Landara izenak


txakur-bedar. iz. (ETNO). Especie floral.  Izena jaso dugu, baiña ezin izan dogu zehaztu zein dan.


piñu-arbola. iz. (TE). Pino (Pinus radiata). "La especie arbórea pino" (TE, 628). Piñu-arbollia etortzen da zortzi edo hamar bidar azkarrago pagua baiño. Ik. piñu.


© Jaione Isazelaia
kardulatz. iz. (ETNO). Dipsaco, cardo borriquero (Dipsacus fullonum). Ik. asto-kardo.


alpapa (alpape, alfafa). iz. (ETNO). Alfalfa (Medicago sativa). Ganauak danetik jaten dau, emoten jakon guztia. Emon ezkeriok, geratu bez. Oin pentsua gehixago, baiña lehen, ba, negu-bedarra, alpapia, artua be asko... eta bedarrondua.


asto-arantza. iz. (ETNO). Tipo de espino.


berro. iz. (ETNO). Berro (Nasturtium officinale).


esne-bedar. iz. (ETNO). Lechetrezna (Euphorbia helioscopia).


MPF (CC-By-SA)
2 . hagin. iz. (ETNO). Tejo (Taxus baccata). Hagiñak juan zittuan betirako. Oiñ Aixola inguruan, uste juat badala banakaren bat. Baiña ostian? Bape! Ez dagok hagiñik. Izena bai, badagok hor, Agiñaga, baiña hagiñik ez. Ik. Agiñaga.


anpena@filckr (CC:by-nc-sa)
ametz. iz. (TE). Melojo, quejigo (Quercus pyrenaica). Ametza, aiñubietako zugatza.  Toponimixan Ametzaga, Amezabalegi basarri izenak dagoz dokumentauta; gaur Ametza, Amazabalei esaten da. / Ameça (EOYE, 1475, 97. or. (JEL)).


koniflor (koliflor). iz. (ETNO). Coliflor (Brasica oleracea botrytis).