-bera, -bitza, -dade, -dun, -dura/-tura, -durixa/-turixa, -edixa/-erixa, -el, -era/-kera
  • -BERA:

minbera

"Minberia da euri lanbrua letz, luzera ondatzen dabena.

Minberia minberia daukat atzaparreko ebagixa" (TE, 555).


  • -BITZA: "elemento en voces compuestas como: Urrebitza, estibitza, elbitza y toponímicos como Egoarbitza, Azkonabitza" (TE, 265). Edozelan be, homofonismo hutsa da, eta hobeto aztartu biharko litzake ze elementu daguan berba bakotxian. Esate baterako, "urrebitz" "urre-bits" izan daiteke (idem "ezti-bits"-en kasuan), edo biharbada "urre-mintz"; eta "Azkonabieta" izango da seguramente "Azkonabitza"-n etimua.

 

  • -DADE:

bakardade

"Mendixan, gozamenik onena, bakardadia" (TE, 211).

 

  • -DUN: "sufijo en varios oficios adjetivadores.

Diruduna, persona con dinero; txarriduna, tratante en cerdos; argiduna, empleado de la compañía de luz; jostuna, costurera; euskalduna, persona que habla vasco, etc." (TE, 297).

abarkadun

"Abarkaduna izan arren, guk añako eskolia aldian dau" (TE, 103).

adardun

"Diabrua leztxe adarduna" (TE, 106).

ahunzdun

"Aldatzeko auntzduna etortzen zan aterik ate, erroberua saltzen" (TE, 195).

ajedun

"Patxarra, ajedun erarixa" (TE, 120).

arnasadun

"Arnasadunok, Jaungoikuagandik dogu arnasia" (TE, 160).

arraindun

"Arraindun kalerik kale, naiz euri eta naiz euzki, alargundu zanetik, umieri ogi zati bat eruan biar ba'zetsen" (TE, 162).

artodun

"-¿Izan ete da gaur artoduna kale aldetik?" (TE, 173).

astodun

"Bizkaitik, astodunak egunero Eibar'ko plazara" (TE, 183).

atxekixadun

"Atxekixadunez beteta beti osagille aren etxia" (TE, 188).

berbadun

"Berbaduna zanetik, soldautzatik etorri arte itxain zetsan" (TE, 242).

bizardun

"Antxiñakuen artian, bizardun asko zan" (TE, 268).

burpildun

"Narrian ondoren izan zan ibillgarri burpillduna" (TE, 279).

buztandun

"Gure aurretikuak, oiñ dala milloi batzuk urte bustandunak izan biar izan ziran" (TE, 283).

dirudun

"¡Zerlako gatxa dirudunendako Jaungoikuan erregetasuneko bizitzara sartzia! Mar. 10, 23." (TE, 292).

dotedun

"Dotedunan billa zan, eta alakoren baten topau eban bat bere zorigaiztorako" (TE, 294).

erdaldun

"Gaztelu'tik etorrittako erdalduna trozuetara.
Erdalduna, Gastelu'ko erdara darabixana.
Euskeraz ikasi daben erdeldunak, euren euskalgaiztuakin, kalterik geixen eiñ detsenak gure euskeriari" (TE, 322).

erderantzdun

"Euskeraz esan laikezen gauzetan itz erderantzdunak sartzia, ez da ondo" (TE, 323).

erpadun

"Animalixa erpadunak, aragixakin bizi izaten dira" (TE, 329).

erpoidun

"Erpoiduna baldin bada, okela gordiña biar dau bizi deiñ gura badozu friztixiori" (TE, 330).

erroskadun

"Aurten be, Mendaro'ko erroskaduna agertu da Arrate'ra" (TE, 339).

eskoladun

"Eskoladuna, baña beti dirutik ariña" (TE, 346).

esnedun

"Goizeko zazpiretarako, etxian genduan beti Munikola'ko esneduna" (TE, 351).

euskaldun

"Euskeria, jayotzako izketa dabena, euskalduna" (TE, 362).

ezkurdun

"Zugatz ezkurdunak, aritza eta artia" (TE, 370).

ezpatadun

"Ezpatadunak jarri ziran aintzen, bildurturik enparaukuak" (TE, 371).

famelixadun

"Gaur ill dan gizona, famelixaduna; iru ume zurtz lagatzen dittu" (TE, 373).

fededun

"Oso fededuna zala, bere obrak esaten detsue" (TE, 374).

