Bilaketa aurreratua

ixu
ixu.
1 . ixu. iz. (ETNO). Yesca, madera seca de haya. Paguetatik ataratzen dan egur lihorra. Ixu-egunian erabiltzen zan, ixotu eta etxerik etxe suak bedeinkatzeko. Ik. ireskatu, hirua egin, hirutu, hiru.
2 . ixu. iz. (TE). Tizón encendido, bendecido. Tizón que los muchachos encendíamos en las brasas que se sacaban al pórtico de la iglesia después del oficio litúrgico de Sábado Santo" (TE, 450). Ixuakin, senidienera su-barrixa eruaten izan naiz. Ik. su-barri.
Ixu egun. iz. ber. (TE). Sábado Santo; día del fuego resurrector. Ixu egunian, Zapatu Santuan, mezetatik urten eta mutiko guztiak euren ixua ixotzen zeben, elizan bedeinkatutako suakin. Hori suori etxerik etxe eruaten zan, etxe guztietako suak bedeinkatzeko eta urte guztirako babesa lortzeko. Urtaro aldaketen inguruko jaixen artian sartzen dittu Juanito San Martinek, kristautasunaren aurreko antxiñako ohittura zaharrekin lotuta: Gabonak eta Sanjuanak udan eta neguan; Gaztaiñerre eta Ixu-eguna udazkenian eta udabarrixan, bixak be bizirik Eibarren oraintsura arte (ETNO). / "Día en que tenía lugar la costumbre de encender el hogar con el fuego nuevo de la Resurrección, que los muchachos llevábamos a los parientes, con el tizón encendido en el pórtico de la iglesia" (TE, 450). Ixu-eguna danetik, su-barrixagaz ixotu dogu gaur sua. / Eitten zeben gehixenak, juan ta sua, ixua, txatal batzuk egurrana hartu, ta sua haintxe sartu ta, etxerik etxe, begixak erre biharrian... Granuja guztiak tunikia-ta erre biharrian haintxe erabili! Baiba! Ta ha senidietan ta euren zerian partidu. Ta harek sutara bota! Sua egon deixan bedeinkatuta!.