Albisteak Argitalpenak Estekak Hiztegia Twitter

Hiztegia

Berbia

Eskribidu billau nahi dan berbia. Erabili * ordezko moduan. Esaterako: era* (era-z hasten diran berbak agertuko dira). Edo *era (era-z amaitzen diran berbak agertuko dira). Eremu guztietan klikatu ezkero, atal guztietan billauko da berbia (adibidietan, jakingarrixetan...).  Zehaztasun gehixago nahi ezkero billaketa aurreratua erabili.

Albisteak

EIBAR.ORG AZTERGAI 2013KO JUAN SAN MARTIN BEKAN

Maialen Odriozola zumaiarra izan da 2013ko Juan San Martin bekaren irabazlea. Berak aurkeztutako proiektua Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik izan da.

#IPINI AURPEGIA EUSKARARI

Aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean sare sozialak ere erabili nahi ditugu euskararen inguruan adierazi nahi ditugun pentsamendu, sentimendu edota asmoak sareratzeko.

Twitter eta Facebook bitartez zabaldu nahi dira abenduaren 3an, Eibarko Udaletxera argazkia ateratzera gerturatzen direnen mezuak.Argazkira gerturatu ezin direnek ere euren mezuak #IPINIAURPEGIA erabiliz zabaltzeko proposamena egiten da.

IPINI AURPEGIA EUSKARARI! ABENDUAREN 3AN EIBARREN

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eibarren euskarari aurpegia jarri nahi zaio.

Egun horretan euskararekin bat egin nahi duten guztiak Eibarko Udaletxeko patiora gerturatu daitezke eta banakako argazki bat bertan atera, aurpegiz osatutako hormirudi erraldoi bat osatzeko izango dena.

Zenbat eta jende gehiago gerturatu argazkia ateratzera, emaitza ikusgarriagoa izango da, aurpegi txikiz osatutako irudi erraldoia ikusteko aukera izango baita.

Herritar, elkarte eta erakunde guztiak zaudete gonbidatuta.

GERRAOSTEKO EUSKAL HERRIAN ERAIKITZEA. EIBARKO BERRERAIKUNTZA (1937-1957) LANA SAREAN

Eibarko Udalak eta UEUk lankidetzan Gerraosteko Euskal Herrian eraikitzea. Eibarko berreraikuntza (1937-1957) lanaren argitalpen digitala egin dute.

2009ko Juan San Martin bekaren emaitza da, eta egilea Francisco Javier Muñoz.

Lan honetan Gerra Zibilaren ostean Eibarko herriaren berreraikuntza zeren arabera egin zen jaso eta aztertzen da. Liburua PDF formatoan doan deskargatu daiteke hemen.

 

 

IKA MIZKA AZAROAREN 14AN EIBARREN

Datorren astean, azaroaren 14an, Unibertsitate Laboralean, Industria Injineritza Teknikoko Eskolan, IKA MIZKA egitasmoaren 2. saioa izango da.

Bertan hainbat alorretako aurpegi ezagunak eta EHUko gazteak bilduko dira mahaiaren bueltan, euskaraz eta euskara bizitzeko moduez hitz egin eta eztabaidatzeko. Mahai bakoitzean bi aurpegi ezagun eta 5 gazte elkartuko dira. Mokadutxoa ere izango da parte hartzaileentzat.

Aitziber Garmendia aktorea arduratuko da saioan aurkezle eta dinamizatzaile lana egiteaz.

IKA MIZKA EIBARREN

Ika mizka. Eta hik? nola bizi dunk euskara? egitasmoaren 2. edizioa burutuko da aurten. Gaztezulo eta Gipuzkoako Foru Aldundiak EHU eta MUrekin lankidetzan antolatua da.

Aurten 3 saio izango dira:

EUSKARAREN ALDEKO AGERRALDIA EIBARREN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT AZOKAN

Bihar Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut Azokaren egitarauaren barruan 11:00etan Euskaraen aldeko agerraldia egingo da Untzagako gradetan.

Euskaraen aldeko idatzia irakurriko da eta atxikipena adierazi nahi duten elkarte eta erakundeek idatzia sinatuko dute. Horregatik Eibarko elkarte eta erakunde guztiak gonbidatuta daude irakurketan eta sinaketan parte hartzera.

Ekitaldi horrekin azokari hasiera emango zaio. Horra hor egitaraua osorik:

GAUR BERTSO SAIO MUSIKATUA TXALTXA-ZELAIKO AUDITORIOAN

Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut egitasmoaren barruan, gaur gauean, 22:00etan, Txaltxa-zelaiko auditorioan Bertso saio musikatuaz gozatzeko aukera izango da.

Bertsotan Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen eta Jon Martin izango dira, musikariak, berriz, Xabier Matxiain eta Gari Otamendi, eta gai-jartzaile lanetan Haritz Casabal.

Ekitaldi hau Hankamotxak bertso eskolak antolatu du.

Bihar, irailak 21, azoka izango da, Eibarren Euskaraz Bizi Nahi dut Azoka, 11:00-14:00 bitartean.

EIBARREN EUSKARAZ BIZI NAHI DUT AZOKA

Irailaren 21ean, larunbata, Untzaga plazan izango da azoka.

Bertan Eibarren euskara ikasi, euskara erabili eta euskara aberasteko aukera eta baliabideak eskaintzen dituzten elkarte eta erakundeen azoka egingo da goizeko 11:00 eta 14:00 bitartean.

Erakusketa girotzeko jolasak, jokoak, musika eta zozketak egongo dira. 20 erakundek egiten duen lana ezagutzeko aukera paregabea izango da.

 

 

EUSKARAZKO IRAKURKETA KLUBA: IDAZLEAREKIN HARIXARI EMOTEN

Udazken honetan Juan San Martin Udal Liburutegiak ...eta Kitto! Euskara Elkartearekin elkarlanean Idazlearekin harixari emoten irakurketa kluba jarri du martxan.

Irakurketa klubaren saioetan irakurritako liburuaren idazlea izango da bertan eta baita Antxon Narbaiza ere saioaren gidari lanetan.

Lehen saioan Kirmen Uribe izango da Mussche liburua aztertzeko.

Saio guztiak PORTALEan izango dira, astearteetan 19:00etan. Hona hemen egutegia