Aberiak


askaurre. iz. (ETNO). Pasillo de cuadra; zona delantera de los pesebres. Kortan, ganau-asken aurreko lekua. Basarri zaharretan sukalde onduan dago sarri, eta karrajo lana egitten dau; gaur egunian, basarri gehixenetan kortian erdiko pasagunia da. Oin dala 10 urte inguru barriztau genduan basarrixa, baiña ordura arte ganau-askak hamentxe bertan eguazen, sukaldera begira. Oin hormia daguan tokixan? Ba hortxe eguan karrajua, askaurria. Oin konpletamente diferente dago, ezta? Baiña lehen askaurria hamentxe bertan, sukaldera begira. Ik. karrajo, askagain.


3 . txarrantxa. iz. (ETNO). Cepillo metálico para limpiar a los ganados. Ganauak iñora eruan baiño lehenago, txarrantxiakin ondo garbittu bihar dira, urakin. Ik. karda.


txahaltxiki. iz. (TE). Ternero,-a recién nacido,-a. Txahal jaixo barrixa, bigantxia zein txahal-iskua. Txahal-txikixa bezin gauza polittik, ez da baserrixan.


askagain. iz. (ETNO). Espacio superior de los pesebres. Basarri batzuetako asken gaiñian tokitxo bat gelditzen dok, eta, ba, horixe dok askagaiña. Ontzixak lagatzeko-eta erabiltzen juagu. Ik. askaurre.


1 . katu. iz. (TE). Gato. Katua, sukaldeko lapurra; etxekoandrak argi ez badira, lehenen bazkaltzen dabena. / Katu burrukak, gehixenetan, teillatu barrenian.


ardi-txakur. iz. (ETNO). Perro pastor, autóctono. Ardi-txakur premixuak ikusten egon giñan Oñatin. Ik. ardi.  Gazte batzuen (eta ez hain gaztien) artian azken aldixan artzain-txakur hasi da zabaltzen. Eibarren behintzat, hori formiori ez da nagusixen artian erabiltzen, ez da jatorra eta erderatik hartuta daguala emoten dau (perro pastor).


© Ezezaguna
ugaratxo (ugarixo, ugerixo, ugasixo) [ugaraxo]. iz. (TE). Rana (Rana ridibunda, Rana temporaria, eta beste batzuk). Ataiko potzuan ugaratxuak ein dira, eta gabaz badogu soiñua. / Juan daneko hamabost egunian eurixa dihardu, eta ugaratxo bihurtu bihar gara. / Eibarren beti "ugaratxua". Eta Ermuan be bai. Bergaran, eta Elgetan, eta inguruan "ugarixua", eta "ugasixua" esaten dabe, ezta? Baiña Eibarren gehixenbat "ugaratxua". Normalian "ugaratxua".


2 . karda. iz. (ETNO). Cepillo fuerte, carda. Animalixak orrazteko trepetxua. Ik. txarrantxa.


1 . lokatu, lokatze (lokatutze). da ad. (TE). Enclocarse, ponerse clueca. Oilluekin erabiltzen da. Oillua lokatu da eta hamazortzi arrautza bota detsaguz. / Txitxak ataratzeko bihar izaten da oillua lokatutzia.


2 . lohi. iz. (ETNO). Placenta. Bai, karena edo lohixa edo... Guk lohixa esaten jetsagu. Bai, txahala egoten dan zera, txahala egoten dan poltsia. Hori normalian botatzen jok sei ordu baiño lehenago; txahala ein ta sei ordura. Ta eitten ez badau, ba, etara eitten jotsek. Bai, bota ein bihar jok, bestela infeziñua dator. / Behixari lohixa barruan geratu jako? Hori grabia da, e? Zelan botatzen dabe ba?! zuk ikusiko zenduan, botiken puruan, botiken puruan.... Ik. karen.