuna aundixak dira ondiokan" (TE, 746).

 

  • -ZAIN:

burzain

"Burzaiña tabernan zan artian ostu zetsen zeroyan artua" (TE, 283).

umezain

"Umezaiñ guztiak batzen ziran pasialekuan" (TE, 708).

 

  • -ZALE (1): "sufijo que denota oficio, pasión, querencia" (TE, 724). Hamen ez doguz "oficio"-kuak ipiñiko ("bedinkazale, engaiñazale, erabagizale, eskazale"...), jokeria aitzen emoten daben berbak baiño:

"Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia" (TE, 724).

andrazale

"Aberatsa baña andrazalia, eta kiñu baten jan zittuan bere ondasunak" (TE, 137).

barrizale

"¡Barrizalia demoniua! ¡Ezin eutsi lenari!" (TE, 222).

bakarzale

"Irakorlari bakarzale bat eiñda dago" (TE, 211).

berezale

"¡Semia be, berezalia, demoniua!" (TE, 246).

biharginzale

"Biargiñzale zintzua izan zan bizi guztian" (TE, 256).

buruzale

"Buruzalia gazte gaztetatik agertu zan" (TE, 283).

diruzale

"Diruzalia, lapurretara biurtzerañok" (TE, 293).

dotezale

"Dotezalia demoniua, baña beti ez zetsan ondo urten ipoiñ orrek" (TE, 294).

ederzale

"...Ederzalia banintzan ere

aspertu nintzan ederrez,

nere guria eiñ nuen eta

oraiñ bizi naiz negarrez!'' (TE, 299).

egizale

"Egizalia izatiak eruan eban urkamendira" (TE, 303).

erreguzale

"Erreguzalia, beti elixan sartuta bizi da" (TE, 333).

errezuzale

"Errezuzalia zanetik, gaixotziakin juan zan Urkiolara" (TE, 337).

eruanzale

"Idia guztietako gizonak zittuan lagun, eruanzalia zalako" (TE, 341).

euskalzale

"Humbolt anayak, bata baño bestia jakintsuaguak, euskalzaliak izan ziran" (TE, 363).

gauzon-zale

"Danian, baña guztiz gañetik maixan, zan gauzon zalia" (TE, 395).

garbizale

"Auntza da pekora bat, garbizalia" (TE, 388).

garauzale

"Ernaria kokozalia dan bezela, ormatxorixa garauzalia" (TE, 387).

goiz-zale

"Olluak bezela, goiz-zalia jaikitzeko eta otaratzeko" (TE, 408).

goizale

''Goizalia, pentsamentua goittik erabiltzen dabelako.
Goizalia, beti gorago guran
'' (TE, 407).

gordezale

"Gordezaliak diranak eta osasunak lagundu, dirua eitten dabe Ameriketan" (TE, 410).

gozozale

"Txikittan danok izan gara gozozaliak" (TE, 414).

jaungoikozale

"Jaungoikozalia, len esan dogun Pascal bat, Port-Royal'en bizi izaten jarri zan jakintsua" (TE, 465).

kantuzale

"Ertzill'enian, danak kantuzaliak" (TE, 478).

kokozale

"Ernaria kokozalia dan bezela, ormatxorixa garauzalia" (TE, 387).

legezale

"Langilliak, errezoiz beteta egon arren, legezaliak agertzen dira" (TE, 519).

liburuzale

"Gaztetatik ixan zan liburuzalia, bai erosteko eta bai irakortzeko" (TE, 526).

mendigoizale

"Gaurko mendigoizaliak juaten dira, Pirineuak ziar eta baita Alpes'etara be" (TE, 551).

mendizale

"Aittan oitturetatik mendizalia izan naiz beti" (TE, 552).

merkezale

"Aiñ merkezalia zan eze, mezak be Markiñako frallieri" (TE, 552).

munduzale

"Mundua laga eban, astirik bako munduzalion ordiak eitteko asmuan Jaungoikuan aurrian" (TE, 564).

neuzale

"Neuzale gogorrenak be, iñondako jarduntzen dau, munduko gauza guztiak keia diralako" (TE, 576).

tabernazale

"Gu aurretiko gaztedixia, tabernazalia, eratia baño beste gozamenik ez eukela" (TE, 668).

