-una, -zain, -zale(1), -zale(2),-zko
  • -UNA: "sufijo que se une a nombres y verbos, para denotar en ellos porción espacial o temporal:

Ixillunia, geldiunia, apurtunia, ustelunia, lauunia, illununia..." (TE, 709).

agertuna

"Gaurko euzkixan agertunia, kiñu bat izan da oda artetik" (TE, 110).

agorruna

"Gerra ondorian, agorrunia izan eben gauza guztiak" (TE, 112).

apaluna

"Burpill onek apalunia dau eta salto eraitzen detsa burdixari" (TE, 144).

apurtuna

"Lapiku onek apurtunia dauka ipurdi aldetik" (TE, 146).

argaluna

"Danok daukagu geure argalunia nunbaitten eta zuk aguan" (TE, 153).

argiuna

"Egun guztian ez dau eiñ argiuna bat; atertu bako eurixak izan dittugu" (TE, 154).

aterruna

"Oratu deixogun ater una oni, etxerañok eltzeko" (TE, 186).

azaluna

"Ibaixak eban azaluna baten, jarri arpozuak eta eldu ziran bestekaldera sikutan" (TE, 202).

baltzuna

"Danok dittugu gura ez gendukezen baltzunak geure kontu" (TE, 215).

bardiñuna

''Araba lauko bardiñuna baten dago a errixa.
Eibar'en ez da bardiñuna bat be
'' (TE, 218).

bigununa

"Mallatuta eguan lekuan, bigununia eukan" (TE, 259).

bihurruna (bihurriuna)

"Kañoi orrek biurunia dauka erdi inguruan, eta barrenarixari eruan biarko detsazu.

Antxe, biurriunia agiri dau ezkerrera" (TE, 266).

biribilluna

"Andrakumian biribillunak dauken grazia, Grezia'ko idurixetan..." (TE, 264).

bustiuna

"Bart nola eurixa eiñ daben, bustiuna asko dittuzu bidietan" (TE, 285).

epeluna

''Gabon egunetan egon zan epeluna bat; ostian negua izan da gogorra.
Ementxe, aizetatik gordeta, dago epeluna bat
'' (TE, 316).

erreuna

"Oiz'en agiri dau erreunia, saill aundixan sua izan dalako" (TE, 336).

estu-una

"Ibai zabala eta ugarixa izan arren, estuuna baten, aitz artian juan biarra dau" (TE, 355).

etenuna

''Lurrak, toki onetantxe, etenunia daukala esaten dabe, eta ortik, izaten diran lur-ikarak.
Dibujo ederra adar auxe, baña etenunia dauka orrixa darion lekuan
'' (TE, 356-357).

gorriuna

"Ez zalakuan ezer gorriuniori, bizixa zan" (TE, 412).

haundittuna

"Belaunian aundittunia agertu jata" (TE, 195).

hausiuna

"Orri eta lora daroyazen gerri orrek, ausiuna bat dauka zure dibujuan.

Zatitu aurretik eukan ausiuna bat" (TE, 198).

hotzuna

"Otzuna bat egon da euren aizkidetasunian" (TE, 616).

hutsuna

''Bide ortatik utsuna bat dago zaindu biarrekua.
Zure liburuak, nere ustez, utsuna bat dauka
'' (TE, 721).

isilluna

"Edurrak zuritzen dittuanian baso-mendixak, ixiluna aundi bat eitten da lurrian" (TE, 450).

larruna

"Larruna bat gorritzen ebenian, beste baten billa urtetzen eben" (TE, 514).

latzuna / latzune

"Esaixok akabatzalliari, latzune au legundu deixola biar dan moduan pieza oni" (TE, 516).

lau-una

"Durango'n lauunia danetik, antxe jatxi zan abioi galdua" (TE, 518).

lizununa

"Artuopill orrek lizununia dauka danian" (TE, 530).

lohittuna

"Loittunaz beteta dozu soñekua" (TE, 530).

maillatuna

"Ez detsazu ikusi azpixan daukan mallatunia" (TE, 543).

meheuna

"Arixa meunatik etetzen da" (TE, 553).

miñuna

"Nun daben miñunia, laster asko argittu detsa neguak" (TE, 556).

okerruna

"Amentxe dauka okerunia kañoi onek" (TE, 588).

sakonuna

"Edur azpixan, sakonunia zan, eta ankia an jartzerakuan, zurrut eiñda bera juan zan" (TE, 643).

sikuna

"Eta usuak, aurkitturik sikunia nun oñak jarri, itxuli ziran Arkara arrasian, ostro bat ebela pikuan" (TE, 656).

