Erderazko baliokidiak

Ahal danik eta berba eta baliokide gehixen ipintzeko ahalegiña egin da, erregistro askotakuak. Batzuetan berba bakarrak dira, beste batzuetan lokuziño eta perpausetara jo bihar izan dogu. Asko errepikatuta daguazen arren (euskerako berbak sinonimuak izatiarren), baliokidietan 33.981 sarrera dagoz danera, baiña errepikatzeke be 19.500dik gora berba, lokuziño eta abar diferente dagoz. Topau dogunian, Flora eta Faunako berbetarako izen zientifikua be jaso dogu, parentesi artian ipinitta. Izenak eta adjektibuak erderaz normalian maskulinuan eta femeninuan ipini doguz; esate baterako: "BERBALDUN: cotorro,-a. KALTEGARRI: dañino,-a". Eta normalian andrazkuen zeozer danian, femeninuan bakarrik ipini dogu; esaterako: "TXATXALA: alelada, boba, casquivana, estúpida ...".