Burdinolak
burkuak. iz. (ETNO). Bases de los puntales del boga. Durmiendian gaiñian doiazen zurezko pieza bixak, ziri batzuen bidez finkatuz aldabarren oiñarri direnak. Burdiñoletako berbia da.
Durmiendian gaiñian burkuak doiaz, burkuen gaiñian aldabarrak finkatzen dira eta aldabarrak eusten detse bogiari.
ijela. iz. (ETNO). Laminador,-a; maestro laminador. Burdiña-ijezketan diharduan bihargiña. Ola-burua da eta totxua ijeztia edo irutia dagokixo burdin-barra bihurtzeko. Burdiñoletako berbia da.
Ijeliak esan gura dau ijeztu edo irunduten dabela burdiñia. Ikusi dittuzu sarri gorulak, zelan amulu edo kirru goruan biribildua ijezten, edo iruten daben, moltsotik hari meheia egitteko? Bada ola-ijeliak burdiña biribildu eta moltsotuta daguana, dakar mehetuaz. Beraz, ondo ipiñia dauka ijelian izena. Ahoskatzeko iyela.
arragoa. iz. (ETNO). Crisol; fragua. Burdiña urtua jasotzen daben labian behe aldia (Mogelen burdiñolan sutegixa eta arragoa gauza bat dala esan leike). Laboratorixuan zenbait sustanzia urtzeko eta nahasketak egitteko ontzixa.
Ikusi deigun sutegi edo arragoa. "Hoyo revestido de piedra a especie de calero, situado junto a la ferrería de Ibarra" (EOYE, 1516, 1533, 119-120. or. (JEL)). / "Betiko gaztelaniazko fragua, crisol esanahixetatik aldenduta" (AN).
arrago-etxe. iz. (ETNO). Departamento de fragua. Burdiñolako sei sailletako bat: arraguan edo sutegixan etxia edo sailla.
Arrago-etxian dago arragoa edo sutegixa.
guzur-aska. iz. (ETNO). Entrada del agua a la rueda. Kunbotik tikiñoian pote edo paletara ura bideratzen daben askia. Burdiñoletako berbia da.
Txinbuak ur-ahua zabaltzen dabenian, guzur-askatik zihar jausten da ura tikiñoian paletara, bira eragitteko. Tikiñoi bakotxak dau bere guzur-askia.
zepo-ama. iz. (ETNO). Base de postes del mazo. Gabixan zepuak edo zutoiak oiñarri hartzen daben zurezko pieza haundixa. Burdiñoletako berbia da.
Gabixan bira-lekueri (kojinetieri) eusteko zurezko zutoiñ edo zepuak zepo-amiari lotuta (doiaz).
dendal-harri (endal-arrie). iz. (ETNO). Tope del dendal. "Dendal-harrixa" deitzen jakon arren, burdiñazko dendalan topia, nun gabixak, erreakziñoz, errebotatzen daben... Burdiñoletako berbia da.
Mazukarixak dendala lagatzen dabenian, maillua indartsu jeixten da bere pisuak eta dendal-harrixan jotian erreakziñuan indarrak eraginda.
kapela-zapi. iz. (ETNO). Pañuelo de la cabeza. Olagizonak kapelapian jartzen eben zapixa, izardixa hartzeko eta suan berotasuna arintzeko.