-tun, -txo, -tza(1), -tza(2), -tzaille/-taille/-zaille
  • -TUN

jakittun

"Gizon jakittuna galdu genduan aren eriotziakin" (TE, 458).

jatun

"Bere bizi guztian izan zan jatuna" (TE, 464).

jostun

"Arrasaldetan, jostuna etortzen jata etxera, arabagiñetarako" (TE, 470).

 

  • -TXO: "terminación o sufijo de los diminutivos de nombres propios y comunes" (TE, 698), "terminación o sufijo que hace el diminutivo de los nombres" (TE, 701):

"Pedrotxo, Juantxo, Martintxo, andratxo, aunditxo..." (TE, 698).

"Gizontxua izan jata berriz, esaten andratxua daukala gaixorik eta laguntasun bat eskatzen" (TE, 701).

"¡Ikusten dozu, atsotxu au, zer politta dogun!" (TE, 187).

 

  • -TZA (1): "sufijo abundancial de los nombres" (TE, 701), "Sufijo abundancial que denota agregación, muchedumbre, montón" (TE, 702):

"Pagatza, Azuntza, Azurtza, Ariatza..." (TE, 701).

Au da dirutzia!.
Sagarpian, ¡a zan txindurritzia!.
¡Itxas-ontzi arek ekarri ebana bai garitzia!" (TE, 702)

artitza

"Elorreta gañeko artitzan, kardantxilluanak" (TE, 172).

Asuntza (TE, 207).

"Azuntza'n egaztixak aztia, eranari lagata pentsau eban, baña belu" (TE, 207).

basatza

"Basatzia eta lokatzia dira lur edo bustiñakinguak; kakatzia usteltzerako gauzenkingua" (TE, 224).

bedartza

"Pagadittik urtenda gero zan bedartzia" (TE, 231).

belatza

"Arto-sallian jatxi zan belatzia, eta baltz baltz agiri zan" (TE, 238).

berbatza

"Erabilli eban berbatziakin, nai ta nai ez guzur asko artian" (TE, 243).

dirutza

"Arek eban dirutziak, ez eukan azkenik" (TE, 292). "¡Au da dirutzia!" (TE, 702).

edurtza (1)

"Kerizpietan, udabarrixan aurrera irauntzen eben edurtzak" (TE, 300).

edurtza (2)

"Mendiarte aretan batzen dan edurtzia, izotz biurturik bere astuntasunan bultziagaz, etortzen da ibai bat bezela" (TE, 301).

elortza

"Elorretan, baserrixan aurretik izango zan elortza aundiren bat, oiñ be an badira ta" (TE, 311).

garitza

"Itxas-ontzi arek ekarri eban garitziak, ez eukan neurririk" (TE, 389).

"Itxas-ontzi arek ekarri ebana bai garitzia!" (TE, 702).

harritza

"Ixa Arrazola'rañok arritzia Anboto azpixan" (TE, 168).

hondartza

"Ondarrua'ko ondartzan, egonaldi ederrak eiñdakua naiz neu be" (TE, 592).

iratza

"Kalamua'n bai iratzia ederra, uste itxasua dala" (TE, 438).

kakatza

"Neguko eurixegaz, batzen da kakatzia ugari zuen baserrixan" (TE, 474).

laguntza

"Oittutzen zan, afalostian laguntzara agertu, eguneko barri eta gora-berak jakitzeko" (TE, 509).

lokatza

"Bazan aren ataixan basia eta lokatzia" (TE, 531).

loratza

"¡A zan batu jakon loratzia bere egunian!" (TE, 532).

lurruntza

"Lantegi artan dana da lurruntzia" (TE, 537).

mamintza

"Lepuan eukan mamintziak, arruak" (TE, 544).

odoltza

"An jausi zan odoltziak, ez eukan neurririk" (TE, 582-583).

orbeltza

"Sakon artan, bazan orbeltzia aiziak batuta" (TE, 602).

orritza

"Pagadixan orritziak ezkutatzen eban zerua" (TE, 608).

ostrotza

"Bestekaldera agiri zan, Ibur'ko ostrotzia" (TE, 614).

otatza

"Sartu ezindako otatzia zan inguru guztian" (TE, 615).

pagatza

"Arrate gañeko pagatzia, Okelerre Alkatiak miaztu eban, aundiñak aizkoriari emotiakin" (TE, 618).

simaurtza

"Etxiak orduan, osterutz eukitzen eben, urtebeteko simaurtzia" (TE, 657).

txindurritza

"Sagarpian, ¡a zan txindurritzia!" (TE, 702).

