onguak (ondduak) [onddoak]. iz. (TE). Hongos, boletus (Boletus sp., Suillus sp., Xerocomus sp.). "Hongos del género boletus" (TE, 593).
Uda-azkenian, iria ebaterakuan, ondduak ugari.
/ Onyuak, uda-azkenian ernetzen dira ugari.
/ Onguak mordua dagozak. Gozuenak eta hamen aprezio gehixen egitten
detsagunak Ongo zurixa (Boletus edulis) eta Ongo baltza (Boletus
aereus) dittuk. Beste hau be [argazkixan Boletus badius] oso gozua dok,
eta nahiko ugarixa. Hori be hartzen juagu, ongo gorrixa (B.
erythropus); jentiak ez jok ezagutzen, baiña hori be ona dok. Beste
hau, ostera, ez (Suillus grevillei); txapel gogorra jakak eta gusto
gitxi. Onguen artian onak asko dagozak, baiña zapo-perretxiko
ganorabakuak be mordua (B. piperatus, B. bovinus...).
/ Perretxikutarako lehenago apeziño apur bat baneban. Ermuan dagon
haundiñe ekarritta nago ni, ondue! Holakotxie! Perretxikua lehen
urritxa zan; urritxa ta urdiñe. Lehen ondue ez genkixan guk zer zan.
Segan eta mendixan ondo-pillo itzela, ta jo segiakin ta jaurti! Ta oin
ondo-jaten ekin detsa jentiek, geruago, ezta? Ona zala, ta oiñ ondo
ondorik jentie.
TEk ondjuak dauka pluralian, eta guk lekuko bakar bati jaso detsagu ondo be. Normalian baiña, ongo esaten da gaur egunian (ETNO).
Gehixenetan jangarrixegaz bakarrik erabiltzen dan arren, jeneralian
onddo taldeko guztientzat darabigu ongo izena. Gehixenetan pluralian : onguak.
Perretxiko izenak
negrilla.
2 . negrilla. iz. (ETNO). Negrilla (Tricholoma terreum). Beste horri be "negrillia" esaten jakok (T. portentosum), baiña benetako negrillia beste hauxe dok (T. terreum). Negrillia jende gitxik ezagutzen jok; guk be, lehen ez genduan hartzen. Baiña oin bai! Gozua dok, fiña!. Orain gitxira arte ezezaguna.
1 . astaputz (astoputz). iz. (TE). Cuesco de lobo (Lycoperdon sp., Bovista sp., Calvatia sp., Scleroderma sp., eta beste batzuk). "Se dice de una familia de hongos (Lycoperdáceas)" (TE, 180).
Liburuak esaten dabe, astaputz hónek jatekuak dirala gaztetan. / Astaputzak dira, mendixan egoten diranak; jo ta zera urtetzen detsena, baltz-baltza hautsa! Ez dabena balio jateko e! Balio ez dabenak... Hori bastante egoten da, Salbador aldian be asko e!?.
urritxak. iz. (TE). Rúsulas (Russula sp.). "Setas del género de las 'Russulas'" (TE, 715).
Gure aldietan, urritxak ondduak baiño hobetzat dagoz. / Oin danetik hartzen juagu: pardillia, negrillia, senderuelia... Baiña lehen zuzak eta úrritxak besterik ez. Horretxek zittuan gure zerak. Baiña úrritxak be klasiak dagozak, kantidadia! Benetako úrritxak (R. cyanoxantha, R. heterophylla), urdin-berdiak diranak; gero, úrritx gorrixak be badagozak; eta gero "úrdiñak" esaten detsaguna (R. virescens), úrdiña be úrritx klasekua dok; eta teilla-perretxikua (Russula vesca), teilla-perretxikua be úrritxa dok. Azentua U gaiñian dauka [úrritxak] eta arboliak I gaiñian [hurrítxa]
senderuela. iz. (ETNO). Senderuela (Marasmius oreades). Ik. zapo-perretxiko. Harritzekua bada be, ugarixa eta jangarrixa dalako, eziñ izan dogu perretxiko honen euskerazko beste izenik jaso.
urritx. iz. (ETNO). Rúsula; carbonera (Russula heterophila, Russula cyanoxantha). Gu gaztiak eta aittak ekartzen zittuan, astegunian, juan ta mahaixa, zerekua, komedorekua goixeko zazpi t'erdietarako, garbittuta danak, urritxak edarrak. Ta ama jaikitzen ta: "ene urritxak!" ta esaten etsan "emon laguneri, honek olixo asko gastatzen dabe-ta". / Jentiak úrdiñak, úrritxak, kuletruak eta beste holako bost edo sei klase kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).
Úrritxen artian ezagunenetakuak eta gozuenak. Úrritx, úrrirxa, úrritxak... esaten da.
urritx baltz. iz. (TE). Rúsula ennegrecida (Russula nigricans). "Especie venenosa, fácil de confundir con las comestibles, en ejemplares poco desarrollados" (TE, 715).
Urritx baltza, erne barri, errez huts eittekua.
urritx gorri. iz. (TE). Rúsulas (Russula turci, R. lepida, R. mellioleus, R. sanguinea, eta beste batzuk). "Especie comestible, fácil de confundir con variedades nocivas" (TE, 715).
Kontu haundixa bihar da urritx-gorrixa batzerakuan. Úrritxen artian asko dira gorrizkarak. Gehixenak jateko balixo gitxikuak edo kaltegarrixak. Asko mingotzak. Beste úrritxengandik bereizteko úrritx gorri esaten detsegu (ETNO).
urritx-gibelurdin. iz. (TE). Rúsula; carbonera (Russula cyanoxantha). Urritxen artian, gibelurdiña onena.
1 . lanperna. iz. (TE). Amanita (Amanita sp.). "Una de las amanitas comestibles" (TE, 511).
Urritx-gibelurdiñik ez danian, lanpernak be ontzat jasotzen dira. Ik. lanperna txar.
kuletro faltso. iz. (ETNO). Matamoscas (Amanita muscaria). Perretxiko izena da.
Kontuz ibili bihar da honekin, batzuetan "kuletruan" trazia dakalako, eta "kuletrua" ona dan moduan, hau txarra. Ik. kuletro.