Eibar aldeko hiztegia
habixondoko arrautza. iz. (ETNO). Huevo de reclamo; huevo de imitación. Oilluari arrautzak jarri deixazen ipintzen jakon gizurrezko arrautzia. Hor hainbeste eskribiruta daukazue, eta ipiñi dozue e, zelan da hori?... habixondoko-arrautzia? Holako hondokin bat?.... / Habixondokua esaten jakona! Bai. Postizua arrautzia! Hori? Ba, habixara jun deittian arrautzia eitteko! Bestela ollo batzuk manixia hartzen juek ta igual beste leku batera juaten dittuk habixan ein barik. Bedarrondo pixkatekin habixia arrautzia eitteko. Ta haraxe jun deittian. Saltzen egoten zittuan harek, Maria Ospittalenian ta... Ez dakizu zelan eukitzen zittuen umiendako lurrezko itsulapikuak be? Holakotxe materixal iguala, dana esmalte zurixa emonda. Arrautzian koloria izaten dok pixkat. Ta ha izaten zuan hartarakotxe, habixara arrautzia eittera juateko. Ik. arrautzak bota, habixara. |