"Uda-azken batean, Urko'n ikusi neban txindurritzia lakorik, danak egodunak, ez dot uste geixago ikusterik" (TE, 693).

txingartza

"Garrak amaittu ziranian, be guztia, txingartza aundi bat zan" (TE, 693).

 

  • -TZA (2): "sufijo en oficio de denotar el lugar donde se hace una cosa:

Bizitza, lugar donde se vive; Egurtza, ejido donde se hacía leña; Arlantza, lugar donde se escuadran los bloques de piedra (Ardantza en Eibar); Argintza, lugar donde trabaja la piedra..." (TE, 701).

bizitza (1)

"Zuk diñozun baserrixan, bizitza bi dira" (TE, 269).

bizitza (2) (TE, 465).

egurtza

"Lenago ziran errixan egurtzak, su-egurra ataratzeko auzuak, eta etxegintzarako biar zan zura" (TE, 307).

ezkontza

"Ezkontza ona eiñ ei eban, esaten dabe" (TE, 370).

jaiotza

"Jaiotzatik dakar errena" (TE, 457).

jakintza

"Gaurko jakintzak, ainbeste luzetu dira eze, laburrenantzat, gizonak bizixa naikua ez" (TE, 457).


    -TZA (3): "Sufijo que indica profesión, oficio, cargo" (LAB-HIZ).
erregetza

"--Ik pe, diru asko eingo eban, baiña erregetzarako eztok balio". (SM Zirik 61).

kriautza

"Ertzill'enian eiñ eban lau urteko kriautzia" (TE, 503).

meza-laguntza (TE, 553).

piontza

"Piontzia, lan gogorra, ala be udako beruetan" (TE, 629).

soldautza

"Erdera bako baserritarrentzat, soldautzia eiñ biarra erbestian, izan zan, eta da, aldatz-gorarik aundiña" (TE, 659).

 

  • -TZAILLE/-TAILLE/-ZAILLE: "sufijo denotando profesión u oficio:

Akabatzallia (armería) bizarkentzallia, azurkonpontzallia, motzallia..." (TE, 702)

agintzaille

"Erriko aintzalle nausiña, Alkate jauna.

Orrulari aintzalle bat da, uste bere bendian garala ostianguok" (TE, 116).

akabatzaille

"Melitxon Sosua, akabatzallerik onena" (TE, 121).

apurtzaille

"Gure mutikua, oñetako apurtzalle aundixa" (TE, 146).

askatzaille

"Simon Bolivar, Gollibar'ko jatorrikua, izan zan erri onen eskatzallia" (TE, 369).

asmatzaille

"Jakin gura neuke zeiñ izan dan makiña onen asmatzallia.
Esaten daben erdixa sinistu biar jako, asmatzalle aundi bat dalako" (TE, 178).

ate-zaintzaille

"Ate-zaintzallia jarri eben iñor ez zeiñ barrura sartu" (TE, 186).

autubatzaille

"Alde guztietara eltzen zan, a gure lagun autubatzallia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana" (TE, 200).

azpijantzaille

"Diktadoriak, nausi jarri baño len, azpijantzallerik aundiñak" (TE, 205).

benderatzaille

"Benderatzallien artian, Alejandro bat, Mazedonia'kua, izan zan aundiñetarikua" (TE, 239).

bengatzaille

"Ostikopian beti, bengatzallian zaiñ bizi ziran" (TE, 240).

beztitzaille

"Bestitzallia bera ariko da arotzari deitzen, neurrixa artzeko" (TE, 251).

billatzaille

"¿Zeiñ izan da billazallia, emon deixoran sarixa?" (TE, 261).

bizar-kentzaille

"Bizar-kentzallia, geixenetan izaten zan bide batez, abarketagiña" (TE, 268).

botatzaille

"Botatzaille negargarri bat urten dau baserriko nausixak" (TE, 273).

boto-batzaille

"Sasoi baten, boto-batzalliak ortatik bizi izaten ziran" (TE, 275).