gatzdun

"Gatzduna urten detsa alabiak, eta or dittu ondoren nai beste" (TE, 393).

gauzadun

"Gauzaduna da artu daben gizona" (TE, 394).

gaztaidun

"Idiazabal'go gaztaiduna izan da zure billa" (TE, 395).

haredun

"Aritxixo'ko areduna ¿izan ete da gaur Eibar'en?" (TE, 152).

hartzekodun

"Artzekodunen igesik, ezkutau zan amendik eta geixago ez da ikusi" (TE, 174).

hegodun

"Antxiñako Dragoia zan sube aundi bat egoduna" (TE, 303).

ikazdun

"Ikatzduna zan deika kaletik, ikatzik biar ete dozun" (TE, 425).

interesdun

''Diabruak eraman deixala  interesduna..." (TE, 431).

jabedun

"Alperrik baso urriñian egon, intxaur onek jabedunak dira" (TE, 455).

jaungoikodun

"Pascal jakintsua, beste asko baño geixago Jaungoikoduna zanetik..." (TE, 464).

kopetadun

"Atzo arte kopetaduna; gaurtik ule jasua dau" (TE, 499).

korkobadun

"Gizajo korkobadun bat zan loterixa saltzen" (TE, 501).

kulpadun

"Obe da egun kulpadun libre ataratzia, kulpabako bat ondatzia baño" (TE, 505).

partedun

"Partedunak gara, aurreko gizaldietan bildu dan jakintza eta aberastasunetan" (TE, 620).

sinisdun

"Sinisdunak eta sinisgabiak bakian bizi dira naziño onetan, nun badira relijiño guztietakuak" (TE, 657).

sojadun

"Ogorloko ori, sojaduna dozu" (TE, 659).

txarridun

"Txarriduna agertuko balitza, esaixozu azteko eta gizentzeko biar dogula bat" (TE, 688).

umedun

"Gaur ezkondu dan alarguna, umeduna, ba dittu ba iru gitxienez" (TE, 707).

zaldun

"Zaldunak ziran nausi, gerria eitten jakintziakin" (TE, 724).

zordun

"Zordunak gara danok munduan, eta milla aldetara" (TE, 741).

 

  • -DURA /-TURA:

azpildura

"Goniak azpilduria daroya barren guztian" (TE, 205).

jabonadura

"Jabonaduria e(g)in" (NA).

losadura

"Txirixo-kaleko losaduria, makiñatxo bat kontu esandako lekua" (TE, 533).

ohittura

"Antxiñako oitturia genduan, Gabonetan senide guztiok batzia.
Euskal erriko oitturak ziran maittagarrixak" (TE, 586).

tristura

"Barruko tristuria daukat" (TE, 682).

 

  • -DURIXA/-TURIXA:

apaindurixa

"Jakitturixia, gizonan apaindurixarik onena" (TE, 143).

jakitturixa

"Jakitturixia, gizonan apaindurixarik onena" (TE, 143).
"Sokrates'en jakiturixia zan, nola ezer ez ekixan jakitzia" (TE, 458).

 

  • -EDIXA/-ERIXA:

alperrerixa

"Alperrerixiak dakargiguz beste kalte asko" (TE, 129).

bezerixa

"Dendari arek, aituna zan bere tratuan, eta beserixa aundixa eukan" (TE, 250).

fanfarrerixa

"Fanfarrerixia ugari erabiltzen dau beintzat tabernan" (TE, 373).

gazterixa

"Gaztedixia beti da alai eta beti prest jolaserako" (TE, 396).

litxarrerixa

"Ez eban goserik, letxarrerixen guria baño" (TE, 524).
"Ez eukan jateko gogorik litxarrerixak baño" (TE, 528).

zaburrerixa

"Erri guztiko saburrerixia soluetan zabaltzen eben ongarritzat" (TE, 640).

zakarrerixa

"Erromerixia amaittu zanian, bazan zakarrerixia ugari lurrian" (TE, 723).

zeheterixa

"Erriko zeterixa guztia batu zan komedixara" (TE, 734).

 

  • -EL: "Sufijo o terminación que denota menoscabo, deterioro o descomposición, como en arbela, orbela, ustela, motela, mengela, zimela, epela, ospela" (TE, 309). Gu ez gagoz hain seguru "-el" atzizkixa danik.

 

  • -ERA/-KERA: "Sufijo nominal que denota modo o manera" (TE, 317), "Sufijo que se une a ciertos verbos para, sustantivándolos, caracterizar la acción de los mismos" (TE, 325):

"Euskera, erdera, ibillera, jarkera, esakera" (TE, 317).

