-aga, -aiñ, -ajo, -aldi, -ao, -ar/-dar/-tar(1), -ar/-dar/-tar(2), -ari/-dari/-lari/-tari, -ari, -ate.
    -AGA: "Sufijo frecuentísimo en nuestra toponimia local, que, según los entendidos, significa camino.

Untzaga, Maltzaga, Agiñaga, Paguaga, etc." (TE, 109).

 

  • -AIÑ: "Terminación de varios toponímicos en Eibar.

Azitaiñ, Kaskarraiñ, Txatxiñ" (TE, 116).

 

  • -AJO: "Terminación de algunos nombres denotando inferioridad o deterioro.

Gizajua ez zan gauza zutiñik egoteko.
Bene benetan, kaskajua zuen lagun aura
" (TE, 120).

 

  • -ALDI:

agorraldi

"Aurten, agorraldi luzia daroyagu" (TE, 112).

ahaztualdi

"Aztu-aldi baten ondoren, berriro dabill aurrenengo zortziku ori" (TE, 206).

alperraldi

"Udan beruak eta neguan otzak, alper-aldixa emoten zetsan" (TE, 129).

edurraldi

"Oiñgo edur aldixa lakorik ez da izan urte askuan" (TE, 300).

egiñaldi

"Atzoko eiñ aldixa, gogorra izan genduan" (TE, 308).

egonaldi

"Zaiñ egon aldixa eiñ da gero agertu zan" (TE, 304).

ekiñaldi

''Gaurko ekiñaldixa ira-saillian, ez da izan fiestakua.
Ekiñaldi luzia euki dabe gaur Konzejuan Errejidoriak, Sanjuanetako zezenak dirala ta ez dirala" (TE, 309).

esanaldi

''Perun esan-aldixan ondoren, Marixan erantzuna.
Iru orduko esan-aldixa eiñ dau Jakintsu arek gaurko batzarrian"
(TE, 342).

hotzaldi

"Oiñgo astian, otzaldixa izan da edur da guzti.
Zuen amak, otzaldixa darabill neregaz"
(TE, 616).

ibillaldi

"Ibillaldi ederra eiñ dogu Urko'tik ziar" (TE, 419).

kasketaldi

"Kasket aldixa emon, eta lanerako tornua jaurti eban ibaira" (TE, 483).

makalaldi

"Eta andriari esan zetsan: sarrittuko ditturaz zure makalaldixak (multiplicabo erumnas tuas) Gen. 3. 16" (TE, 427).

merkealdi

"Merkealdixa darabill arraiñak, asko ataratzen dabelako aspaldi" (TE, 552).

miñaldi

"Gau guztiko miñ-aldixa euki dau gizajuak" (TE, 556).

motelaldi

"Goizetik, motel-aldixakin jaiki naiz.
Aspaldi, motel-aldixa darabill gure aittak
'' (TE, 561).

musturraldi

"Alperrik ezkon-barri, mustur-aldixa darabixe gaur" (TE, 565).

sikualdi

"Udan izaten da sikualdixa" (TE, 656).

txotxoloaldi

"Txotxolo aldixa darabill, eta bersuak eittiari emon detsa" (TE, 700).

ufalaldi

"Oiñgo ufalaldixa lakorik ez da ezagutu urte askuan" (TE, 703).

uraldi

''Lauretan izango dogu uraldixa eta argi egon biar gara denborarik ez galtzeko.
Gerra aldeko denboria, askontzat uraldixa
.
Izan dan uraldirik aundiña, Noe Aitta zarran denboran" (TE, 710).

zoroaldi

"Zoro-aldixak artu dau eta naikua biar-ez-danen bat eitteko" (TE, 742).

 

  • -AO: "Terminación de algunas designaciones toponímicas.

Andikao, Argiñao, Biriñao" (TE, 142).

 

  • -AR/-DAR /-TAR (1): "Gentilicio, variante de tarra" (TE, 162). "Sufijo que representa varios oficios: Elgetarra, origen; baserritarra, habitante del caserío; kaletarra, vecino de la villa; Echevarría'tarra, de la familia de los Echevarrías; eliztarra, parroquiano, feligrés; erritarra, paisano; abaretarra, clerical; bizkaitarra, nacionalista vasco; goitarra, republicano en Eibar; betarra, conservador, en la misma localidad" (TE, 671). Jokeria be esan gura dau.

