Landara izenak
piñu [pinu]. iz. (TE). Pino (Pinus radiata). Piñua etorri barrixa da gure mendixetan; eroritzen diran pagu eta haritxen ordez jarrittako merkati bat. / Han be izango dituk gallegu mordoren batzuk piñu ebaten. (Zirik 23).
Edozein piñu espezie izan leike, baiña "monterrey" edo "insignis" piñua gehixenbat.
piñu baltz. iz. (ETNO). Pino Monterrey (Pinus radiata, Pinus insignis).
piñu gazte. iz. (NA). Pino joven. Urteak daukazan piñua, baiña ondiok hazten daguana.
Han dana piñu gaztia dao.
piñu puntabera [altzifre]. iz. (ETNO). Ciprés de Lawson (Chamaecyparis lawsoniana).
piñu txiki. iz. (NA). Pino pequeño; pino recién plantado.
piñu zahar. iz. (NA). Pino maduro, pino crecido. Nahikua hazittako piñua, urte askokua.
Piñu zaharrak, bota leikez harek.
piñu-arbola. iz. (TE). Pino (Pinus radiata). "La especie arbórea pino" (TE, 628).
Piñu-arbollia etortzen da zortzi edo hamar bidar azkarrago pagua baiño. Ik. piñu.
piñu-egur. iz. (TE). Madera de pino. Piñu-egurra gaur etxegintzarako, gaztaiñia eta haritza baiño merkiago dalako. Ik. piñu-ohol.
piñu-kaskara. iz. (ETNO). Piña. Piñu-kaskarak batu bihar doguz sutarako. Ik. piñaburu.
piñu-koko. iz. (ETNO). Procesionaria (Thaumetopoea pityocampa).
piñu-landara. iz. (NA). Planta de pino, planta pequeña de pino.
piñu-orri. iz. (ETNO). Acícula, hoja de pino. Bidian piñu-orrixa dago eta kontuz kotxiakin.
piñu-perretxiko (piñariko perretxiko, piñari-perretxiko). iz. (TE). Níscalo; robellón (Lactarius deliciosus). Piñariko perretxikuak, lehenago ez ziran jaten. / Ondo ipinittako izena "piñu-perretxikuak", piñurik ez dagon tokixan ez dogulako sekula piñu-perretxikorik topauko. Beti piñuen magalian. Ik. esne-perretxiko, robelloi.
piñu-zuritzeko. iz. (ETNO). Cuchilla para pelar los troncos. Piñuen tronguari azala kentzeko kutxillia.
aillorba [ailorbe]. iz. (TE). Alholva (Trigonella foenum-graecum). "Una de las especies forrajeras que se siembra en nuestra tierra para alimento del ganado" (TE, 129).
Aillorba usaiña dauka esne honek. / Ezagun da behi horrek aillorbia jan dabena, esniak berorren gustua daka-eta!.
kiru. iz. (ETNO). Retama (Genista hispanica, Cytisus sp.). "Cierta retama, cuyas ramas son buenos combustibles" (AZ, 642).
Otia takarra da, arantzaz josittakua. Kirua bedarra letxe da, biguna, eta lora horixa, lora edarra eukitzen dau. / Kiruak leka txikixa emoten jok, zozuak jaten jok. Ik. gisats. Izen ezaguna da Eibarren, baiña landara desbardiñak izendatzen dira berakin: Genista, Cytisus... Izan be, talde bateko landarak dira, erderaz retama izenez ezagutzen diranak eta erreza da nahastia.