''Aren ibilleria ez jata gustatzen.
Aren esakeria, sarrittan guzurra.
¡Au da etorreria! ¿Badakizu zer ordu dan?" (TE, 325)

berbaera

"¿Zer berbaera dok ori neusixago batekin ganako?" (TE, 242).

biztuera

"Illdakuen biztueria sinis biarreko egitzakua kristauentzat" (TE, 271).

egokera

"Aren egokeria, garbi garbi, alper aundi batena" (TE, 303).

ekiñera

"Gauzen ekiñeria izaten da gatxena" (TE, 309).

esaera

"Aren esakeria, sarrittan guzurra" (TE, 325).
"Esaeria dan bezela, gabonetan keixak.
Antxiñako esakeria, euzkixa nora dan, ara zapixak" (TE, 342).

esnakera

"Egunsentixan, baso mendixen esnakeria, da, intzetan, lurran arnasa biguna txori kantuz beteta, ezin esandako gozamena" (TE, 350).

etorkera

"Seme galduan etorkeria" (TE, 357).

etorrera

"¡Au da etorreria! ¿Badakizu zer ordu dan?" (TE, 325).

''Jaungoikuan erregetasuneko bizitzan etorreria beriala zalakuan bizi ziran.
Aren etorreria izan zan beste mundu baten goiz abarra" (TE, 357).

ezagukera

"Durango'n San Antonio egunian, ein genduan ezaukeria, gaur andra-gizonak" (TE, 365).

goldakera

"Erromatarrengandiko goldakeria darabill ondiok" (TE, 408).

ibillera

"Aren ibilleria ez jata gustatzen" (TE, 325).
"Txori batena lezkotxe ariña aren ibilleria.
Ez deste graziarik eitten zure ibillerak" (TE, 419).

hartuera

"Gurasuak eiñ detsen artueria seme galduari, ez da izan bere anai  zuzenan gustokua" (TE, 174).
"Ogixa artueran, bedinkatu eta zatitzeko moduan, ezagutu eben Emmaus'ko bixak, zeiñ zan bidian eiñ eben laguna. Luc. 24, 30, 31" (TE, 174).

hasiera

"Jaungoikuak emon zetsen gauza guztieri asieria" (TE, 176).

hizkera

"Aren izkeria, beti negarrez balitz letz, zan gobaittgarrixa" (TE, 452).

ibillera

''Ez deste graziarik eitten zure ibillerak.
Txori batena lezkotxe ariña aren ibilleria" (TE, 419).

igoera

"Aitz-buru artan, igoeria errezagua jatxieria baño" (TE, 423).

izakera

"Aboziñaua aren izakeria: beti asarre" (TE, 450).

janzkera

"Andrazkuen janzkeria, urtian urtian aldatzen da; gizonena amar urtetik beiñ" (TE, 459).

jarkera

''Ez desta aurrerapenik emon aretxen jarkeriak.
Jarkera zatarrak dittu beti arek'' (TE, 460).

jatxiera

"Mendi-goi batzuetatik, jatxieria gatxagua da igotzia baño" (TE, 464).

jendera

''Jendera zurixa erri artan.
Ango jenderia lakorik ez iñun
'' (TE, 466).

jokera

"Mendirako jokeria dau arek, jai-egun guztietan" (TE, 468).

juera

"Urtero eitten eban juera bat Madrid'era" (TE, 471).

lotuera

"Uztarrixan lotueriak jakin biarra dauka" (TE, 535).

luzera

"Neurtixozu luzeria eta zabaleria" (TE, 538).

orrazkera

"Orrazkeriak egunan erdixa baño geixago eruaten detsa" (TE, 607).

sakonera

"Biar ditturan neurrixak: luzeeria, zabaleria eta sakoneria" (TE, 643).

sarrera

''Erri onek, sarreria dau onena.
Galdu dozu etxe artara sarreria
'' (TE, 649).

sartuera

"Kale artarako sartueria oso txarto dago" (TE, 650).

siniskera

"Siniskeria zetsen Ama Illargiari" (TE, 658).

usakera

"Usakeria zan, Errege Jauna ona etortzia, gure lege ta oitturak gordetzia juramentuan beyan aintzera" (TE, 717).

zabalera

"Ibai aren zabaleria, egun da berrogei metro" (TE, 722).