damaskinatzaille

"Kaitano bat, damaskiñazalle onenetarikua" (TE, 285).

denunziatzaille

"Denunziatzallia etorri deilla Alkate jaunan aurrera" (TE, 289).

domatzaille

"Zesar Augusto, Kantabria'ko lurren domatzalle izentatzen dabe" (TE, 293).

ebatzaille

"Garixak eldu eta ebatzalle euzkirik gogorrenian" (TE, 297).

enredatzaille

"Eskolako enredatzalle aundiña, urtiekin errizaintzalle" (TE, 314).

enterratzaille

"Gure denboran, Marruko zan enterratzallia" (TE, 315).

erakustaille

"Eraskustalle ona izateko, ez da naikua jakitzia: orren gaiñian biar da berezko grazia bat" (TE, 319).

erdiratzaille

"Juez erdiratzalle bardiñak izan genduzen luzero, eta ixa ez zan auzirik gure artian" (TE, 324).

ernegatzaille

"Zeregiñ ernegatzallia zuk oiñ aindu destazuna" (TE, 327).

erostaille

''¿Zeiñ da etxe onen erostallia?

Erostalle ona, saltzalle obia" (TE, 328).

erregutzaille

"Erregutzallia, aztuta bizi diranen ordez, euren burua baño besterik ez dabela kontuan" (TE, 333).

eruantzaille

"Eruantzalle biren kontua Eibar'en: "Bostegun iretako eta bostegun neretzat, milla esker emon jestaz ba bixondako"" (TE, 341).

eskatzaille

"Motxallak bezin eskatzallia" (TE, 344).

eskintzaille

"Eskintzalle asko eta erostaille gitxi ziran gaurko ferixan" (TE, 345).

frutubatzaille

"Fruto-batzallia gure aldietan, paseko txorixa" (TE, 377).

galdutzaille (TE, 383).

galtzaille

"Kontuak ondo ataratzera ¿zeiñ galtzallia?" (TE, 383)

"Gerran, galtzalliak ez dau iñoiz errezoirik" (TE, 384).

garbitzaille

"Garbitzallia izan biar izan eban erriko kalietan, eskolarik ez ebalako" (TE, 388).

gastatzaille

"Gizon txikixa baña gastatzalle aundixa" (TE, 392).

hagin-ataratzaille

"Agiñ-atarazallia sarri, bizar-kentzallia" (TE, 111).

hagiñetan-hartzaille

"Agiñetan-artzalliak ziran geixen irabazten eben biargiñak pistolagintzan" (TE, 111).

harrapatzaille

"Dana arrapau biarreko arrapatzallia zanetik, biar baño len ill zan" (TE, 164).

herri-zaintzaille

"Nagia zanetik, erri-zaintzalle izentau eben" (TE, 338).

igartzaille

"Ezkutuan, kartekin eitten eban igartzalle" (TE, 422).

ikatz-neurtzaille

"Anton Baltz zan ikatz-neurtzallia" (TE, 425).

ipintzaille

"¿Zeñek eiñ dau ipintzalle ondamendizko autu onetan?" (TE, 435).

ipur-garbitzaille

"Leguntzallia zala esango dot, ez esatiarren ipur-garbitzallia, berba zatarra danetik" (TE, 436).

irabaztaille

"Gaurko gerretan, ez dago irabaztallerik" (TE, 436).

itsu-laguntzaille

"Zortzi urtekin, itxu-laguntzalle juan zan erririk erri" (TE, 446).

jantzaille

"Azkenengo afaitxan, amairu ziran jantzalliak" (TE, 459).

jarraitzaille

"Matio, edo Levi, kateko-diru-batzalle bat izanakin, bertan bera laga dana eta Jesus'en jarraitzalle biurtu zan" (TE, 462).

jasotzaille

"Iziar'en zan jasotzalle entzun aundiko bat" (TE, 463).

jiratzaille

"A besteko jiratzallia ez dot ezagutu bizixan" (TE, 467).

jokatzaille

"¿Zeiñ da Azkoiti'kuen aldetik jokatzalle?" (TE, 468).

kale-garbitzaille

"Kale-garbitzalliak, gabaz eiñ biar leukie zeregiña" (TE, 475).