txuntxurruna

"Arutzago dago txuntxurunia, eta antxe da zutiñik ondiokan aren Jauregixa" (TE, 701).

usteluna

"Eban usteluna txiki batetik galdu zan dana" (TE, 719).

zabaluna

"Garai dagon zabaluna baten da errixa" (TE, 722).

zapaluna

"Tornuan lotzerakuan zapalunia eiñ detsazu kañoi oni" (TE, 725).

zimurruna

"Antxiñako eder arek ¡ze zeregintzuk oiñ zimurunen aurka!" (TE, 737).

zulouna

"A baserrixa zulouna baten dago" (TE, 745).

zuriuna

"Sakonetako edurrak, mendixetan zuriuna aundixak dira ondiokan" (TE, 746).

 

  • -ZAIN:

burzain

"Burzaiña tabernan zan artian ostu zetsen zeroyan artua" (TE, 283).

umezain

"Umezaiñ guztiak batzen ziran pasialekuan" (TE, 708).

 

  • -ZALE (1): "sufijo que denota oficio, pasión, querencia" (TE, 724). Hamen ez doguz "oficio"-kuak ipiñiko ("bedinkazale, engaiñazale, erabagizale, eskazale"...), jokeria aitzen emoten daben berbak baiño:

"Mendigoizalia, ederzalia, tabernazalia" (TE, 724).

andrazale

"Aberatsa baña andrazalia, eta kiñu baten jan zittuan bere ondasunak" (TE, 137).

barrizale

"¡Barrizalia demoniua! ¡Ezin eutsi lenari!" (TE, 222).

bakarzale

"Irakorlari bakarzale bat eiñda dago" (TE, 211).

berezale

"¡Semia be, berezalia, demoniua!" (TE, 246).

biharginzale

"Biargiñzale zintzua izan zan bizi guztian" (TE, 256).

buruzale

"Buruzalia gazte gaztetatik agertu zan" (TE, 283).

diruzale

"Diruzalia, lapurretara biurtzerañok" (TE, 293).

dotezale

"Dotezalia demoniua, baña beti ez zetsan ondo urten ipoiñ orrek" (TE, 294).

ederzale

"...Ederzalia banintzan ere

aspertu nintzan ederrez,

nere guria eiñ nuen eta

oraiñ bizi naiz negarrez!'' (TE, 299).

egizale

"Egizalia izatiak eruan eban urkamendira" (TE, 303).

erreguzale

"Erreguzalia, beti elixan sartuta bizi da" (TE, 333).

errezuzale

"Errezuzalia zanetik, gaixotziakin juan zan Urkiolara" (TE, 337).

eruanzale

"Idia guztietako gizonak zittuan lagun, eruanzalia zalako" (TE, 341).

euskalzale

"Humbolt anayak, bata baño bestia jakintsuaguak, euskalzaliak izan ziran" (TE, 363).

gauzon-zale

"Danian, baña guztiz gañetik maixan, zan gauzon zalia" (TE, 395).

garbizale

"Auntza da pekora bat, garbizalia" (TE, 388).

garauzale

"Ernaria kokozalia dan bezela, ormatxorixa garauzalia" (TE, 387).

goiz-zale

"Olluak bezela, goiz-zalia jaikitzeko eta otaratzeko" (TE, 408).

goizale

''Goizalia, pentsamentua goittik erabiltzen dabelako.
Goizalia, beti gorago guran
'' (TE, 407).

gordezale

"Gordezaliak diranak eta osasunak lagundu, dirua eitten dabe Ameriketan" (TE, 410).

gozozale

"Txikittan danok izan gara gozozaliak" (TE, 414).

jaungoikozale

"Jaungoikozalia, len esan dogun Pascal bat, Port-Royal'en bizi izaten jarri zan jakintsua" (TE, 465).

kantuzale

"Ertzill'enian, danak kantuzaliak" (TE, 478).

kokozale

"Ernaria kokozalia dan bezela, ormatxorixa garauzalia" (TE, 387).

legezale

"Langilliak, errezoiz beteta egon arren, legezaliak agertzen dira" (TE, 519).

liburuzale

"Gaztetatik ixan zan liburuzalia, bai erosteko eta bai irakortzeko" (TE, 526).

mendigoizale

"Gaurko mendigoizaliak juaten dira, Pirineuak ziar eta baita Alpes'etara be" (TE, 551).

mendizale

"Aittan oitturetatik mendizalia izan naiz beti" (TE, 552).

merkezale

"Aiñ merkezalia zan eze, mezak be Markiñako frallieri" (TE, 552).

munduzale

"Mundua laga eban, astirik bako munduzalion ordiak eitteko asmuan Jaungoikuan aurrian" (TE, 564).

neuzale

"Neuzale gogorrenak be, iñondako jarduntzen dau, munduko gauza guztiak keia diralako" (TE, 576).

tabernazale

"Gu aurretiko gaztedixia, tabernazalia, eratia baño beste gozamenik ez eukela" (TE, 668).

