Dagoeneko ez daude Euskararen Nazioarteko Egunean ateratako banakako argazkiak gure web orrian denok ikusteko moduan.
Hemendik aurrera argazkiak ikusi nahi dituena HEMEN erregistratu beharko da.
Albisteak | Argitalpenak | Estekak | Hiztegia |
Dagoeneko ez daude Euskararen Nazioarteko Egunean ateratako banakako argazkiak gure web orrian denok ikusteko moduan.
Hemendik aurrera argazkiak ikusi nahi dituena HEMEN erregistratu beharko da.
Eibarko bi euskaltegiek Udalarekin lankidetzan hitz bikoteen lehiaketa antolatu dute. Jendearentzat gustukoena den hitz bikotea (izena+adjektiboa) hautatzeko lehiaketa izango da aurtengoa. Hitz bikoteak oso desberdinak izan daitezke: "begirada zorrotz", "irribarre gozo", "hanka-gorr", "tripa-handi"... edo orijinalagoak.
Parte hartzaile bakoitzak berari gehien gustatzen zaiona aurkeztu behar du eta jendearen botoen bitartez aukeratuko da irabazlea.
Abenduaren 3an, Euskararen Narioarteko Egunean, Eibarren Ipini aurpegia euskarari lemapean 1.600 lagun inguru gerturatu ziren udaletxera bere aurpegia euskararen alde jartzera.
Pixka bat kostatuta, baina azkenean iritsi da argazkiak sarean ikusteko aukera. Sartu hemen eta gozatu.
Eibarren euskararekin lotura duten albisteak zure e-postan jaso nahi badituzu, bidali mezu hau "EMAN ALTA" helbide honetara euskera@eibar.net
Topaguneak euskaratik 43 hizkuntzatarako hiztegitxoak PDF bitartez eskuratzeko gunea sortu du. Ikusi hemen aukerak.
Mikel Markez kantaria Indar bat dabil hor izeneko lan berria aurkeztera dator Coliseora.
Emanaldia urtarrilaren 17an 20:30ean izango da. Sarrera 8€.
Oholtza gainean berarekin batera Arkaitz Miner (gitarra akustikoa, mandolina, biolina), Satxa Soriazu (pianoa eta teklatua) eta Amaiur Cajaravill (kontrabaxua) ere izango dira.
Matrikula epea zabalik dago Udal Euskaltegian urtarrilaren 7tik otsailaren 15era bitartean. Alfabetatze eta euskalduntzeko maila guztiak eskaintzen dira.
Eskolak astelehenetik ostegunera izango dira, bi ordu eta erdikoak (tutoretza barne).
Kolektibo batzuentzat (guraso, dendari, jubilatu, langabetu...) tasa bereziak daude.
Matrikulak aurkezteko lekua: Udal Euskaltegia Bista eder kalea, 10, Tfnoa: 943 700912
Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:00-19:30. Ostiraletan 08:00-14:30
Ahotsak.com elkarteak Eibarko ahozko ondareari buruzko bideo labur eta polita egin du.
Bertan Eibarko jende nagusia agertzen da antzinako Eibarri buruzko kontuak kontatzen. Horretaz gain sasoi bateko Eibarko eta gaur egungo Eibarko argazkiak ere jasotzen dira.
Ikusi, gozatu eta zabaldu!
Maialen Odriozola zumaiarra izan da 2013ko Juan San Martin bekaren irabazlea. Berak aurkeztutako proiektua Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik izan da.
Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean sare sozialak ere erabili nahi ditugu euskararen inguruan adierazi nahi ditugun pentsamendu, sentimendu edota asmoak sareratzeko.
Twitter eta Facebook bitartez zabaldu nahi dira abenduaren 3an, Eibarko Udaletxera argazkia ateratzera gerturatzen direnen mezuak.Argazkira gerturatu ezin direnek ere euren mezuak #IPINIAURPEGIA erabiliz zabaltzeko proposamena egiten da.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eibarren euskarari aurpegia jarri nahi zaio.
Egun horretan euskararekin bat egin nahi duten guztiak Eibarko Udaletxeko patiora gerturatu daitezke eta banakako argazki bat bertan atera, aurpegiz osatutako hormirudi erraldoi bat osatzeko izango dena.
Zenbat eta jende gehiago gerturatu argazkia ateratzera, emaitza ikusgarriagoa izango da, aurpegi txikiz osatutako irudi erraldoia ikusteko aukera izango baita.
Herritar, elkarte eta erakunde guztiak zaudete gonbidatuta.