Eibarko Udalak, beste hainbat gizarte eragilerekin batera (ikastetxeak, euskaltegiak, Berritzegunea, ...eta Kitto!, Astixa eta Multikirolak) Euskara Familian / Familia Euskaran kanpaina jarri du martxan.
Kanpaina honen bidez transmisioa bultzatu eta indartu nahi da, hau da, familiaren inplikazioaren garrantzia azpimarratu nahi da seme-alabak ondo eta erraz euskaldundu daitezen eta euskara erabiltzeko ohiturak har ditzaten.