"Donostiarra, Devarra, Nafarra, Ermuarra, Markiñarra, t. a." (TE, 162).

arabar

"Samaniego, ainbeste friztiren kontu politt bersuetan jarrittako jakintsua, arabarra zan" (TE, 147).

arabatar

"Gure ama zan arabatarra, bere aitta Hernio'kua izan arren." (TE, 147).

bilbotar

"Migel de Unamuno, bilbotarra zan" (TE, 260).

ebatar

"Erregiak eta eskekuak, euskaldunak eta erdeldunak, danok Evatarrak" (TE, 297).

erromar

"Erromarra agertu zan gure inguruetara" (TE, 339).

espaiñiar

"Seneka bat, Erroman, españiarra zan" (TE, 352).
"Españiatarrak argittu eben Ameriketako mundu barri au" (TE, 352).

euskaltar

"Ameriketan, euskaltar asko gara" (TE, 362).

kaletar

"Baserritarra, baña kaletarren inbidixarik arek" (TE, 475).

kanpotar

"Poltxok, eranda ebillenian, esakera au eban: ¡kanpora kanpotarrak!" (TE, 477).

 

  • -AR/-DAR /-TAR (2): Jokeria be esan gura dau:

abadetar

"Abadetar amorratua izan zan beti" (TE, 103).

behetar

"Betarra amorratua, Urkusuan biarra eiñ eban denbora guztian" (TE, 252).

bizkaittar

"Gazte asko bizkaittar eiñ ziran.
Bizkaittarrak etortzen ziran plazara, baserriko gauzia saltzera" (TE, 270).

egitar

"Gauza guztien gañetik, egittarra; baña ¿zer da egixa?" (TE, 303).

eliztar

"Zaldivar'ko eliztarrak dira an baserrixan.
Egunero mezatara juaten zan eliztarra.
Eliztar amorratua politikan
'' (TE, 311).

erregetar

"Franzia'ko Juana bezin erregetarra" (TE, 332).

euskotar

"Lenengo bizkaitarrak; oiñ euskotarrak" (TE, 363).

goittar

"Goittarra zalakuan, betarrentzat izan eban botua" (TE, 407).

goiztar

"Mendizaliak beti goiztarrak" (TE, 408).

gutar

"Ez ardurarik euki: gutarra da" (TE, 417).

jaungoikotar

"Judas, izenez Makabeua eta aren anayak, Jaungoikotarrak, Jaungoikuan alde aittan agindua aurrera eruan ebenak" (TE, 465).

 

  • -ARI/-DARI/-LARI /-TARI: "Terminación equivalente al -ero erdérico" (TE, 154); "sufijo denotando oficio, propensión o inclinación" (TE, 513), "sufijo que denota pasión, profesión, arte u ocupación" (TE, 639):

"Zapatari, dendari, pelotari" (TE, 154).
"Aritxalarixa, arriolarixa, irutxurlarixa, jokolarixa, arrilarixa (armería)" (TE, 513).
"Ibillilarixa, errotarixa, labarixa, eitzarixa" (TE, 639).

adarkari

"Lastur'ko zezenak, adarkarixak" (TE, 107).

agindari

"Erriko agindari barrixak aindu dabe..." (TE, 110).

agirakalari

"Maixo agirakalarixagaz jarri da ofiziua ikasten" (TE, 111).

aizkolari

''Aizkolarixa, arbola botatzen Frantzia'ko piñadixetan.
Euskal aixkolarixak proban izan dira Australia'kuegaz be'' (TE, 119).

akululari

"Akulularixa bada-ez badakua, akulua motza eta irixak ule-latzak, eziñ gauza aundirik atara orretara" (TE, 122).

ameslari

"Tellatuetatik gora bizi dan ameslarixa nere seme gizajua" (TE, 134).

anporlari

"Arrajola'ko Anporra baño anporlari aundixaua zan" (TE, 139).

antxitxikalari

"Sasoi baten, Olaso kale-garbitzallia, marka aundixak ondutako antxitxikalarixa zan" (TE, 140).

antxitxiketalari

"Maraton'ko antxitxiketalarixa baño ariñaua ei da guria" (TE, 140).

aritxalari

"Seme batak, aritxalarixa urten zetsan" (TE, 156).
"Aritxalarixa danetik, ipiñixozu zintzarrixa urriñetik entzungo dana" (TE, 737).

arriolari

"Baserriko ollarra, aundixa eta arriolarixa" (TE, 168).

atxumurkari

"Denbora bateko eskola burruketan, debekauta eguan bai aginka eta bai atxumurka eittia. Orregaitik Aginkarixa eta Atxumurkarixa ziran gatxizen lotsagarrixak" (TE, 189).