 

  • -ZALE (2): "Sufijo que denota oficio, pasión, querencia." (TE, 724). Ez dakigu garbi ze relaziño daukan "-tzaille" atzizkixakiñ, ala bat dan. Hamen "ofiziokuak" eta ekintzakuak ipiñiko doguz. Gehixenak aditzan gaiñian eginda dagoz:

barrezale

"Izan zan Frantzian, izenez Rabelais bat, barrezale erremia" (TE, 221).

bedinkazale / bedinkatzaille

"Bedinkazallia izan zan, famelixako zarrena" (TE, 231).

bereganzale

"Jatorri guztia zan bereganzalia, eta inguru guztiak eurenganduta zittuen" (TE, 245).

emonzale

"Anai bata, dana artu biarrekua; bestia emonzalia" (TE, 313).

engaiñazale / engaiñatzaille

"¡Ai, au ume engañazalia! Berau ez balitza ez giñake alkarregaz" (TE, 314).

erabagizale / erabagitzaille

"Gure errixan zan gizon legietan aittu bat, erabagizalia, auzixak luzetu barik" (TE, 317).

erantzunzale

"Einda dago erantzunzale txakur bat" (TE, 320).

eranzale

"Txamarra zarra baña eranzale ona" (TE, 320).

eskazale

"Fraille eskazale eiñ eban Italia guztia" (TE, 344).

hartuzale

"Artuzalia, baña zalla emoteko orduan" (TE, 174).

ibilzale

"Dittuan urtiegaz, betiko ibillzalia" (TE, 420).

irakorzale

"Irakorzalia izan naiz gazte gaztetatik" (TE, 437).

jakinzale

"Euskaldun jakinzalia, gitxin lakua..." (TE, 458).

janzale

"Txanton Piperri bezelakotxe jantzalia" (TE, 459).

jardunzale

"Intenziño gaiztoko jardunzalia dozu auzokua" (TE, 460).

lagazale

"Lagazalia dozu a, zor barrixak zartu deittian eta zarrak aztu" (TE, 508).

nahastazale > nahastatzaille

"Nastazale drogoso bat izango da bere bizi guztian" (TE, 571).

 

  • -ZKO:

adarrezko

"Eitzari arek zeroyan polbora ontzixa, adarrezkua" (TE, 107).

aitta ordiazko

"Umezurtz gelditu zanian, aita ordiazkuagaz jarri eben" (TE, 117).

ama ordiazko

"Ama ordiazkuak azi eban nere andria, umezurtz geldittu zanetik lauoñian ibiltzen zala" (TE, 133).

burdiñazko

"Oiñ gauzarik geixenak dira burdiñazkuak" (TE, 278).

burnizko > burdiñazko

"Eukan ontzitadi guztia zan burnizkua" (TE, 279).

burpillezko

"Burpillezko ibillgarrixa, burdixa" (TE, 279).

buztiñezko

"Ontzi asko dira bustiñezkuak" (TE, 284).

egizko

"Bata da egizkua; bestia guzurrezkua" (TE, 303).

harrizko

"Gure antxiñako aurretikuen erremintxak, arrizkuak" (TE, 169).

oiñezko

''Zaldunak esan zetsan oñezkuari: nik zaldi ederra baña zuk buru obia.
Eta zoyan oñezko bat bidian...
" (TE, 599).

ordezko

"Aitta ordezkuan beyan gizon eiñ da" (TE, 602).

ordiazko

''Gaur zure anaya, Alkate ordiazko dago.
Arek daroyan soñekua, ordiazkua dau
'' (TE, 603).

txirlazko

"Txirlazko domiñia zeroyan paparrian" (TE, 695).

urrezko

"Urrezko erastuna, biar ederrekin apaindutakua erosi dau bere maitiandako" (TE, 714).

zidarrezko

"Zidarrezko ontzixetan bazkaldu dogu ezerbez bat" (TE, 735).

zumazko

"Zumazko seaska baten, iru illebeteko umia zala, ibai baztarrian laga eben uren zorionera" (TE, 746).

zurezko

"Isasi-olako azeliñia, zurezkua" (TE, 746).

Numeruetan

    -GARREN: "sufijo que unido a los números cardinales da los ordinales:

Bostgarrenan ondoren etorri zan seigarrena" (TE, 390).

bedratzigarren

"Pio Bedratzi'garrenan Syllabus'a..." (TE, 232).

bosgarren

"Bostgarrena, ez eriotzarik eittia" (TE, 274).

"Bostgarrenan ondoren etorri zan seigarrena" (TE, 390).

laugarren

"Laugarrena da Nafarrua" (TE, 516).

zortzigarren

"Zortzigarren semia zan, amabittik, Ameriketara etorri zana" (TE, 744).

