Hiztegixa bera: euskerazko alderdixan, zer eta zelan egin dogun

Era askotako informaziñua jasotzeko ahalegiña egin dogu, beste batzuk esandakuak jasotze aldera, nahi geu konturatutakuak aitzen emoteko. Batetik, normalian berbeta biko hiztegixetan egoten dan informaziñua dago: sarreria bera, kategorixa gramatikala, itzulpena, eta dana dalako konzeptuan, gauzian... definiziñua. Bestetik, berbian inguruko informaziñua batu dogu: itturrixa edo nundik hartu dogun, jatorrixa, aldaerak eta erabilleria. Horrez gaiñera, berbiak beste berba batzuekin daukan lotura semantikua be azaldu dogu batzuetan, sinonimuak, antonimuak, paronimuak... aintzat hartzerakuan. Berbekin egindako ejenpluak eta esakerak, lokuziñuak... aparteko aberastasuna dakarre. Banan-banan aittatuko dogu zati bakotxa:

2.1. Berba "sarreria" bera

  • Sarrera nagusitzat forma bakarra ipini da, maiuskulan. Horrek ez dau esan nahi berbian aldaeretan inportantiena danik, edo bestiak baiño hobeto daguanik. Argixago ikustiarren erabagi dogu holan egittia, eta gure ustez gehixen erabiltzen dana, edo batuko formatik hurren daguana jarri dogu buruan. Edozein modutan be, era osuenian idatzitta ipini dogu.
    Dudia euki dogu ia berba bakotxian SARRERAn bertan dana dalako berbian aldaerak be jarri bihar diran, ala ostiango informaziñuan artian juan biharko litzaken. * .
  • Sarrerak, normalian, mugagabian dagoz. Izeneri, adjetibueri eta antzerakueri deklinabide kasu markak kendu detseguz:
    "Euskal hiztegigintzan aspaldi honetan ohi denez, izenak eta izenondoak artikulu gabe ematen ditugu" (EUSKALTZAINDIA, 2000, 483).
  • Ortografixian inguruan, ez dira beteko beti ejenpluetan erabili doguzen kriterixuak (EIOEko erabagixak gehixenbat). Berba amaieretan ez dogu ipini palatalizaziñorik: "e(g)in, hil, goiz, noiz (...)", baiña berba barruan bai ("elixa, haixe (...)").
  • Morfologixa kontuak:
    • Erakuslien, izenordaiñen... sarrerak nominatibuan eta ergatibuan bakarrik ipini doguz. Dana dala, ejenpluak gorde egin doguz. Esaterako, TEn -A artikuluan informaziñuak ez dau bere sarrerarik eukiko, baiña ejenplua tokatzen jakon berbiaren barruan egongo da.
    • Balixo erakuslia dauken adberbixo kategorixako formak, sarrerak inesibuan (hamen, hor, han) eta adlatibuan (hona, horra, hara) dauke bakarrik. Inesibuan ablatibua eta leku-denborazko genitibua be ipini doguz; adlatibuan, hirurak batera.
    • Berbuak: partizipixua ipini dogu bakarrik, eta aditz izena albuan, mugagabian, parentesi artian. Aldaerak, bai partizipixuanak bai aditz izenanak, tokatzen jakuen lekuan. Esate baterako: "ATXURTU (ATXURTZE). Ald. atxurtutze".
  • Lexikoko kontu batzuk:
    • Berba berezixak, edo metalinguistikakuak: persona izenak, gatxizenak; leku izenak, herri izenak, basarri izenak; letra izenak..., euren sarreria dauke.
    • Perifrasi eta lokuziñuak:
      • Lexikalizautakuak behintzat, bakotxak bere sarreria dauka. Esate baterako: "NEGAR. Iz."; "NEGAR EGIÑ.. Ad.".
      • Erderaz pareko esanguria daukenak berba bakarrakin nahi perifrasisakin esaten dana, bakotxak bere sarreria dauka, kalko hutsa ez diranak izan ezik. Esate baterako, "MEZIA EMON: celebrar misa"k, sarreria dauka.
      • Lokuziñuak izen nagusi ezagunik ez daukanian, sarreria emon detsagu. Esaterako: ETA ABAR: "Orrua eta abarra badarabil behintzat bedorrek".
