Txori izenak


© Arturo Elosegi
buztanikara. iz. (TE). Lavandera común (Motacilla alba). "Especie ornitológica del país, que habita cerca de los ríos y se caracteriza por su cola temblona" (TE, 284). Ibaiko harri gaiñetan agertzen zan buztanikaria eltxuak jatera.
© Ezezaguna
buztanikara hori. iz. (ETNO). Lavandera cascadeña (Motacilla cinerea). Ik. errekako buztanikara.


© Ezezaguna
txantxagorri (txantxangorri). iz. (TE). Petirrojo (Erithacus rubecula). Kukuak txantxagorrixan habixan ipintzen dittu bere arrautzak, umiak haztia haren kontura lagarik. / Kukua txantxagorrixen habixia hartzera zoiala. (Zirik 82).


eper gorri. iz. (ETNO). Perdiz (Alectoris rufa). Pentsaizu, gerra aurrian gure aitxitxa arratsaldeko seiretan urten Orbeanetik, Zesterora juan zan, ta arratsaldian hil zittuan lau eper! Lau eper Zesteruan! Gauza bat esango deuat. Hamen trikitrixan dantzan eitten danian kantua dago: "...eperrak kantatzen dau Arrate Baillian...". Eperrak egoten zian, oin dala 100 urte.  Eper izena bakarrik be erabiltzen da Alectoris rufa espezierako, bera da-eta askogaittik ezagun eta ugarixena; gorri bestietatik apartatzia nahi danian gehitzen jako.


pardillo. iz. (ETNO). Pardillo (Carduelis cannabina). Txori izena da.  UZ: txoka.


© Ezezaguna
txinbo karkar. iz. (ETNO). Tarabilla (Saxicola torquata). Beti otia eta txaria daguan inguruan. Basuan sekula bez. Beti ota artian hori: "kar-kar-kar". Izena be holaxe jakak, "txinbo karkarra".  Inguruko herrixetan erabiltzen dan otatxori izena be ezaguna da Eibarren, baiña ez da larregi erabiltzen.  UZ: pitxartxar burubeltza.


© Ezezaguna
1 . kuku. iz. (TE). Cuco; cuclillo (Cuculus canorus). Kukuak, txantxagorrixan habixan lagatzen dittu bere arrautzak haren kontura.


arabazozo. iz. (ETNO). Estornino (Sturnus sp.).


mendioillo. iz. (ETNO). Sisón (Tetrax tetrax).


© Ezazaguna
1 . sasitxori. iz. (ETNO). Acentor (Prunella modullaris).  UZ: tuntun arrunta.


© Ezezaguna
1 . txinbo burubaltz. iz. (ETNO). Carbonero común (Parus major). Mordua dagozak: batzuk zurixaguak, bestiak txikixaguak, bestiak gangordunak... baiña guk daneri igual, "txinbo burubaltzak". Baiña klasikua hauxe dok, paparrorixau.  Paridae famelixako txori danendako izena.  UZ: kaskabeltza.