 

  • -KOTX: "Bakotxa, bikotxa, irukotxa, laukotxa, etc." (TE, 503).

bakotx

"Bardintasuna da, Erromako legezaliak esaten eben letz, bakoitxari beria emotia.

Bakotxa bere buruan jabe, iñori okerrik ez eitteko kondiziñuan" (TE, 213).

"Aritxale bat'kotxa, pipian itxuran" (TE, 228).

bikotx

"Urrak izaten dira bikotxak, irukotxak eta baitta laukotxak be" (TE, 712).

hirukotx

"Urrak izaten dira bikotxak, irukotxak eta baitta laukotxak be" (TE, 712).

laukotx

"Urrak izaten dira bikotxak, irukotxak eta baitta laukotxak be" (TE, 712)

Adberbixuak egittekuak

  • -DO:

egundo

"Irurogeta urtiak dituraz eta egundo ez naiz izan amen gaur arterañok" (TE, 306).

 

  • -ERO: "Sufijo que se une a divisiones del tiempo para oficios de adverbio:

Egunero, astero, illero, urtero juaten naiz eren etxera" (TE, 328).

astero

"Astero jatxitzen gara kalera, mezia entzutze alde" (TE, 181).

egunero

"Egunero irabazi biarra eguneroko ogixa" (TE, 306).

hillero

"Illero agertzen da, bere zorrari erantzutzera" (TE, 427).

urtero

"Urtero eitten dau agertua gurasuenera, naiz itxasuen bestakaldera bizi" (TE, 716).

 

  • -KA. Esangura asko daukaz: "como sufijo reiterativo" (TE, 472), eta "sufijo que se une a ciertos nombres para denotar espacio, porción y cantidad" (TE, 472). Batzuetan beste atzizki batzuei ipintzen jakue: -NAKA, "sufijo que unido a los números cardinales da los proporcionales" (TE, 569). Ejenplo batzuk:

"Banaka, biñaka, launaka, zortziñaka, etc." (TE, 569).

"Aitiarenka geldittu zan, esan gentsanian egixa" (TE, 117).

"Beti, batetik bestera, antxitxika dabillen gizona dozu ori" (TE, 140).

"Apurka apurka, eldu nintzan Durangora" (TE, 146).

"Arinka eldu zan, belutu baño len" (TE, 155).

"Arramuska ogidu zestan" (TE, 163).

"Arrapataka bizi naiz, ezertarako astirik gabe" (TE, 163).

"Arrausinka egon nintzan gaubela guztian" (TE, 166).

"San Esteban, lelengo kredo barrixagaittik bizixa emon eban gizona, arrika ill eben" (TE, 167).

"Astebikuan ordez, asteka pagatzia jarri zan 1920 garrenian" (TE, 181).

"Atalka atalka saldurik, utsera ekarri eben gurasuengandiko ondasuna" (TE, 185).

"Andra gazte ederra izan arren, atxurka eitten dau erreme soluan" (TE, 189).

"Aspaldi atzeraka goyaz munduan" (TE, 191).

"Illaran jarri gaittian banaka, eta guazen barrura" (TE, 215).

"Egun guztian ziran bibaka itxo biarrian" (TE, 257).

"Bika jaurti zittuan danak errekara" (TE, 259).

"Errenka, ainbeste bide eiñ genduan, oñetakuak urratuta" (TE, 334).

"Tabernatik urten eta eseka dator, jausi biarrian moskor ori" (TE, 343).

"Fueraka Konsejupian, Juakin Aguazilla jatxi arte" (TE, 377).

"Gañezka neurrittu zestan erosi netsan ardaua" (TE, 386).

"Juan daneko zortzi illabetian bizi da igesika" (TE, 422).

"Gure aldietako asarrerik gogorrenak, ikubillka erabagitzen dira, ezertariko burdiña barik" (TE, 425).

"Zinian ikusten ziran zintxa geixenak, jarraikakuak zaldi gañian" (TE, 461).

"Igesika dabill juan daneko urte betian, ez dabela eitten iñun egun batetik gora" (TE, 472).

''Urteka pagatzen da baserrixen errentia; illeka kaleko bizitzena.

Erdika eta erdika, azunbria baño geixago eran dabe bostak ezkero.

Apurka apurka, diru mordua aurreratu eban" (TE, 472).

"Lepaka betik gora, mardotu dittue goiko lurrak" (TE, 523).

"Ferran zan batek malloka eitten eban Txirixo-kaleko suteixan" (TE, 543).

