Urtez urte bekaren gaiak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira. Aurtengo bekaren gaia ETNOLOGIA izango da.
Beka Eibarko Udalak kaleratzen du UEUrekin lankidetzan eta helburua euskarazko ikerketa sustatzea da.
Bekaren zenbatekoa 9.000 € da, eta interesatuek proposamenak irailaren 1etik urriaren 9 bitartean aurkeztu ahal izango dituzte Pegoran.