Landara izenak


© Jaione Isazelaia
mimosa. iz. (ETNO). Mimosa (Acacia dealbata).


kiñarra [ginarra]. iz. (TE). Brezo (Calluna vulgaris, Erica sp., eta beste batzuk). "Planta leñosa de monte con pequeñas flores cárdenas, que en Eibar ha dado nombre a Kiñarra-ballia. Se utiliza para fabricar ásperas barrederas o escobas que llamamos itxuskixa" (TE, 490). Kiñarriagaz eitten da itxuskixa. Ik. txillar.


zartain-ipurdi. iz. (ETNO). Zanahoria silvestre (Daucus carota). Ez dakit zergaittik, baiña holan jako izena, "zartaiñ-ipurdixa". Ez dakit, ba, zapala eta biribilla dalako, zartaiñ ipurdixa modokua.


© Jaione Isazelaia
matxingarratz. iz. (TE). Acedera (Rumex acetosa). "Planta herbácea que mascábamos los chicos, para gustar el jugo agridulce de la misma" (TE, 549). Eskolakuak giñanian, matxingarratzak batzen genduzen egarrixa kentzeko. / Matxin-garratza! Geuk be bai egarrixa kentzeko... umiak bakarrik ez! Geuk be bai iñoix bedarra ebaten gabizenian ta berotutakuan, egarrixa kentzeko hartu hori ta "ra!". Ez zeguan ba "Kasik" eta "Koka-kolarik" eta!. Ik. bedar garratz.


kakahuete (kakahues). iz. (NA). Cacahuete. Hurrak dia kakahuesak. Bueno! kakahuesak eta hurrak diferentiak dia: kakahuesak bikixak izeten dia, kalekuak, erdixan "klak!" eittekuak.. Ik. abellana.


2 . hur. iz. (TE). Avellana (fruto) (Corylus avellana). Hurrak izaten dira bikotxak, hirukotxak eta baitta laukotxak be. / Tximiñueri abillanak, hurrak, ezkurrak, naranja azalak eta hórretariko zaburrikerixak emon ezkero. (Zirik 112).


© Ezezaguna
albaraka (albaaka). iz. (ETNO). Albahaca (Ocinum basilicum). Lehen erromerixara albarakia eruaten zan paparrian, usain gozua eukitzeko.


arto-putz (artaputz). iz. (ETNO). Tizón del maíz (Ustilago zeae unger). Baiña ustelak jakanaz hamen bueltan... Artaputza izan leike. Artaputza esango genduke guk. Ustela esaten detsagu guk; artuak eukitzen daben ustela esaten detsagu guk. Artaputza.


belarri-bedar. iz. (ETNO). Uva de gato (Sedum album). Belarri-bedarra be bai, beste bat. Nik aspaldixan ez dot ikusi. Kaktusa modukua da hori, belarri-bedarra, belarriko miña kentzen dabena. Estutu kotxarilla baten hartuta, estutu ta bota tantak belarri barrura. Ik. belarrikomin-bedar.


erremolatxa (erromolatxa). iz. (ETNO). Remolacha.