  • Berba alkartu eta eratorrixak euren sarreria dauke, ez dagoz beste buru baten barruan, esate baterako "jardunbide" bera bakarrik be sarreratik topau ahal izateko.
  • Forma eta erabillera gramatikalan barri, batzuetan bakarrik emon dogu sarreran bertan; ostiango esplikaziño zabalaguak emotekotan, Erab. zatixan sartu doguz. Ejenpluan agiri da zelako erabilleria eta formia hartzen daben, azken baten. Kasu baterako, berbuetan, "urten, irakin...." erakuetan, ze adizki hartzen daben, da (NOR), jako (NOR-I), dau (NOR-K), detsa (NOR-I-K) ipini dogu parentesi artian. Horrekin ez dogu nahi argibide taxonomiko abstrakturik emotia, "konkordanzia" kaso batzuk erakustia baiño, gehixenbat datibo markia noiz erabili. Ejenplurako: URTEN (URTETZE) (dau/detsa). Horrekin esan gura da "urten dau"n onduan "urten detsa" be erabiltzen dala. Beste ejenplu bat: AGIRI (IZAN) (da/jako/dau). Horrekin erakusten da "agiri da, agiri jako, agiri dau" erabiltzen dirala baiña ez "*agiri detsa".
  • Forma "batua, estandarra" be albuan ipini dogu, kortxete artian, minuskulan, aportaziñua izan leikelakuan [Itturri nagusixak HB, OEH, I. Sarasola (1995), ELHUYAR, izan dira.]. Pare-parekua topau dogunian ipini dogu. Edozelan be, "aportaziñua" ez da bardiña berba danetan. Esate baterako, ARTIAN adberbixuan onduan [artean] ipintzia ez dau emoten aportaziño haundixegixa danik; baiña akaso lagungarrixa izan leike ABIADA [abixada], ABOTS [ahots] ipintzia. Edozelan be, erderazko formak daguazenetik, ez da gatxa izango batuko formia ostian be topatzia.
  • Kasuistikia:
    • Berba homofonuak-homografuak, sarrera bana dauke. Esate baterako:
      1 HORI: Kat.: Erak.
      2 HORI: Kat.: Iz. / Adj.
    • Berba polisemikuak, kategorixa bateko esangura bakotxak sarrera bana dauke. Kategorixa bat baiño gehixago badauka be, sarrera bana. Esate baterako: "BERO (1) Iz. "calor". BERO (2) Adj. "caliente". BERO (3) Adj. "colérico, irascible".
    • Berba eratorrixak sarreran gorde doguz. Lista bat egin dogu atzizkixekin. Esaterako: GIZUR, GIZURTI, GIZURTEROk, danak dauke euren sarreria.
    • Berba bat kategorixa bat baiño gehixago moduan erabilitta, kategorixa bakotxak sarrera bana dauka. Esate baterako: "JAN" Ad. /"JAN(A)" Iz.

2.2.Kategorixia

  • Kategorixa gramatikalen laburdurak:
    • IZEN ARRUNTA: Iz.
    • PERSONA EDO PERSONAJE IZENA: P. Iz.
    • ABIZENA: Abiz.
    • GATXIZENA: Gatxiz.
    • LEKU IZENA: L. Iz.
    • BASARRI IZENA: B. Iz.
    • TOPONIMUA: Top.
    • LETRA IZENAK, METALINGUISTIKIA: Metaling.
    • IZENONDUA (ADJEKTIBUA): Adj.
    • ADITZONDUA (ADBERBIXUA): Adb.
    • POSTPOSIZIÑUA: Postpos.
    • ADITZA: Ad.
    • IZENORDAIÑA: Izord.
    • ERAKUSLIA, DETERMINATZAILLIA: Erak. determ.
    • ERAKUSLIA, IZENORDAIÑA: Erak. izord.
    • ZENBATZAILLIA: Zenb.
    • GALDETZAILLIA: Gald.
    • INTERJEKZIÑUA: Interj.
    • LOTURA SINTAKTIKUA EDO/ETA DISKURSIBUA (barruan hartzen dittu lokailluak, juntagailluak eta menderagailluak): Sint.
    • LOKUZIÑUA: Lok.
    • ONOMATOPEIA: Onomat.
    • ADIERAZKORRA, BERBA RARUA (gaur egunian behintzat): Adier.
  • Kategorixia noiz markau dogun:
"Gramatika kategoria aditz guztietan adierazi da, egungo euskal hiztegietan erabili ohi diren klase eta laburduren bidez; gainerako hitzetan, joskera arazoetan argigarria eta zehazgarria gerta zitekeenean soilik adierazi da" (EUSKALTZAINDIA, 2000, 483).


