Burdinolak


gatzamaille. iz. (ETNO). Aprendiz de ferrería; cocinero de ferrería. Lapikua zaintzen daben ola-mutilla, beste hiru bihargiñen morroia. Zeregiñak: mia jo, urtzailliari agoia ataratzen lagundu... Burdiñoletako berbia da. Izentatzen (izentetan) da gatzamaillia, honek jagon edo zaindu bihar dabelako lapikua eta honi gatza ezarri edo emon. Gatzamaille gaixuak izaten dau (darua) nekerik gogor eta gogaikarrixena eta irabazirik laburrena. Txikittu (txikindu) eta jo bihar dau agoi guztietarako mia mailluka txiki bategaz....


makuak. iz. (ETNO). Llantas de la rueda. Burpil edo errubera baten buelta guztian alkarri lotuta ezartzen diran burdiñazko piezak (makuak edo usteixak). Burpil batendako gauzarik biharrezkuenak dira: mastarra edo burpil-begixa, erradixuak eta makuak. Ik. kurutze.


zamarra. iz. (ETNO). Agoa; masa de hierro candente. Mia sutegixan urtzen zan urtzaillian ardurapian, eta gero "zamarra" bihurtuta jungurara eruaten eben kurrikekin helduta. Ik. agoi, burdin oratzar.


burdin oratzar. iz. (ETNO). Masa de hierro candente; goa. Burdiñolako sutegixan egitten dan burdiña hutsa batuz sortzen dan burdiñ-ore gorixa, agoia be deitzen jakona. Ijeliak bere uragiaz darabil gabixa (...), urtzailliari irakasten deutsa zer egiñ, noiz aurreratu, (...) eta noiz albotu burdiñ-oratzar edo agoia. Ik. agoi, zamarra.


idurijela. iz. (ETNO). Pared de fragua. Sutegixan albuetako bat. Haiza-harri edo bergamalluari begira eskumako albua, ziarzuluan parian daguana. Burdiñoletako berbia da. Ziarzuluan aurre-aldeko albuak "idurijela" dau izena.


tiradera. iz. (ETNO). Ferrería menor (hidráulica). Zeharrolian molde berekua baiña txikixagua: sutegixa, gabixa, hauspuak eta tikiñoiak txikixaguak ziran. Izenak diñoskunez, burdiñia tiratzeko (ijezteko) lantegixa. Pieza txikixak egitteko zeharrolia baiño egokixagua; 5 arrobako agoiak egitten ziran. Ik. ola txiki, olatxo, zeharrola.


3 . atal. iz. (ETNO). Asidero de la goa. Burdiñazko barria, sutegixan gorittu eta gabipian agoiari ezartzen jakona, helduleku edo kertentzat.  Agoia ataratzen dabe sutegittik (...) gabipera daroie eta han ezartze deutse atala orakarri (helduleku) eta kirtentzat. Ik. agoikerten.


1 . ardatz nausi (ardatz nagusi) [ardatz nagusi]. iz. (ETNO). Eje principal (ferrería). Tikiñoi-nagusixan (azeliñ-nagusixan) ardatza, gabixari eragitten detsen mazukarixak daroiazena. Burdiñoletako berbia da. Gabixa darabillen tikiñoiari "tikiñoi-nagusixa" esaten jako eta haren ardatzari "ardatz-nagusixa".


gizategi. iz. (ETNO). Comedor en las ferrerías. Burdiñolako jan-gelia. Gizategixan dauke mahai ipiñierreza.


obrera. iz. (ETNO). Camisón de ferrones. Olagizonen atorra luzia. Obrera huts idunian (saman) lotua, ezta zer eskatu jakerik, ez galtzerdi, ez abarka, ezta prakarik be. Ohera etzuteko eta jaikitzeko ez dauke nekerik zer hartu.