Burdinolak
urkula. iz. (ETNO). Horquilla. Erregaia labaratzeko tresnia. Hauspuak eragitteko mekanismo-sistemian piezetariko bat. Burdiñoletako berbia da.
burdiñola saillak. iz. (ETNO). Departamentos de una ferrería. Normalian, hónetxek sei saillok izaten zittuan burdiñoliak: ur-eraketia, hauspotegixa, sutegixa, gabitegixa, ikaztegixa eta miategixa.
honda-aska. iz. (ETNO). Salida del agua de la rueda. Hondoko askia, guzur-askatik sartu eta tikiñoiari bira eragitten detsan uran urterako kanala. Burdiñoletako berbia da.
Tikiñoi-zirkuluan behealdiakin tangente eta horizontal dago "honda-askia"; bertatik urtetzen dabe urak eta ur-saltuan punturik bajuena da.
tikiñoi. iz. (ETNO). Rueda hidráulica. Uran energia biraketa-mogimendu bihurtzen daben makiñia. Errueda hidraulikua, turbiñia edo azeliña.
Olan tikiñoi bi dare, bata gabixa darabillen tikiñoia eta bestia hauspuak darabixazena. Bakotxan txinbuak guzur-askian ahua zabaltzen dabenian hasten dira biraka. Ik. azelin, errobera, errueda.
tikiñoi nausi (tikiñoi nagusi). iz. (ETNO). Rueda del martinete. Gabixa darabillen tikiñoia.
Gabixari eragitten detsan tikiñoiari "tikiñoi-nagusi" deitzen jako eta bere ardatzari "ardatz-nagusi".
zirillu. iz. (ETNO). Fondo de la fragua. Sutegixan hondua. Burdiñoletako berbia da.
Sutegixan honduari "zirillu" deitzen jako.
gerrigalda. iz. (ETNO). Mitad de goa sin mango. Agoian atalbako erdixa. Mogelek totxo deitzen detsana. Burdiñoletako berbia da.
Ik. burute, txangot.
1 . nardaka. iz. (ETNO). Tirador del barquín. Hauspuari tira egitten detsan barria. Burdiñoletako berbia da.
Urkulura doian eta "nardaka" deitzen detsen paluan sartzen dan kerteneraiño (...). Ik. hauspo-pujoi.
zepagei (zepagai). iz. (ETNO). Escoria derretida y ardiente. Ziarzulotik urtetzen daben eta sutan daguan zepa urtua, mian errauts eta loikerixak, silikato urtuak. Burdiñoletako berbia da.
Ijeliak (Maisu Juanez): Urreratu deilla ziarzulora. Noia bidia eregittera urten bihar daben zepageixari. Ik. zillar.