Landara izenak


intxaur-arbola. iz. (TE). Nogal (Juglans regia). Makiñatxo bat intxaur-arbola bazan gure aldietan, baiña armerixiak eruan dittu. / Etxe aurreko intxaur-arbolia betia dago. / Zaldunak sartu eban Dukia ate txikittik lorateixan aurrera, eta jarri eban intxaur-arbola baten ostian. (Ibilt 484). Ik. intxaur-zugatz, intxaur.


© Jaione Isazelaia
pitxi-lora. iz. (ETNO). Vellorita; margarita menor (Bellis perennis, Bellis sylvestris). Pitxilorak izeten dira asko urtetzen dabenak, mordua, manzanillia morokuak, poli-polittak... Harek urtetzen dabenian ya udabarrixa ona dago...; baiña harek noixko urten?, listiaguak dira, listiaguak! Bestiak, sanjose lorak, asko egoten dira, baiña pitxilorak argixaguak dira!. Ik. txintxin-bedar.


maillubi (mailluki, maillabi) [marrubi]. iz. (TE). Fresa (Fragaria vesca). Urki Guenengo zelaixan, maillabixak ugari izaten ziran. / Maillubixeri, ortukuak baziran, ontzakuak esaten gentsen: "ontzako maillubixak". / Maillabixak, basokuak hobiak ortukuak baiño.
© Jaione Isazelaia
maillubi-bedar. iz. (ETNO). Fresa estéril (Potentilla sterilis).
ontzako maillubi (ontzako mailluki). iz. (TE). Fresa de cultivo; fresón. Komentuko baratzatik ontzako maillubixak ekarri deskuez.


© Jaione Isazelaia
zintta-bedar. iz. (ETNO). Espadaña (Carex pendula, Phalaris arundinacea).


huntz. iz. (TE). Hiedra (Hedera helix). Huntzak azpixan hartuta zan ha jauregi izandakua. Ik. huntzorri.  Huntz erabiltzen da normalian.


© Jaione Isazelaia
aingeru-lora. iz. (ETNO). Maravilla silvestre (Calendula arvensis).


arantza baltz. iz. (ETNO). Endrino (Prunus spinosa). Ik. aran.


azpizuri. iz. (ETNO). Mostajo (Sorbus aria).  Batzuendako ezaguna, baiña ez dirudi larregi erabiltzen danik.


elorri zuri. iz. (ETNO). Espino albar (Crataegus monogyna). Ik. arantza zuri.


frantzia-krabelin. iz. (ETNO). Clavel chino (Dianthus barbatus).