"Narraska atara eben etxetik, a zan ordixa" (TE, 569).

"Nekeka, alakoren baten, amaittu genduan taria" (TE, 574).

"Norgeixagoka bizi izan ziran ill arte" (TE, 579).

"Ostikoka atara eban etxetik, ez ebalako besterik merezi" (TE, 613).

"Pikuka dabiz olluak kortan, txindurriz beteta dagolako inguru guztia" (TE, 627).

"Pixkaka, baña ziero amaittu eban" (TE, 631).

"Saltaka etorri zan pozan pozaz" (TE, 645).

"Akerrak eta baitta adarixak, alkarren gorrotu izaten diranetik, topeka asten dira alkar ikusi ezkero" (TE, 678).

"Txaloka darabixe erririk erri, zerbaitt dalakuan" (TE, 684).

"Barriak eta negarrak, txandaka ibiltzen dira" (TE, 685).

"Jausi gorengo adarretik, eta txingilizka geldittu zan berenguan" (TE, 693).

"Urteka ordaintzen zan etxe errentia" (TE, 716).

"Zatika zatika, Eskrituretako liburu guztiak irakorri zittuan, baten baño geixagotan" (TE, 727).

"Ziarka nindoyan mendixan gora, errezago gañera eltzeko" (TE, 734).

"Juan naizenian esnatzera, zurruztadaka eguan" (TE, 747).

"Burroka jarduntzen genduan Konsejupian" (TE, 279).

"Plaza barrixan potxoloka eitten genduan" (TE, 634).

"Tiñoka diardugu auraxe pitxarran aurka, zeñek geixagotan jo" (TE, 674).

"Txutaka ¿bazabiz zu?" (TE, 701).

"Zezenka genbizen lagun danok eskolako ordura arte" (TE, 734). Hamen kasuetan ez da adberbixua, izena diruri gehixago.


  • -KETAN: "sufijo verbal frecuentativo:

Barriketan, goldaketan, atxurketan" (TE, 356).

arramusketan

"Arramusketan urten eban uezabagandik" (TE, 163).

atxurketan egin

"Atxurketan eittia dogu gaur ira-sallian" (TE, 189).

eztulketan (eztulka)

"Gau guztian eztulketan egon naiz" (TE, 355).

hazketan (hazka)

"Txakurra beti azketan dozu, uste ardixak jan biar detsuela" (TE, 205).

laztanketan (laztanka)

"Lastanketan egon ziran danen aurrian" (TE, 515).

zaunketan (zaunkaka)

"Gau ososuan zaunketan egon da txakurra" (TE, 728).

 

  • -KI / -GI: "sufijo adverbial que por razones de eufoní­a sustituye en algunos casos a ki, que viene a ser igual a la terminación mente del castellano" (TE, 400); "sufijo adverbial, que viene a ser igual a la terminación mente del castellano:

Ederki, zatarki, gaizki, poliki, etc." (TE, 489).

bastoki

"Bastoki eiñda dago orma ori" (TE, 225).

bigunki

"Gogor eta bigunki; bigunki esanetan gogorki obretan" (TE, 259).

ederki

"Ederki bizi izandako bizi ederra, aren mundu onetako erromerixia" (TE, 298).

egoki

''Egoki etorri jata, gaur jai izatia.

Egoki jausten jako eiñ detsazun soñekua" (TE, 303).

errezki

"Errezki topau dot nun bizi zaran" (TE, 336).

"¡Errezki eingo dozu aindu detsutena!" (TE, 336).

gaizki

''Gaizki dogu amatxo, gibeleko gaitzakin.

Gaizki eiña umiak jotia" (TE, 380).

gogorki

"Ezkon barri, eta gogorki artzen dau emaztia" (TE, 404).

gogozki

"Gogozki jardun dabe amen lanian, zan tontorra lautzeko" (TE, 406).

hobeki

"Obeki eiñgo genduan bertan gelditzia" (TE, 580).

lasterki

"Lasterki juan zan ordu betiori; lasterregi gure ustez" (TE, 515).

ongi: "En Eibar sólo se usa en algunas pocas frases" (TE, 593).

Ongi etorri guztiok.

poliki

''Giltzapian sartu nabe

poliki poliki..." (TE, 632).

saskarki

"Saskarki oratu zetsan miñ eban lekutik..." (TE, 651).

zabalki

"Zabalki dabill alde guztietara, iñon bildur barik" (TE, 722).

zatarki

"Soñeku ori zatarki atara dozu" (TE, 727).

