Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Argitalpenak

Azala

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan Juan San Martinek bere bizitzan gogotsu landutako esparruak jorratzeko aukera ematen die Juan San Martin bekaren bitartez, bai ikertzaile gazteei, bai adituei.

Oraingo honetan eskuartean duzuen lana bekaren IX. deialdiaren emaitza da.

Lan honen emaitza ikusita, zorionak eman nahi dizkiot bekaren irabazle eta lanaren egile izan den Francisco Javier Muñozi, Eibarko hiriaren berreraikuntzaren klabeak aztertu, jaso eta irakurleon esku jarri dituelako. Gaur egun ezagutzen dugun Eibarren itxura urbanistikoaren jatorria zein den, nola, nork eta zergatik hartu ziren hartutako erabakiak... hori guztia jasotzen du lan honek.

Seguru nago irakurketa honetan gure hiria hobeto ulertzeko eta gehiago estimatzeko arrazoiak topatuko dituzuela.

Albisteak

Nola zeharkatuko dute ibaia?

Asteko asmakizunak dituzu hauek:


NOLA ZEHARKATUKO DUTE IBAIA?

Aita batek eta bere bi alabek (Jone eta Ixabel) txalupa bat daukate, eta ibai bat zeharkatu nahi dute. Baina txalupak, gehienez, 80kg hartzen ditu.

Aitak 80kg pisatzen du, eta alaba bakoitzak, 40kg. Hirurek zeharkatu behar dute ibaia, eta txalupa ezin da hutsik joan. Nola zeharkatuko dute? 


LASTERKETA (Azkar erantzutekoa)

Lasterketa batean bigarrenari aurrea hartzen badiozu, zein posiziotan zoaz orain?

5 minutuko ikastaroak euskaraz hobeto egiteko: Aditzak ERANTZUNAK

Aditzak buruhauste handiak ematen ditu eta zalantza asko sortzen zaizkigu.

Gaurkoan ariketatxo bat egitea proposatzen dizuegu:

Esaldietan aditza bi modutan emanda dago. Zein da zuzena? Ala biak daude ondo?

ERANTZUN ZUZENAK 

 

Atsotitzen erantzunak

Zail samarrak, ezta? Inork asmatu ditu?

Hor atzoko nahaspilen erantzunak:

 

  • Gaitz guztiak beren bederatziurrena.
  • Batan negar ta bestien barre, munduko bizixe.
  • Arran min bakoa, ugerrak jan.

 

Eta soberan: ONDO eta OLLO

 

  • Goizean kaka, gaitzak hanka.
  • Gutxi ta txarto jaten daben olluak, arrautza gutxi eingo jok.
  • Animuarekin gaitzak erdiratu.

 

Eta soberan OLLARRAK eta BESTIEN.

Bi zakukada atsotitz. Askatu berbak nahaspilatik, eta osatu errefrauak

Nahaspila bakoitzean 3 atsotiz osatzeko berbak sartu ditugu, baina bi hitz soberan daude bakoitzean.

Laguntzeko, esaera bakoitzak duen berba kopurua zehazten da nahaspila bakoitzean

 

Iluntzasunari beldurra al diozu? Asmakizunen erantzunak

Asmatu al dituzue?

3 mailatako zailtasuna zegoen. Hor doaz erantzunak.

URTEBETETZEA

Nire alabaren urtebetetzea abenduaren 31n da. Atzo 18 urte bazituen, gaur urtarrilaen 1a da; beraz, herenegun 17 urte zituen, aurten 19 beteko ditu eta datorren urtean 20 izango ditu.

AUTOBUSA

Bidaiariak eta gidaria. 8 lagun daude autobusean.

ILUNTASUNARI BELDURRA AL DIOZU?

Iluntasunari beldurra al diozu? Asmakizunak

Asteburu berri baten atarian gaudelarik, horra hor etxetik buruari buelta batzuk emateko aukera.

Oraingoan 3 asmakizun desberdin jartzen ditugu.

URTEBETETZEA

Herenegun, nire alabak 17 urte zituen, baina datorren urtean 20 urte izango izango ditu. Nola izan daiteke hori?

AUTOBUSA

Autobus batean 15 bidaiari doaz. Lehenengo geldialdian 5 jaitsi dira eta 1 igo da. Bigarren geldialdian, 10 jeitsi dira eta 6 igo dira. Zenbat pertsona daude autobusean? 

ILUNTASUNARI BELDURRA AL DIOZU?

Erantzunak Udal Euskaltegiaren urteurrena

Hona hemen atzoko galderen erantzunak:

 

Eibarko Udal Euskaltegiaren urteurrena

Gaur da Eibarko Udal euskaltegiaren urteurrena. Eta urteurren horren inguruko xehetasunak azaltzeko galdera batzuk egingo ditugu. Ea zenbateraino ezagutzen dugun euskaltegiaren historia:

Zenbat urte bete ditu gaur, apirilaren 1ean, Eibarko Udal Euskaltegiak?

 

  • 25
  • 30
  • 35

 

Non eman zituen lehen eskolak?

 

  • Frontoi zaharrean
  • Armeria Eskolan
  • Unibertsitate Laboralean

 

Ariketen zuzenketa: buruari bueltaka

Atzoko ariketaren zuzenketa.

 

  • Argazki horretan oso gaizki ikusten dut neure burua.
  • Askotan galdetzen diot neure buruari noiz bukatuko den alarma egoera hau.
  • Balkoitik bota du bere burua.

eroxeago beste galdera batzuekin etorriko gara. 

 

5 minutuko ikastaroak euskaraz hobeto egiteko

Ondo esanda daude hauek?

 

  • Oso gaizki ikusten naiz argazki honetan.
  • Askotan galdetzen naiz noiz bukatuko ote den alarma egoera hau.
  • Balkoitik bota da.

 

Horrela esaten ditugu askotan erdarazko me veo mal en la foto, me pregunto tal cosa, se ha tirado por la ventana eta antzekoak. 

Euskaraz neure (bere, geure, zeure) burua forma daukagu me, te, nos... horiek esateko.