Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

EUSKARA BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA EIBARREN

Kontseiluak sustatutako ekimena Eibarren burutuko da bertako hainkat elkartek antolatua. Honako hauek dira antolaketan dihardutenak: Eibarko Triatloi taldea, Klub Deportiboa, ...eta Kitto! Euskara Elkartea, Udal Euskaltegia, AEK eta Euskal Herrian Euskaraz elkartea.

Egun berean Euskal Herriko beste 40 herritan ere egingo da lasterketa. Ekimenari buruzko informazio gehiago hemen.

GURASOENTZAKO EUSKARA KLASEAK EUSKALTEGIETAN

Eibarko Udal Euskaltegiak eta AEK-k Udalarekin lankidetzan 0-12 urte bitarteko gurasoentzako euskara saioak antolatu dituzte IKASI EUSKARA! zure seme-alabak eskertuko dizu lemapean.

Hasierako maila, maila ertaina eta hobekuntza maila eskaintzen dira. Klaseak astelehenetik ostegunera izango dira umeen eskola orduetan. Diru-laguntzak ere egoten dira.

Hasiera maila neurtzeko probak irailaren 19an izango dira PORTALEko ikastaro gelan 17:00-19:00 bitartean.

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK BEGIRALE TITULO OFIZIALA LORTZEKO IKASTAROA EIBARREN EGITEKO

Begirale titulo ofiziala eskuratzeko ikastaroa Eibarren egiteko izena emateko epea irekita dago irailaren 11 arte.

Ikastaroan izena emateko sartu www.urtxintxa.org gunean.

Informazio guzita hemen.

UDAKO DIAPORAMAK SAN ANDRES ELIZAREN KLAUSTROAN

Gaur hasita eta osteguna bitartean Udako Diaporamak izango dira 22:00etan San Andres elizaren klaustroan.

Urtero bezala, Arrate Kultur Elkarteak KUTXAren babesarekin antolatu ditu aurtego diaporamak.

Guztira 3 izango dira eta medietan zehar egindako bidaiek izango dute pisurik handiena:

OPORRAK AFARIKETAN PASATUKO DITUZTE 500 UME INGURUK

Oporrak Afariketan egitasmoak urtetik urtera gora egiten du. Uda sasoian, opor garaian, eskolako lanak bukatuta, jolaserako ordua iritsi zaie Eibarko ume eta gaztetxoei. Iritsi da oporrak Afariketan eta Jolasetan emateko tartea.

BEGIRALE TITULO OFIZIALA ESKURATZEKO IKASTAROA EIBARREN

Urtxintxa Eskolak 2012ko irailean hasi eta 2013ko otsaila bitartean Begirale Titulo Ofiziala lortzeko ikastaroa eskainiko du Eibarren eta Ermuan.

Ikastaroan parte hartu ahal izateko 18 urte beteak izan behar dira tituloa lortzeko derrigorrezko praktikak egiten hasi baino lehen.

Ikastaro erdia Eibarko PORTALEA eraikinean emango da eta beste erdia Ermuan, ostiral arratsaldeetan 16:00-20:00 bitartean eta larunbatetan egun osoz. Ikastaroak asteburu osoko bi irteera izango ditu

JOKIN BERGARA GAZTEA IRABAZLE GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSOLARI TXAPELKETAN

Jokin Bergara izan da irabazle aurtengo Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari txapelketan gazteen mailan. Inazio Zuloaga Institutoko ikasle da eta Eibarko Hankamotxak Bertso Eskolan dihardu bertsotan ikasten azken 3 urteetan.

OKERRAK ZUZENTZEN: UEUko IKASTAROETARAKO DIRU-LAGUNTZAK

Gaurko prentsan argitaratu da eibartarrek UEUk uda honetan eskaintzen dituen ikastaroak doan egiteko aukera dutela. Informazio hori gaizki ulertu baten ondorioz kaleratu da.

Informazio zuzena honako hau da:

Eibarko Udalak Eibarren erroldatutakoei matrikula kostoaren %50a itzuliko die, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

UEUko UDAKO IKASTAROAK

Urtero bezala UEUk aurtengo udarako ikastaro eskaintza ederra prestatu du; inoiz baino hobea. Aurtengoa 40. edizioa da eta 40 ikastaro antolatu dituzte jakintza arlo desberdinetakoak. Horietatik 20 Eibarren eskainiko dira. Aukera paregabea eibartarrontzat eta baita inguruko herrietakoentzat ere. Gainera udal askok matrikula ordaintzeko diru-laguntzak ematen dituzte, Eibarko udalak esaterako.

2011-2012 IKASTURTEAN EUSKARA IKASTEAGATIK DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA IREKITA

Diru-laguntza eskaera honako hauek egin dezakete:

  • 12 urte arteko umeen gurasoek
  • Merkatari, ostalari edo zerbitzuen sektoreko enpregatuek
  • Euskara plana duten enpresetako langileek
  • 65 urte edo gehiagoko jubilatuek 

Derrigorrezkoa da Eibarren erroldatuta egotea, %85etik gorako asistentzia izatea, eta ikastaroa Eibarko Udal Euskaltegian edo AEKn egina izatea. Ikusi oinarriak.