Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Argitalpenak

Azala

Antzuolako, Aramaioko, Aretxabaleko, Arrasateko, Bergarako, Eibarko, Elgoibarko, Eskoriatzako, Leintz-Gatzagako, Oñatiko eta Soraluzeko Udalak argitaratutako liburua.

Albisteak

# IPINI AURPEGIA EUSKARARI ABENDUAREN 3ko ARGAZKIAK

Abenduaren 3an, Euskararen Narioarteko Egunean, Eibarren Ipini aurpegia euskarari lemapean 1.600 lagun inguru gerturatu ziren udaletxera bere aurpegia euskararen alde jartzera.

Pixka bat kostatuta, baina azkenean iritsi da argazkiak sarean ikusteko aukera. Sartu hemen eta gozatu.

Eibarren euskararekin lotura duten albisteak zure e-postan jaso nahi badituzu, bidali mezu hau "EMAN ALTA" helbide honetara euskera@eibar.net 

HIZTEGITXOAK .EU

Topaguneak euskaratik 43 hizkuntzatarako hiztegitxoak PDF bitartez eskuratzeko gunea sortu du. Ikusi hemen aukerak.

MIKEL MARKEZ COLISEOAN

Mikel Markez kantaria  Indar bat dabil hor izeneko lan berria aurkeztera dator Coliseora.

Emanaldia urtarrilaren 17an 20:30ean izango da. Sarrera 8€.

Oholtza gainean berarekin batera Arkaitz Miner (gitarra akustikoa, mandolina, biolina), Satxa Soriazu (pianoa eta teklatua) eta Amaiur Cajaravill (kontrabaxua) ere izango dira.

UDAL EUSKALTEGIAN MATRIKULAZIO EPE BERRIA ZABALIK

Matrikula epea zabalik dago Udal Euskaltegian urtarrilaren 7tik otsailaren 15era bitartean. Alfabetatze eta euskalduntzeko maila guztiak eskaintzen dira.

Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, bi ordu eta erdikoak (tutoretza barne).

Kolektibo batzuentzat (guraso, dendari, jubilatu, langabetu...) tasa bereziak daude.

Matrikulak aurkezteko lekua: Udal Euskaltegia Bista eder kalea, 10, Tfnoa: 943 700912

Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:00-19:30. Ostiraletan 08:00-14:30

 

 

EIBARKO AHOZKO ONDAREARI BURUZKO BIDEOA

Ahotsak.com elkarteak Eibarko ahozko ondareari buruzko bideo labur eta polita egin du.

Bertan Eibarko jende nagusia agertzen da antzinako Eibarri buruzko kontuak kontatzen. Horretaz gain sasoi bateko Eibarko eta gaur egungo Eibarko argazkiak ere jasotzen dira.

Ikusi, gozatu eta zabaldu!

EIBAR.ORG AZTERGAI 2013KO JUAN SAN MARTIN BEKAN

Maialen Odriozola zumaiarra izan da 2013ko Juan San Martin bekaren irabazlea. Berak aurkeztutako proiektua Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik izan da.

#IPINI AURPEGIA EUSKARARI

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean sare sozialak ere erabili nahi ditugu euskararen inguruan adierazi nahi ditugun pentsamendu, sentimendu edota asmoak sareratzeko.

Twitter eta Facebook bitartez zabaldu nahi dira abenduaren 3an, Eibarko Udaletxera argazkia ateratzera gerturatzen direnen mezuak.Argazkira gerturatu ezin direnek ere euren mezuak #IPINIAURPEGIA erabiliz zabaltzeko proposamena egiten da.

IPINI AURPEGIA EUSKARARI! ABENDUAREN 3AN EIBARREN

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eibarren euskarari aurpegia jarri nahi zaio.

Egun horretan euskararekin bat egin nahi duten guztiak Eibarko Udaletxeko patiora gerturatu daitezke eta banakako argazki bat bertan atera, aurpegiz osatutako hormirudi erraldoi bat osatzeko izango dena.

Zenbat eta jende gehiago gerturatu argazkia ateratzera, emaitza ikusgarriagoa izango da, aurpegi txikiz osatutako irudi erraldoia ikusteko aukera izango baita.

Herritar, elkarte eta erakunde guztiak zaudete gonbidatuta.

GERRAOSTEKO EUSKAL HERRIAN ERAIKITZEA. EIBARKO BERRERAIKUNTZA (1937-1957) LANA SAREAN

Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957) lanaren argitalpen digitala egin dute.

2009ko Juan San Martin bekaren emaitza da, eta egilea Francisco Javier Muñoz.

Lan honetan Gerra Zibilaren ostean Eibarko herriaren berreraikuntza zeren arabera egin zen jaso eta aztertzen da. Liburua PDF formatoan doan deskargatu daiteke hemen.

 

 

IKA MIZKA AZAROAREN 14AN EIBARREN

Datorren astean, azaroaren 14an, Unibertsitate Laboralean, Industria Injineritza Teknikoko Eskolan, IKA MIZKA egitasmoaren 2. saioa izango da.

Bertan hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta EHUko gazteak bilduko dira mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Mahai bakoitzean bi aurpegi ezagun eta 5 gazte elkartuko dira. Mokadutxoa ere izango da parte hartzaileentzat.

Aitziber Garmendia aktorea arduratuko da saioan aurkezle eta dinamizatzaile lana egiteaz.