atzelari

"Atzelarixak eutsi eta aurrelarixak tantuak eiñ" (TE, 191).

aurrelari

"Bik biri jokatzera ezkero, aurrelarixa biar da ona" (TE, 196).

aurreskolari

"Zuen aita, gaztia zanian, aurrezkolari erremia" (TE, 197).

barrenari

"Barrenarixa zarrak, diruak eiñ zittuan" (TE, 220).

barriketalari

"Barriketalarixa zan lanteixan, eta ez zetsan gura uezabak" (TE, 221).

bendakari / mendakari

"Espiritu sapotsua eta bendakarixa, alperrik eskoladuna izan" (TE, 239).
"Ez dau ondo emoten kristauan mendakarixa izatiak" (TE, 551).

bidez-ibiltari

"Bidez-ibiltari eta erbesteko naiz zuen artian; emoirazu amen sailltxo bat lurrera lotaratu deiran nere illdakua.         Gen. 23,4." (TE, 257).

bolari

"Argiñao'ko gizona, bolari amorratua" (TE, 273).

burrukalari

"Txakur burrukalarixa urten desku, zure gorrixan umiak" (TE, 279).

burrukari

"Baraurik ona, baña erandakuan eutsi ezindako burrukarixa" (TE, 279).

botari

"Nola botarixa saltzen zan, dirurik geixen emoten eban aberatsa izaten zan Diputau" (TE, 274).

dantzari

"Arragueta'ko anka biurri erren bat zan gure denboran dantzaririk ariñena" (TE, 287).

demandalari

"Demandalarixa auzoko guztiegaz" (TE, 288).

dendari

"Kataliñ Bizkay, dendari burutsua Barrenkalian" (TE, 289).

ehitzari

"Eitzarik egon ez arren inguruetan juandaneko urte askuan, eizarixa ba'da ugari gure artian" (TE, 308).

eperlari

"Baroja eperlarixak, beti txakur fiñak" (TE, 316).

epetalari

"Epetan sarri eiten dabenari, esaten jako epetalarixa" (TE, 317).

erbittalari

"Baziran erbittalarixak, zidarrezko perdigoyakin illdako erbixak, arro asko ekartzen zittuenak" (TE, 322).

errondalari

"Gaztetan, errondalari amorratua izandakua zuen aittaitta" (TE, 339).

errotari

"Barrena txikiko errotarixak, bide batez, labari eitten eban" (TE, 340).

eskolari

"Baserrikua izan arren, eskolari aundixa" (TE, 346).

forjari

"Serafin forjarixa, gure suteixan lan eiñdakua" (TE, 376).

gerralari

"Erromatarrena, kasta gerralarixa" (TE, 398).

gidari

"Mutill txikixen artian, gaiztuena beti gidari" (TE, 400).

gordelari

"¿Zeiñek jarri nau ni zure gordelari?" (TE, 410).

gudari

"Gure gaztedixako gudari asko jausi zan Mugarra-ko atxian" (TE, 415).

habillari

"Antxiñako gerretan, abillari euskaldunak agertu izan ziran." (TE, 105).

haginkalari

"Txakur zaunkarixa, ez aginkalarixa, esaten dabe." (TE, 111).

harrilari

"Arrilarixan ofiziua, ofizio txarra, beti bustixan jardun biar ebalako" (TE, 167).

hegazlari

"Arranuak, egazlari altsuak, zeruak neurtzen egaztada baten" (TE, 302).

huslari

"Pitxoikua be, amabikua arek utslarixak" (TE, 131).
"Eitzarixen artian, Antxuelo zan utslari onena" (TE, 721).

ibillilari

"Ibillilarixa urten eban, eta ez zan geldittu munduan barrenera arte" (TE, 419).

idi-probalari

"Ibargain, Alkate izandakua luzero, iri-probalarixa zan (Probalarixa, probarixa)" (TE, 439).

igarilari

"Animalixarik geixenak, jaixotzatik igarilarixak" (TE, 421).

ikaslari

''Baserrittik jatxi zan ikaslari armerixara.
Salamanka'n zan ikaslari abade eitteko.
Orduan, deitturik bere amabi ikaslarixeri..." (TE, 424).

ipoinlari

"Pagatzalle txarra, ipoiñlari ona" (TE, 435).

irakorlari

"Txiki txikittatik, irakorlarixa etorri zan" (TE, 437).

irutxurlari

"Zarata geixen erebixana aurretik, gero irutxurlari agertu zan.
Olako eta olako pelotari, bixak onak, baña irutxurlarixak'' (TE, 442).

