Irailaren etorrerarekin Eibarko euskaltegietan izena emateko epea ireki dute. Udal Euskaltegian irailaren 5etik 22ra egongo da matrikulatzeko aukera, eta AEKn irailaren 1etik 30era bitartean.
Ohiko klase presentzialez gain, autoikaskuntza bidezkoak ere egongo dira.
Udalak, AEK-k eta Udal Euskaltegiak elkarlanean kanpaina berezia egingo dute gurasoentzako. Kanpaina horren barruan HH eta LHko umeak dituzten gurasoei zuzendutako informazio-bilera egingo da PORTALEan, irailaren 13an,18:00etan. Guraso horientzat diru-laguntza bereziak egoten dira.