Landara izenak


gisats. iz. (ETNO). Retama (Genista hispanica, Cytisus sp.). Ik. kiru.


katu-lora. iz. (ETNO).  Izena jaso dogu, baiña lekukuak ez daki zigur nepeta dan ala ez.  Katu lora (Stachys lanata). (JME).


© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
batana. iz. (TE). Menta, hierbabuena (Mentha suavolens). "Planta silvestre olorosa, variedad de la menta" (TE, 226). Batana, ardi edo arkakotxuen kontrakua dala esaten dabe. / Oso antzerakuak dira bixak, batania eta mendafiña. Baiña igartzen da, zein dan zein. Bai, mentak asko dagoz, 2 edo 3 diferentiak bai. Baiña usaiña ona beti. Lehen armarixuetan-eta ipintzen zan, usain gozua emoteko; ohian be bai. Kokua hiltzen dau horrek. Ik. mendafin, menta-bedar.


malbabisko. iz. (ETNO). Malvavisco (Althaea officinalis).


1 . hur. iz. (TE). Avellano (Corylus avellana). Hurra, kareharrizko sailletan etortzen da hobeto. Ik. hur-arbola, hurritx.  Eibarren h-rik esaten ez danez, mugagabian ur-ekin nahastau leike, baiña hur-en kasuan artikulua edo edozein kasu marka hartzerakuan amaieran konsonante dardarkarixa anitza da, urra, eta ur-en kasuan artikulua hartzerakuan ura egitten da.


© Jaione Isazelaia
pipar-bedar baltz. iz. (ETNO). Tomatillo del diablo (Solanum nigrum).


1 . madari. iz. (TE). Peral (Pyrus communis). Gure etxeko ostian madari haundi adartsu bat zan . / Ariatzan Indianokuak zekan ortua. San Juan kalia? Hasi Ardantzatik eta palazioraiño ortuak dana. Ta han eguazen arbolak!? Madari-arbolak eta... itzalak baiña! Eta han Bartolo eguan, ha zaintzen ebana. Eta guk lapurretan eitteko, madarixak hartzeko -orduan gaztiak, eta buru ona- zer eitten genduan? Palo luze bat hartu, urkilliakin, ta azpixan pote haundi bat ipini alanbriakin lotuta; ta gero, beste palo baten lotzen genduan igetaixa, ha be lapurretan egindakua. Ta igetaixakin madarixa ebagi "ttas!", ta pote barruan sartu! Ta Bartolo behetik begira: "Txarrixok!". Ha agertu ordurako gu tuneletik estaziño kalera! Gu harrapau? Arreglauta eguan ha!. / Esr. Ixa-ixa madarixa.


© Jaione Isazelaia
uztau. iz. (ETNO). Romaza (Rumex sp.).


suba-lora (sube-lora). iz. (TE). Planta supuestamente venenosa. Suba-loria ederra baiña bestelako mingatxa. Ik. esne-lora, zapa-lora, suba-bedar.


I. Elizegi (CC-By-SA)
arabixa [ahabia]. iz. (ETNO). Arándano (Vaccinium myrtillus). Ik. maubi.  Eibarren bertan ez dogu jaso, baiña inguruko herrixetan ezaguna da; guk Soraluze eta Elgetan jaso dogu; JME-k Bergaran.