Eibar aldeko hiztegia
filarmonika (fillarmonika). iz. (NA). Acordeón. Erregalau desta fillarmonikia. "Soiñua" be bai eta "fillarmonikia" be bai. Beste bat zan mosu-kitarria. Ni umia nitzanian, mutillak, danak, hoixe joten mutiko guztiak, tturri-tirri-turri-turri..., eta halaxe izen be, mosu-kitarria! Baiña bestia filarmonikia da, e?! / Etorri dia fillarmonika jotalliak, fillarmonikistak. Ik. mosu-kitarra. |