Gaiñera, TEk dakarrenian be, kategorixia zuzen markauta badauka, gorde egin dogu. Zuzendu egin bihar izan danian be, zuzendu egin dogu.

Berba homofonuak (homografuak) kategorixa batekuak baiño gehixagokuak badira be, kategorixia markau egin dogu.

Persona izenak, gatxizenak, abizenak, leku izenak, basarri izenak, interjekziñuak eta onomatopeiak [Onomatopeiak formato informatikuan topatzerakuan, onena izango zan kategorixaka billatzia, erderaz ipintzerakuan pixkat gatxa dalako bete-betian parekuakin asmatzia, ez dogulako lematizatzaillerik erabili.] beti markau dira.

Jeneralian, kategorixia ahal dan gehixenetan markau da, billatzerakuan be posibilidade gehixago emoteko. Edozelan be, berba eta perifrasi batzuen kategorixia anbiguedadian sartzen dira, eta baleike berba batzuk guk era batera hartu doguna besten batek bestera hartzia.

2.3. "Definiziñuak"

"Definiziñuak" edo antzerakuak, erderazko baliokidien ondorik jarri doguz. Erderazko definiziño gehixenak TEri hartutakuak dira (zitau egin dogunian behintzat); ostian, euskeraz emon doguz.

2.4. Ejenpluak

Ejenpluak, bat baiño gehixago daguanian, punto eta segi erabili dogu, tartian / barra bat daguala. TEn ejenpluak izan ezik, beste danak nundik edo zeiñi hartutakuak diran markau egin dogu; markau bako ejenpluak, ba, TEnak dira. Berba baterako autore baten baiño gehixagon ejenpluak daguazenian, danetan markau dogu itturrixa. Autore batek ejenplo bat baiño gehixago badauka berba baterako, ejenplo danen azkenian aitzen emon dogu. Esate baterako, "ESKATU (ESKATZE)"rako, honek jaso doguz: "Eskatu guran korapillua, haundixagua laga eban. / Ez da izango erreza korapillo ha eskatutzia. / Lotutzia baiño, eskatzia gatxagua. (TE). / Dana askatu bihar juat. (ETNO)". Lehelengo hiru ejenpluak, danak dira TEnak.

Ejenpluak idazterakuan, itturri, jatorri, erregistro... askotakuak diran ezkeriok, askatasun haundixaguakin jokatu dogu forma aldetik: batetik, TEn Lexikoiko ejenpluak dira gehixenak, baiña ahozko jardunetik hartutakuak be badira. Berba batzuk barrixak dira eta beste batzuk oin gaur egunian erabili be egitten ez diranak. Horregaittik antzerako formia emotiarren danak kriterixo bardiñakin tratau dira; azken fiñian, helburua berben kontestua emotia da, eta benetako formak ezagutzeko itturrixetara jo bihar da. Horrek bidia emoten dau ejenpluetan aldaerak be erabiltzeko, ez derrigorrian sarrera-buruko forma osotuak.

2.5.

Daguanian, euskerazko ejenpluan "itzulpena" normalian TEk egindakua da. Guk geuk ez dogu bape itzulpenik egiñ, harenak jaso baiño. Ejenplo bat baiño gehixago badago, ordena gorde dogu, barrak ipinitta.

2.6.

