Landara izenak


© Jaione Isazelaia
mihura (mirura, migura, bigura). iz. (ETNO). Muérdago (Viscum album). Mihuria da sagarrak eukitzen dabena.


© Jaione Isazelaia
1 . kipula [tipula]. iz. (TE). Cebolla, cebolleta (Allium cepa). Sukaldian, kipulia ugari bihar da erabilli ondo izateko.


© Jaione Isazelaia
sopuru (supuru). iz. (ETNO). Espiguilla (Poa annua). Bedar txarra. Etzanda zabal-zabal hazten da soluetan. Oso kaltegarrixa. Ik. jorratu.


© Jaione Isazelaia
A. Sarasua. (CC-By-SA)
mizpilla (mixpilla) [mizpira]. iz. (TE). Níspero (Mespillus germanica). Mispillak, usteldu eta gero hobiak.


2 . keixa [gerezi]. iz. (TE). Cereza, fruto (Prunus avium). Keixak patxarretan sartuta, erari gozua gertatzen da. / Oin heldu haiz?, Gabonetan keixak!. / Keixa klase guztietatik anpolarixa onena. / Mentua edozein arbolakin! Okarana, keixia... Ganorazko alia emoteko, mentau ein bihar dok! Porejenplo, keixak be dagozak klase pillo bat. Ta mentau bakua bada, ba, eitten jok dana ale igualekin, ta dana holakotxe ale txiki-txikixa, txori-keixia. Ta bestia, ba, edo beranduko keixia, edo anpolarixa, edo goiz-keixia edo... Bueno kindia mentau bakua dok; kindiak ez jakak mentau biharrik. / Esr. Gabonetan keixak. Ik. keixa.  Bes. goizkeixa, keixa anpolari, keixa baltz, keixa zuri, txori-keixa. JMEk beste honek be jaso dittu Bergaran: abade keixia, Amerika keixia, dultzakeixia, garagar keixia, keizberia.(ETNO).


© Jaione Isazelaia
albertxiko (albertxigo, alberretxiko). iz. (ETNO). Albérchigo (Prunus armeniaca). Ik. frisku.


asentzio-bedar. iz. (ETNO).  Erromeruaren itxurako landara zurixka bat. Izag-ek "Flor de huerta (...) se bendecía el día de San Juan".


belarrikomin-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato (Sedum album). Ik. belarri-bedar.


© Ezazaguna
errosarixo-bedar. iz. (ETNO). Tortero (Arrhenaterum elatius). Ik. mugitza.


gladiolasa (gladiologo, gradiolo). iz. (ETNO). Gladiolo (Gladiolus sp.).