 

  • -ZALE (2): "Sufijo que denota oficio, pasión, querencia." (TE, 724). Ez dakigu garbi ze relaziño daukan "-tzaille" atzizkixakiñ, ala bat dan. Hamen "ofiziokuak" eta ekintzakuak ipiñiko doguz. Gehixenak aditzan gaiñian eginda dagoz:

barrezale

"Izan zan Frantzian, izenez Rabelais bat, barrezale erremia" (TE, 221).

bedinkazale / bedinkatzaille

"Bedinkazallia izan zan, famelixako zarrena" (TE, 231).

bereganzale

"Jatorri guztia zan bereganzalia, eta inguru guztiak eurenganduta zittuen" (TE, 245).

emonzale

"Anai bata, dana artu biarrekua; bestia emonzalia" (TE, 313).

engaiñazale / engaiñatzaille

"¡Ai, au ume engañazalia! Berau ez balitza ez giñake alkarregaz" (TE, 314).

erabagizale / erabagitzaille

"Gure errixan zan gizon legietan aittu bat, erabagizalia, auzixak luzetu barik" (TE, 317).

erantzunzale

"Einda dago erantzunzale txakur bat" (TE, 320).

eranzale

"Txamarra zarra baña eranzale ona" (TE, 320).

eskazale

"Fraille eskazale eiñ eban Italia guztia" (TE, 344).

hartuzale

"Artuzalia, baña zalla emoteko orduan" (TE, 174).

ibilzale

"Dittuan urtiegaz, betiko ibillzalia" (TE, 420).

irakorzale

"Irakorzalia izan naiz gazte gaztetatik" (TE, 437).

jakinzale

"Euskaldun jakinzalia, gitxin lakua..." (TE, 458).

janzale

"Txanton Piperri bezelakotxe jantzalia" (TE, 459).

jardunzale

"Intenziño gaiztoko jardunzalia dozu auzokua" (TE, 460).

lagazale

"Lagazalia dozu a, zor barrixak zartu deittian eta zarrak aztu" (TE, 508).

nahastazale > nahastatzaille

"Nastazale drogoso bat izango da bere bizi guztian" (TE, 571).

 

  • -ZKO:

adarrezko

"Eitzari arek zeroyan polbora ontzixa, adarrezkua" (TE, 107).

aitta ordiazko

"Umezurtz gelditu zanian, aita ordiazkuagaz jarri eben" (TE, 117).

ama ordiazko

"Ama ordiazkuak azi eban nere andria, umezurtz geldittu zanetik lauoñian ibiltzen zala" (TE, 133).

burdiñazko

"Oiñ gauzarik geixenak dira burdiñazkuak" (TE, 278).

burnizko > burdiñazko

"Eukan ontzitadi guztia zan burnizkua" (TE, 279).

burpillezko

"Burpillezko ibillgarrixa, burdixa" (TE, 279).

buztiñezko

"Ontzi asko dira bustiñezkuak" (TE, 284).

egizko

"Bata da egizkua; bestia guzurrezkua" (TE, 303).

harrizko

"Gure antxiñako aurretikuen erremintxak, arrizkuak" (TE, 169).

oiñezko

''Zaldunak esan zetsan oñezkuari: nik zaldi ederra baña zuk buru obia.
Eta zoyan oñezko bat bidian...
" (TE, 599).

ordezko

"Aitta ordezkuan beyan gizon eiñ da" (TE, 602).

ordiazko

''Gaur zure anaya, Alkate ordiazko dago.
Arek daroyan soñekua, ordiazkua dau
'' (TE, 603).

txirlazko

"Txirlazko domiñia zeroyan paparrian" (TE, 695).

urrezko

"Urrezko erastuna, biar ederrekin apaindutakua erosi dau bere maitiandako" (TE, 714).

zidarrezko

"Zidarrezko ontzixetan bazkaldu dogu ezerbez bat" (TE, 735).

zumazko

"Zumazko seaska baten, iru illebeteko umia zala, ibai baztarrian laga eben uren zorionera" (TE, 746).

zurezko

"Isasi-olako azeliñia, zurezkua" (TE, 746).