Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

EIBARRERA IKASTAROA DATORREN ASTEARTEAN HASIKO DA MARKESKOAN

Datorren asteartean, azaroaren 6an, hasiko da eibarrera ikastaroa Markeskoa Jauregian.

Dagoeneko 20 lagunek eman dute izena, baina oraindik ere 4-5 lagun gehiagorentzako lekua  bada. Izena emateko deitu 943 121775 telefonora edo idatzi admin@badihardugu.com helbidera.

10 orduko ikastaroa 18:30-20:30 bitartean eskainiko da azaroaren 6, 13, 20, 27an eta abenduaren 4an.10€ ordaindu behar da.

UEU UDAZKENA: BILEREN DINAMIZAZIOA

Ikastaroa Eibarko Markeskoa Jauregian eskainiko da azaroaren 9an eta 10ean. Guztira 12 orduko iraupena izango du eta bileren dinamizazioan sakondu nahi duen edonori dago zuzendua.

Oraindik izena emateko aukera dago.

Informazio gehiago hemen aurkituko duzu.

IÑAKI SALVADOR COLISEOAN

Lilurarik ez. Mikel Laboarekin solasean da Iñaki Salvadorrek omenaldi gisa, hirukotean eta jazz ikutuekin sortu duen diska.

Iñaki Salvadorren lana Coliseoan gozatzeko aukera izango da urriaren 26an, ostirala, 20:30ean.

Sarrera 8€ da.

Esan daiteke Mikel Laboarekin 25 urtean pianojole jardun duen Iñaki Salvadorrek bezain ongi gutxik ezagutzen dutela bere obra. Iñakik diska honetan ez du bertsio errazak eta atsegingarriak egitea bilatzen, Laboaren obrarekin aurrez aurre topa gaitezen giroa sortzen saiatzen da.

EIBARRERA IKASTAROA AZAROAN

Eibarko Udalak, Udal Euskaltegiak eta Badihardugu Euskara elkarteak lankidetzan "Eibarko euskara" ikastaroa antolatu dute.

Ikastaroaren iraupena 10 ordukoa izango da. Azaroko astearteetan (6, 13, 20 eta 27) eta abenduaren 4an, izango dira saioak 18:30etik 20:30era.

Izen-ematea urriaren 31n amaituko da eta modu honetan egin behar da:

UEU UDAZKENA: UBUNTU, ORDENAGAILUA MODU ERRAZ ETA LIBREAN ERABILTZEKO

Ubuntu: ordenagailua modu erraz eta librean erabiltzeko ikastaroan izena emateko epea urriaren 8an bukatuko da. On-line izango da, eta Ikasgelako saioa urriaren 15ean izango da 17:00-20:00 bitartean, Eibarko Markeskoa jauregian.

Informazio osoa hemen.

GAZTA ZATI BAT FILMA COLISEOAN

Gazta zati bat Jon Maiak zuzendutako dokumentala da. Hainbat herritan ikusgai egon ondoren eta Donostiako Zinemalditik pasatuta Eibarrera iritsi da.

Eguna: urriak 10, asteazkena

Ordua: 19:00

Lekua: Coliseoa

Sarrera: 2,50€

EUSKARAZKO KULTUR ESKAINTZA URRIAN

  • Dokumentala: GAZTA ZATI BAT, urriaren 10ean Coliseoan, 19:00etan.
  • Musika: LILURARIK EZ. MIKEL LABOAREKIN SOLASEAN. Iñaki Salvador, urriaren 26an Coliseoan, 20:30ean.
  • Zapatuko ipuina: IBILI ALAI IPUINETAN BLAI. Lur Korta, urriaren 27an umeen liburutegian, 18:00etan.
  • Lehiaketa: SAN ANDRES BERTSO PAPER LEHIAKETA,...Eta kitto! Euskara elkartea. Lanak aurkezteko epea urriak 8 - azaroak 5.

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT LASTERKETAKO ARGAZKIAK IKUSGAI

Joan den larunbatean, irailaren 22an, eguraldi ederra lagun ospatu zen Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dutenen lasterketa. 300 antxintxiketari inguru gerturatu ziren Untzaga plazara euskararen alde lasterka egieko asmoz. Baina askoz ere gehiago izan ziren euskara sustatzeko asmoarekin gerturatu zirenak; kamisetak erosi, korrikalariak animatu, antolaketa lanetan lagundu...

AFARIKETAN EGITASMOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Urtero bezala, ikasturte honetan ere Haur Hezkuntzako 3 mailako umeek eta Lehen Hezkuntzako 1 eta 2 mailetakoek egitasmoan parte hartzeko aukera izango dute.

Izean-ematea:

  • Egunak: irailaren 17tik 20ra
  • Orduak: 10:00-13:00 eta 16:00-18:00
  • Lekua: Indianokua Gaztelekua

Taldea osatzeko gutxienez 8 lagun behar dira.

Egitasmoa Eibarko Udalak antolatzen du eta Astixa enpresaren bitartez burutzen da.

UEUko UDAZKENEKO IKASTAROAK

Udazken honetan UEUk 10 ikastaro eskainiko ditu Eibarren. Izena emateko epea irekita dago eta ikastaro bakoitza hasi baino astebete lehenago itxiko da, edo plazak betzen direnean.

Arlo hauek dira ikastaroetan landuko direnak: