Amaitzeko

1. Gehigarrixa

Lexikoian datorren informaziño gramatikalan eta atzizkixen listaua egin dogu, ejenpluak be ipinitta (ik. gehigarrixa bera).

2. Honen balixua

Alderdi lexikografikotik interesantiak diran puntuak: sarreretako forma gehixenak artikulu barik dagoz; berba bakotxan formazko aldaerak agiri dira; eta relaziño semantikuak goguan hartu dira (kontuan euki fitxa bakotxeko Ald., Jat., Erab., Sin., Anton., Bes., Ik. zatixak). Gaiñera, berba bakotxa zelan erabiltzen dan erakusteko, gehixenak euren ejenplua(k) dauke(z), horrek dakarren balore etnografikuakin, eta neurri haundi baten, linguistikuakin.

Beti goguan euki bihar dira honen biharronen helburuak, eta Eibarko euskeria bera sakon ezagutzia nahi dabenak itturrixetara bertara jo biharko dau, benetako hizkuntzalaritzia egin nahi badau behintzat * . Horretarako, interesa daukanari laguntzeko, fitxa guztietan itturrixan informaziñua sartu dogu, It. letren onduan; ejenpluetan be markau egin dogu nundik hartutakuak diran. Oiñ arteko Eibarko euskerian inguruko bihar lexikografiko gehixenak jorratu doguzen ezkeriok, bakotxak banan-banan daukan interesa hamen pillatuta dago. Horregaittik, gaur arteko herri-berbetian erreferente lexikografiko-lexikologiko osuena dauka esku artian hau erabiltzen dabenak.

 

3. Eskerrak eta erregua

Ez dogu amaittu gura, alde batetik, eskerrak emon barik, eta bestetik, erregu-eskaera bat egin barik. Lehenengo eskerrak, erregular. Uste dogu proiektua aurrera ataratzen jardun dozuen danon izenak aittatu doguzela. Hala ez bada, barkatu eta esan, hori konpontzia badago eta. Benetan milla esker Eibarko Udalan izenian, talde lan barik eziñezkua dalako era honetako proiektua bideratzia.

Erreguari dagokixonez, mesedez, hau biharrau ez dago amaittuta. Orduan, Eibarko Euskerian berbaren bat jaso ezkerio badakazu bialtzia, guk lantzian behin horrek berbok, jarraipen batzordian oniritzixakin sartzen juango garalako.

NEREA ARETA AZPIRI

FERNANDO MUNIOZGUREN