Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

UEUko UDAKO IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Aurtengoa 40. edizioa izango da. Krisi ekonomikoa dela eta une latzak igarotzen ari badira ere, inoiz baino eskaintza zabalagoa prestatu dute. Azken urteetan bezala ikastarook Eibarren, Iruñan eta Baionan izango dira. Ikusi hemen ikastaro eskaintza.

Eibarren ekainaren 26tik 29ra eta uztailaren 9tik 13ra izango dira.

TWITTERREN GAUDE

Momentuoro informatuta egon nahi baduzu, izan gure jarraitzaile twiterren.

 

EIBARKO UDALAK HITZARMENAK SINATU DITU EUSKALGINTZAREKIN

Atzo iluntzean Miguel De los Toyos alkatea Eibarko euskalgintzako elkarteekin bildu zen 2012ko hitzarmenak sinatzeko. Guztira 6 hitzarmen sinatu dira 4 elkarterekin. Hitzarmen horien bitartez honako elkarte eta egitasmoak laguntzen dira diruz:

UMEEN BERTSO JAIALDIAK COLISEOAN

Maiatzaren
14an eta 15ean, Coliseo antzokian Eibarko ikastetxeetako LH5 eta LH6 mailetako ikasleak bertsotan ikusteko aukera izango dugu.

Maiatzaren 14an, astelehena, Juan Antonio Mogel eta Amaña ikastetxeetakoak izango dira bertsolariak.

Maiatzaren 15ean, asteartea, La Salle Isasi, Arrateko Andra Mari, Urkizu eta Aldatzekoen  txanda izango da.

Saio biak arratsaldeko 6etan izango dira.

HITZALDIA: EIBARKO BERRERAIKUNTZA 1937-1957

Maiatzaren 8an, 19:00etan, PORTALEko Areto Nagusian Francisco Javier Muñozek Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko Berreraikuntza 1937-1957 lanarren gaineko hitzaldia eskainiko du euskaraz.

Francisco Javier Muñoz  2009an Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan kaleratzen duen Juan San Martin bekaren irabalea izan zen, eta hitzaldi honetan aurkeztuko duen lana beka horren emaitza izan da.

Hitzaldia Eibarko bonbardaketaren 75. urteurrenaren egitarauaren barruan dago.

BIHAR ZAPATUKO IPUINA: "BIDAIAN"

Bihar, apirilak 28, hilero bezala, umeentzako zapatuko ipuina izango da Juan San Martin udal liburutegian, arratsaldeko 6etan

Ipuina Bidaian da eta Inguma antzerki taldeak aurkeztuko du.

Doan izango da. KUTXAk lagunduta.

 

BERNARDO ATXAGA PORTALEAN "BONBARDAKETAK 1937"

Gaur, apirilak 27, Bernardo Atxaga Portaleko Areto Nagusian izango da 19:00etan, Bonbardaketak 1937 liburua aurkezten.

BBK-k Literatura Sari Nazionalaren irabazle izan diren 4 idazleri bonbardaketen inguruko fikziozko liburua sortzeko enkargua eman zien:

Bernardo Atxagak Eibar aukeratu zuen, Ignacio Martinez de Pisonek Gernika, Jose Fernandez de la Sotak Bilbo eta Miguel Gonzalez San MArtinek Ezkerraldeko korridorea.

Liburu hori aurkezten izango da apirilaren 27an Eibarren Bernado Atxaga.

Gonbidatuta zaudete.

UEUko UDABERRIKO ESKAINTZAKO AZKEN IKASTAROAK MAIATZEAN HASIKO DIRA

UEUk udaberrirako prestatutako eskaintzaren barruan 10 ikastaro eskini ditu. Gehienak martxan daude dagoeneko. Egitarauaren arabera bi baino ez dira falta hasteko. Baina Sormena lantzeko tailerraren arrakasta ikusita, bigarren talde bat osatzea erabaki dute.

Maiatzean hasiko direnak:

AHOTSAK.COM EIBARKO IKASTETXEETAN

Ahotsak.com hezkuntzan egitasmoaren barruan Eibarko 3 ikastetxek aukera izan dute, bai Haur Hezkuntzan, bai Lehen Hezkuntzan Ahotsak.com elkarteak bildutako materiala ikasgeletan erabili ahal izateko.

Egitasmoa 2011-2012 ikasturtean jarri da martxan Eibarko Juan Antonio Mogel ikastetxean, San Andres ikastetxean eta Aldatzen. Ikastetxe horietarako bereziki elkarteak Eibarren egindako bideo eta audio grabazioen hautaketa bat egin du.

Ikastetxeek grabazioak material osagarri gisa erabili dituzte euren geletan.

MAIALEN LUJANBIO ETA JUAN PINILLA BIHAR COLISEOAN

Eibarko Bonbardaketaren 75. urteurreneko egitasmoaren barruan kokatua dago, bihar, Coliseoan elkarrekin eskainiko duten emanaldia.

Emanaldian Gerra Zibila izango dute gogoan, eta bertso, abesti eta poesian oinarritua egongo da. Bien ahotsez gain, argazkiak eta bideoak ere izango dira ikusgai, gerrak Eibarren izan zuen eragin latza gogora ekartzeko.

Eguna: apirilak 26, osteguna

Ordua: 20:30