Perretxiko izenak


4 . zuri. iz. (ETNO). Lactario aterciopelado (Lactarius vellereus). Ik. esne-perretxiko, piñu-perretxiko.  Lactarius guztieri esne-perretxiko esaten jakue, baiña honi zuri izena emoten jako, bestiengandik apartau ahal izateko.


galanperna (galaperna). iz. (ETNO). Parasol (Lepiota procera, Macrolepiota procera). Perretxikua. Galapernak asko dittuk, zurixak, horixak... Baiña itxuroso bakarra hauxe dok [argazkixan "Macrolepiota procera"]. Hau ez dok txarra. Úrdiñakin-eta, úrritxakin-eta, konparaziñorik bez, ezta? baiña jateko modokua.  Lepiota eta Macrolepiota generoko perretxiko gehixenekin darabigu hau izenau (Lepiota excoriata, Lepiota naucina, Lepiota rhacodes...), baiña Macrolepiota procera da gure inguruan jaten dan bakarretakua. Bestieri (txatxarrak diralako, edo kaltegarritzat jotzen diralako), zapo-perretxiko edo suba-perretxiko esaten jakue sarri.


© Jaione Isazelaia
txaltxa. iz. (ETNO). Rebozuelo, cabrilla (Cantharellus cibarius). Ik. saltsa-perretxiko.


urritx-gibelurdin. iz. (TE). Rúsula; carbonera (Russula cyanoxantha). Urritxen artian, gibelurdiña onena.


robelloi txar. iz. (ETNO). Lactario anaranjado (Lactarius volemus). Ik. robelloi.


zuza gorri. iz. (NA). Rebozuelo; cabrilla (Cantharellus cibarius). Aittak txaltxak ekarri dauz?! horrei "zuza horixa" be esaten jakue, "zuza gorrixa"... Ik. saltsa-perretxiko, txaltxa, zuza hori.


© Ezezaguna
kuletro [kuleto]. iz. (TE). Oronja (Amanita caesarea). Perretxiko izena da. Ez da jaso bihar kuletru faltsua zintzuan ordez, hiltzekua da ba ha jatera ezkerik. / Hor Gipuzkua aldian "gorringo" esaten jetsek, baiña guk "kuletrua" beti. Oiñ ikusi be ez dok egitten, baiña umetan Ardantzan bertan hartzen genduan. Gozua dok! Gozuen artian gozuena!. / Kuletrua gitxi dagok! Joe...! Hortxe, beste basarri bat dagok hortxe, ta hantxe zelaixak, etxian aurrian ta Eskola Armerixako maixu bat da soziedadekua ta haretxek dakaz erakutsitta , "Hortxe urtetzen juek", ta basarrittarrari aittatu bez, bestela akabo! Jo...! Aittatu bez! Ber-bertan, bere terrenua holaxe ta eurak igarri ez! Txartzat! Txartzat! Ezautu ez!. / Negrillia gitxiago dago. Ta kuletrua ez detsut esaten! Kuletrua? Permisua eskatu bihar jako hartzeko. / Jentiak urdiñak, urritxak, kuletruak [...] kendu ezkero, beste guztiak benenosotzat jaukaz. (Zirik 62).
© Ezezaguna
kuletro faltso. iz. (ETNO). Matamoscas (Amanita muscaria). Perretxiko izena da. Kontuz ibili bihar da honekin, batzuetan "kuletruan" trazia dakalako, eta "kuletrua" ona dan moduan, hau txarra. Ik. kuletro.


karraspina. iz. (ETNO). Colmenilla (Morchella sp.). Perretxiko izena da.  Izen hau liburuetatik da ezaguna gure herrixan. Ez da hartzen, nahiz da ona izan.


txopo-perretxiko. iz. (ETNO). Seta de chopo (Agrocybe aegerita). Zuzak, izatez, beste batzuk dittuk (Calocybe gambosa), baiña txopo-perretxikuari be esaten detsagu "zuza".


urritx baltz. iz. (TE). Rúsula ennegrecida (Russula nigricans). "Especie venenosa, fácil de confundir con las comestibles, en ejemplares poco desarrollados" (TE, 715). Urritx baltza, erne barri, errez huts eittekua.