Eibar aldeko hiztegia
ze. lok. (TE). Que, pues, porque. Sarrittan perpaus konpletibuetan erabiltzen da (TEk holan diño: "partícula equivalente a la conjunción «que» de los subjuntivos en castellano" (TE, 729)); baiña ostianguetan be erabili leike: konsekutibuetan esate baterako. Ez, ostera, relatibuetan.
Esan desta ze, etorri zaittiala zeu bertara. / Ze, zargu-eskailluen lekuan plumonixia hartu bihok (bihar dok). (Zirik 36).
/ Hire semiari berbetarako edukaziño pixkat emon bihar detsak; ze, hikan tratatzen najok-eta. (Zirik 78).
/ Txarrena zan, iges eitteko, senar-emaztien gelatik igaro bihar ebela, ze leihotik ainduko balitzaz, seguru zan behia jota hazurrak apurtzia. (Ibilt 461).
/ Nunbaitt leku biharrian izango gaittuk, ze, [...] mundu hau ixa gaiñezka ein biharrian jaukagu-ta. (Zirik 23).
Ik. eze, zergaittik eze, zergaittik. |