eze [ezen]. junt. (TE). Que; como que. Sarrittan perpaus konpletibuetan erabiltzen da (TEk holan diño: "Partícula que hace función de la conjunción «que» en oraciones ponderativas" (TE, 366)); baiña ostianguetan be erabili leike: konsekutibuetan esate baterako. Ez, ostera, relatibuetan. Hainbeste bidar esan zetsan eze, ziñuan guzurra siñistera jarri eban. / Haiñ ikusgarrixa agertu zan eze, aingeru bat zala burutandu jatan. / Juan eta esaixozu eze, etorri deilla. / Agertu zan esaten eze, galduta ibilli zala. / Esan zestan eze, ixak-eta berandu etorren eta autua konpondu barik eukanez, bixamonian emongo estala aindutako liburua. / Gizon hori hain da jatorra eze danak maitte dabe. / Lagunak ez bakarrik ondo eritxi zetsan zakarkerixa honi, ez bada eze, baitta laguntzia aindu zetsan aurrera eruateko asmu negargarrixa. (Ibilt 456s).
/ Pentsatzen juat eze, hónek eibartarrok, ifrañuko Patxi bera baiño gorrixauak dirala. (Zirik 110).
/ Hain ardau ona dagok eze, pena emoten jestak saltzia. (Zirik 70).
/ Erregiñak [...] hain zirrikau eban eze, azkenian atara zetsan zaldunorri [...] (Ibilt 458).
Ik. ze.