kapatzaille

"Txarridunak eiten eben kapatzalle" (TE, 478).

karga-jasotzaille

"Itziar'en zan karga jasotzalle entzuna" (TE, 480).

karriatzaille

''Are karriatzallia, Aritxixo'tik Fundiziñora.
Txindurrixan antzera dana etxerako karriatzallia
'' (TE, 481).

konbidatzaille

"Neu naiz amen konbidatzallia; zu konbidaua" (TE, 495).

konpontzaille

"Kalerik kale, konpontzalle eitten dau" (TE, 497).

kontatzaille

"Izaten zan partiduetako kontatzallia" (TE, 497).

laguntzaille

"Borrerua baño gorrotugarrixagua: haren laguntzallia.

Laguntzalle aundixa zan euki genduan uezaba" (TE, 509).

lautzaille

"Iñor parkatzen ez daben lautzallia eldu da arengana be" (TE, 518).

leuntzaille

"Armerixan, leguntzallieri esaten jakue, akabatzallia eta dultzitzallia.

Uezaban leguntzalle ebillen, ipurdigarbitzalle ez esatiarren" (TE, 521).

libratzaille

''Libratzalle eitten eban Armaitta'nian.
¿Zeiñ da letra onen libratzallia?
'' (TE, 525).

lima-pikatzaille

"Limapikatzalle asko ziran sasoi baten Txirixo-kalian" (TE, 527).

meza-laguntzaille

"Ez nintzan izan iñoiz meza-laguntzalle" (TE, 553).

moldiatzaille

"Moldiatzalle eitten eban, Loidi'ko Fundiziñuan" (TE, 559).

neurtzaille

"Antontxo, erriko ikatz neurtzallia" (TE, 576).

parkatzaille

"Bata mendakarixa dan moduan, bestia parkatzallia" (TE, 620).

partitzaille

"¿Zeñek jarri ninduan ni partizalle zuen arterako? Luc. 12. 14" (TE, 621).

piratzaille

"Piratzalliak pirau eban gure alde" (TE, 629).

pregoi-jotzaille

''Tanboliñakin tanbor eitten dabena izaten da pregoi jotzallia.
Ez eixozu ezer esan orri, pregoi-jotzalle bat da txotxolo ori
'' (TE, 635).

salbatzaille

"..., eta ume bat eukikotzu eta deittuko detsazu bere izenez Jesus (au da Salbatzallia) salbauko dabelako bere errixa euren pekatuetatik. Mat. 1, 21" (TE, 643).

saltzaille

"Zu izan baziñaz erostallia, ziur merkiago erosiko zenduana guk baño saill ori; baña izan baziñaz saltzallia, bi bidar ziur, geixago pagau biarko genduana" (TE, 645).

tentatzaille

"Esna dabil beti gure inguruan tentatzallia" (TE, 673).

torniatzaille

"Anai bata dorniazallia, bestia limarixa" (TE, 294).

"Guenenguan, dornu-ardatzak, ar eta eme, eitten zittuan Entrena zarrak, torniatzallia zanetik" (TE, 679).

txokiatzaille

"Sumendixa, ollarduna, txokiatzallia zan, eta onenetarikua" (TE, 698).

ume-zaintzaille

"Ume zaintzalle juan zan Bilbo'ra, aundiki etxe batera" (TE, 708).

zerbitzaille

''Serbitzalle jarri zan aundiki baten etxian.
Zuen arteko nausiña, izan deilla danen serbitzalle
''. Mat. 23. 11" (TE, 655).

zaintzaille

''Ume-zaintzallia etorri da plazatik.
Erri-zaintzalle jarri da, beste gauzatarako ez dalako gauza
'' (TE, 723).

ziri-sartzaille

"Tabernan, baserritarregaz, ziri-zartzallia" (TE, 739).

zorroztaille

"Ez da urriñ zorroztzaillia; bere txistu soiñua bertantxe izan da" (TE, 743).

zulatzaille

"Andrazkuak sarri zulatzalle eitten dabe" (TE, 745).

zuritzaille

"Gaur espera dogu zuritzallia, Sanjuanak dira ba gañian" (TE, 746).

zuzentzaille

"Errixan, jueza edo zuzentzallia ona bada, auzi gitxi juango da aurrera" (TE, 749).