Ostiralean, Euskal Jaiaren barruan, 17:00etatik aurrera, 5-8 urte bitarteko umeentzako eta gurasoentzako euskarazko jolasak egingo dira Untzaga plazan.
Egitasmoaren helburua jolas giroan euskaraz jardutea da.
Ekitaldia 17:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Bitarte horretan Astixako begiraleak Untzagako plazan egongo dira umeekin jolasteko prest. Jolasei amaiera emateko KALEJIRA eder bat egingo da.