 

  • -RIK/-IK:

aterrik

"Aterrik dago eta urten gainke" (TE, 186).

bakarrik

"Arragueta'ko Patxiko Illetas'ri, ogei milla errial bakarrik urten zetsen loterixan" (TE, 211).

baraurik

"Goizeko amaiketan, baraurik giñan ondiok" (TE, 217).

billutzik

"Billutzik jaixo nintzan eta billutzik lotaratuko naiz lurrera" (TE, 261).

geldirik

"¡Ago geldirik maixan garan artian beintzat!" (TE, 397).

gordiñik

"Aren izatia, aragixa jan biar eta gordiñik" (TE, 410).

hankutsik

"Ankutsik igo dau Urkiola'ra, promes bati erantzutzeko" (TE, 139).

hutsik

"Banator berriz be utsik, Ameriketan ziar izan arren" (TE, 720).

igesik

"Igesik zorreri juan zan Ameriketara" (TE, 422).

isilik

Egon isilik pixka batian.

lokarik

"Lokarik laga destazu agiña" (TE, 531).

makalik ibili

"Juan daneko sei illabetian makalik dabill" (TE, 541).

narrutsik

"Auzixetan zebizen famelixa bixak; irabaztallia eta galtzallia narrutsik geldittu ziran" (TE, 570).

oiñutsik

"Promesa zor ebanetik, oiñutsik juan zan Urkiolara" (TE, 586).

ondoezik

"Jaiki naizenetik, ondoezik sentitzen naiz" (TE, 593).

"Aspaldixan ondoezik dabill, ezerk onik eitten ez detsala" (TE, 594).

ondorik

"Ondorik zer dakarren baneki..." (TE, 595).

ortozik

"Ortozik juan zan Mañari'tik Urkiola'rañok, promes bat bete biarrian" (TE, 609).

osorik

"Osorik laga zetsan eukan dana.

Ososorik geldittu jako berari etxia" (TE, 611).

pozik

"Emon biar dana, pozik emotia erakusten dau San Paulo'k" (TE, 634).

zabalik

"Zabalik laga dot ataiko atia" (TE, 722).

 

  • -RO: "Terminación adverbial de ciertos nombres, verbos y adverbios, equivalente al castellano mente" (TE, 440), "terminación o sufijo que constituye modos adverbiales" (TE, 639):

 

"Astiro, berriro, geldiro, garbiro, etc." (TE, 440).

"Astiro, biziro, betiro, ziero, etc." (TE, 639).

astiro

"Astiro jatxi da mezatarako.

Astiro nabil lanetatik'' (TE, 182).

berriro

"Berriro ekin detsa eurixak, len baño gogorrago" (TE, 248).

betiro

"Betiro oittu da amen, auzuak alkar laguntzia" (TE, 253).

biziro

"Biziro ikusi beste orrenbeste" (TE, 269).

garbiro

"Garbiro ikusi da zeiñ dan lapurra" (TE, 388).

geldiro

"Geldiro igo genduan Urkiola'ra, goizeko giro ederrian" (TE, 397).

gozaro

"Gozaro, ondo esanaz, itxuli eben etxera" (TE, 414).

guztiro

"Guztiro jan dogu, maira atara dozun dana" (TE, 417).

luzaro

"Luzaro zaiñ egon naiz otzetan.

Luzero Tolosa izan zan Gipuzkoa'ko Hermandadian buru" (TE, 538).

maitiro

"Maitiro bizi izan ziran azkenerañok" (TE, 540).

oparo

"Oparo eskiñi zeskun etxian eban guztia" (TE, 600).

osoro

"Osoro naiz zeure zeuria" (TE, 611).

pozkiro

"Bazoyan pozkiro esteguetara..." (TE, 634).

zihero

"Ziero jan dau aurrian ipiñi jakon guztia" (TE, 735).

 

  • -TO/-TXO/-DO/-RO: "TO. (...) Terminación que alterna con ki, en adjetivos adverbiales:

Ederto, obeto, txarto" (TE, 677).

ederto

''¡Ederto etorri zara esandako orduan!

¡Ederto eiñdako biarra soñeku onetan!" (TE, 298).

politxo

''Politxo atara dau eiñ destan soñekua.

Politxo ibilli zaikezu, zaiñ dittuzu ba gura ez detsuen batzuk.

Politxo politxo urriñ eldu zan a baria" (TE, 632).

txarto

"Txarto be txarto, nausixeri ez entzutzia" (TE, 689).