Burdinolak
2 . zirri. iz. (ETNO). Rayos de fuego; chispa. Metal urtuan txinparta eta su-txipriztiñak edo zirrixak, agoiak botatzen dittuanak, zepia kentzeko joten danian. Burdiñoletako berbia da.
(Ijeliak urtzailliari) irakasten deutsa (...) noiz alboratu burdiñ-oratzar edo agoia. Han dira su-txipriztiñ edo zirriak urriñera doiazenak !....
bergamaillu. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Haiza-harri edo bergamazua be deitzen jako. Burdiñoletako berbia da.
Labian atze aldian daguan harrizko hormia da, toberia edo haixebidia daroiana, hauspotegixa suan eragiñetik babesteko. Ik. haiza-harri, bergamazo.
haiza-harri. iz. (ETNO). Pared trasera del horno. Sutegixan lau albuetako bat, tobera edo haixebidia daroiana. Bergamallua edo bergamazua be deitzen jako.
Labian atze aldian daguan harrizko hormia da, toberia edo haixebidia daroiana, hauspotegixa suan eragiñetik babesteko. Ik. bergamaillu, bergamazo. Mo: aisa-arrija
ziarzulo. iz. (ETNO). Boca de escorias. Bergamalluari begira sutegiko ezkerreko albuan daguan zulua, urtutako silikatuak urten deixen. Burdiñoletako berbia da.
Zepia, burdingaixak ekarri dittuan zikin berotuetatik sortutako silikato nahaste bat da, silikatuok urtu egitten dira eta ziarzulotik urtetzen. / Ziarzulotik doiana da miaren errauts eta loikerixia. Holan garbitzen da burdiñia. Hau astunago dan legez geratzen da ora bat eginda sutegixan, eta urten dau gaiñeztu jakon loikerixiak, zein geratu dan zapatuta.