1 . sagar. iz. (TE). Manzana (Mallus domestica). Sagar baten kontura hondatu giñan mundukuok. / Labara juan zaittez sagar errien eske. / Sagar erria baiño zimurrago arpegixa...
"Eibarren sagar klase honek jaso doguz: asilokia, baixona zurixa,
bost-kantoia, errege-sagarra edo errezil-sagarra, kurkubittia,
laukantoikua, libra-sagarra, makuxa-sagarra, sagar-urtebetia,
sanjuan-sagarra, santiago-sagarra, urdin-sagarra... JMEk Bergaran beste
honek be bai: agostu sagarra, esnaolia, frantzesa, guenetxia,
ipurberdia, kamusia, madari-sagarra, merkaliña, txori-sagarra,
zulote-sagarra eta zuma-sagarra" (ETNO).
Landara izenak
3 . hirukotx. iz. (ETNO). Trébol silvestre (Trifolium pratense). Hirukotxa bedar gozua izaten da, ganauak gustorago jaten dabe hori elbitza baiño. Ik. hirusta, sekula-bedar, frantses-bedar.
iodo-bedar. iz. (ETNO). Celidonia (Chelidonium majus? / Arnica sp.?). Ik. ebagi-bedar, bronkixo-bedar.
1 . arte (arta). iz. (TE). Encina (Quercus ilex). Arta bi edo hiru jartzen jakoz baserrixari nordiak joten daben aldetik, nola ba arbola honek ez daben galtzen orririk, euri, txingor eta haixe hotzetatik etxia gordetzeko. Toponimixan Artegieta, Artaetxeberria izenak dagoz.
arta-mendi. iz. (TE). Bosque encinar; monte encinar. "Generalmente coincide con las manchas calcáreas del terreno" (TE, 171).
Arta-mendixa orraztu eben zihero, ikazgintzarako. Ik. artadi, artetza.
arta-orri. iz. (TE). Hoja de encina; hoja de la encina, perenne. Arta-orrixa urte guztirakua danetik, haixe hotzetatik gordetzen dau baserrixa. / Hamen artia gitxi. Arta-orrixa izeten zan ganauendako, neguan!.
kriston atzapar. iz. (ETNO). Madreselva (Lonicera periclymenum). "Kriston atzaparrak": "kríston-atzáparrak" lora bat dao. Fiñak, halan, usain gogorra eitxen dabe; basuan eoten dia. Ik. amaberjiñ-atzapar, jangoikuan atzamar.