Berbian inguruko ostiango informaziño lexikala, semantikua, itturrixena...:
  • ITTURRIXA(K) = It. Normalian, berba bakotxa nundik hartu dan siglen bittartez ipini dogu (ikusi laburduretan egillien eta liburuen siglak), orrixa ipini barik, leitzeko astunegixa izan leikelakuan. Itturri bat baiño gehixago daguanian, danak aittatu doguz.
  • ALDAERAK = Ald. Gehixenak ahozko itturrikuak dira, baiña liburuetatik be jaso doguz. Guk jasotakuak ipini egin doguz, baiña horrek ez dau esan nahi erabiltzen diran aldaera danak hamen batuta daguazenik.
  • JATORRIXA EDO/ETA FORMA ETIMOLOGIKO OSUENA = Jat. (Esate baterako: keixa. Jat. kereixa).
  • ERABILLERIA = Erab. Hiru erabillera alderdi hartu dira goguan:
    • Zelan erabili, informaziño gramatikala. Hau aparteko berbetan bakarrik ipini da.
    • Zenbat erabiltzen dan. Gehixenbat lau gradu aitzen emon doguz:
      • Eibarren zeiñ erabiltzen dan gehixago; Eibarko forma normala.
      • Berbia galtzen daguala (galtzen; galduta).
      • Berba biñ artian zein gehixago (x, y baiño gehixago).
      • Eibarren erabiltzen dala, baiña beste herrixetan ez; eta alderantziz (Eibarren bai, inguruetan ez / inguruetan bai, Eibarren ez).
    • Zeiñek erabiltzen daben. Zer hartu dogun goguan: alderdi geografikua (auzuak); basarrixa-kalia; edadia; sexua.
  • Batzuetan hori informaziñuori iñori hartutakua da (TEnetik, ETNOtik...), eta beste batzuetan perzepziñoz egin dogu. Edozelan be, ez dira estudixo estadistikuak eta antzerakuak egiñ, eta ez da zihero autoridadetzat hartu bihar.
    • Dana dalako berbatik etaratako forma KONPUESTUAK, ERATORRIXAK edo PERIFRASISAK (Beste berba batzuetan) = Bes. Holakuetan, aldaera bakotxian errepikatu biharrian ("ontzako maillubi, ontzako maillabi, ontzako maubi"), sarrerako izenarekin bakarrik ipini doguz, bestelan alperrik larregi astunduko litzakelako. Edozelan be, ez doguz dan-danak aittatu, hori zeregiñori beste bihar baterako lain badalakuan.
    • ESAKERAK, LOKUZIÑUAK, KANTUAK... = Esak. Esakera, lokuziño... bakotxa numerauta ipini dogu, sarrera barik, bakotxak aldaerak eta abar euki leikezelako. Baiña esakera... bakotxan unidade nagusi bakotxak bai badau bere sarreria; esate baterako: "AMAn GONApetik URTEN bako UMIA (no salir del cascarón)", eta danen barruan ipini dogu esakeriori.
    • SINONIMUAK, PAREKO BERBAK = Sin. Sinonimotzat hartu doguz TEk berak dakarzenak, eta guk osterantzian topau doguzenak. Gehixenetan Eibarko bertako sinonimuak dira baiña batzuetan gaur Eibarko euskera jatorrian erabiltzen ez diranak be bai. Esate baterako, "AMATAU. Sin. itzali"; eta "itzali" Eibarkua ez dan ezkeriok, ez dau sarrerarik eukiko. Markautako sinonimo guztiak, Eibarren erabiltzen badira, bakotxak bere sarreria dauka. Dana dala, hau ez da sinonimuen hiztegi bat, eta ez dagoz dan-danak zihero landuta.
    • ANTONIMUAK, KONTRAKO BERBAK = Anton.
    • Antzerako berbak, baiña beste esangura batekuak: PARONIMUAK = Ik.
    • EJENPLUKO ostiantzeko berben formen, esanguren... eta abarren inguruan ARGITTU BIHARREKUAK, ediziño kritiko baten ipintzen diran aparteko kontuak = Ost.