jokolari

"Zalduna baña jokolari amorratua" (TE, 468).

kakulari

"Bata zan kakularixa, eta bestiak aterik aña maratilla" (TE, 474).

kantari

"Kardantxilluak, kantarixa urten desku.
Gayarre kantarixa, nafarra zan'' (TE, 471).

kantulari

''Kantulari eitten eban erromerixetan, dantzalekuetan.
Orduan ziran kantularixak, aundikixen jauregixetan ostatua izaten ebenak.
Emaztia eban oso kantularixa'' (TE, 478).

kazari

"Gure denboran, Erromaldo zarra zan kazarixen nausi" (TE, 486).

kontulari

"Ixilla etxian, baña tabernan oso kontularixa" (TE, 498).

labari

"Eibar'ko labarixan seme bat deportista entzuna izan zan" (TE, 507).

lima-pikari

"Gure anai bata lima pikarixa zan" (TE, 527).

limari

"Beste anai bat limari onenetarikua zan" (TE, 527).

makillari

"Erromerixetan makillari agertzen zan" (TE, 541).

mandatari

"Bilbo'ra ostera dabillen errekadistiak (mandatarixak) ekarriko detsu gauza ori" (TE, 544).

matxin-saltokari

"Eibar'en esan dogu beti: matxin-saltokarixa: beste leku batzuetan: matxin-saltua" (TE, 549).

merkatari

"Merkatarixa agertu jako gure neska-zarrari" (TE, 552).

muslari

"Arrate'ko abadia muslari puntakua zan denbora baten" (TE, 565).

nekazari

"Kalian ofiziuan baño, naixago eban baserrixan nekazari" (TE, 573).

orrualari

"Ez zan gaiztua, baña bai orrualarixa" (TE, 609).

ostikalari

"Mandako ori, ostikalarixa" (TE, 613).

pekatari

"Pekatua esaten da; ez pekatarixa" (TE, 623).

pelotari

"Azpiri pelotarixa lakorik ez dala izan esaten dabe" (TE, 624).

perretxikolari

"Gure aitta zan perretxikolari amorratua" (TE, 625).

pintxulari

"Bata zan iraltserua eta bestia pintxularixa" (TE, 628).

probalari

"Ibargaiñ, Alkate izana, probalari entzuna zan" (TE, 636).

pultsolari

"Aren lako pultsolaririk ez da ezagutu inguruan" (TE, 637).

saltokari

"Matxin saltokarixa letz, beti gorutz guran, beti lurrera jausteko egan ekitzen detsak bakotxian" (TE, 645).

santolari

"Erromerixa guztietan agertzen zan santolari oker bat, santotxuan limosnen kontura" (TE, 646).

soiñulari

"Ezteguetarako soñularixagaz tratua eiñ dabe" (TE, 660-661).

tabernari

"Tabernari ona izateko, ardauari ura eitten ondo ikasi biar da" (TE, 668).

topekari

"Mantsua zalakuan, topekarixa" (TE, 678).

topelari

"Abontzako auntza topelarixa zan" (TE, 678).

tratulari

"Ferixarik ferixa, tratulari dabil lau sartaiñ zarregaz" (TE, 680).

txinbolari

"Txinbolarixak, Bilbo'n" (TE, 692).

txistulari

"Aurten, kanpotik ekarri dittue txistularixak erriko jaixetarako" (TE, 697).

urriskalari

"Andrazkuak beti dira urrizkalarixak" (TE, 715).

zapatari

"Ez dakit zer daben ofiziu orrek: zapatari guztiak, afalostian be, lan eiñ biarrian beti.
Zapatarixak arrapatzen eitten genduan sarri" (TE, 725).

zaunkalari

"Txakur zaunkalarixak, ez dau aginkarik eitten" (TE, 728).

zerrari

"Basuan eitten zittuan serrari denbora luziak" (TE, 656).

ziñulari

"Ume ziñularixak ez dau ondo emoten" (TE, 738).

zirikalari

"Amezketako Ferran bezelantxe zirikalarixa" (TE, 738).

zirrilari

"Bazan gure aldietako aundiki bat, zirrilari famia eukana" (TE, 739).

 

  • -ARI:

erari

"Benediktinuak eitten daben erarixa, mundu guztian ezaguna" (TE, 320).

janari

"Ango lurrak emoten dau janarixa, biar baño geixago" (TE, 458).

 

  • -ATE: "Sufijo que en muchos toponímicos de la vecindad figura" (TE, 185).

"Azkarate, Garate, Argarate, Arrate" (TE, 185).