Eibar aldeko hiztegia
huts. 2 . huts. iz. (TE). Falta, error, desacierto, equivocación, fallo
. Orduan, parkatu juez jauna oker ibili banaiz eta atso honekin hutsa zuzendu bihar dot. (Zirik 50).
/ Behinguan igarritta Dukesiak hitz honegaz huts lotsagarrixa eiñ ebana, ez zetsan utzi Zaldunari bere erantzuna amaitzen. (Ibilt 477).
Ik. erru, falta, hutsegin, kulpa. 3 . huts. zenbtz. (TE). Nada; casi nada, poca cosa. Ezebez ixa; oso gitxi.
Hain frankua dala diñue, eta neri hutsa emon desta. / Diruak amaittu zekixozen zain zan etxekalte haren anai nausixa, haren lurrak hutsian beregantzeko. / Erromerixan ardaua hutsian emoten hasi ziran. / Dukesia [...] gorrittu zan pentsaurik hurrian erebixala eta hutsa bihar
ebala gauzia garaitzeko. (Ibilt 477).
5 . huts. izond. (TE). Sólo,-a, neto,-a, puro,-a; total, de remate; desprovisto,-a (de). Graduatzailletzat hartu leike, osotasuna, ziherotasuna aitzen emoteko.
Akademismu hutsa euskerian heriotzia izango litzake . (Zirik 7).
/ Mari Piparmin-ek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin hutsa zalako) hara nun [...]. (Zirik 49).
Ik. kakuts. Berba batzuen bigarren elementutzat erabiltzen da, "determinante en algunos toponímicos, en la significación de, todo, puro" (TE, 720): "Leputsa, Txarautsa, gaiñutsa..." (TE, 720).
huts egin. du ad. (TE). Errar, fallar; no acertar; faltar, no asistir. Huts eiñ eban pelotia eta tantua galdu eban. / Gizonana da gauza askotan huts eittia. / Nola konpondu haiz azkenera arte hutsik ein barik jokatzeko? (Zirik 30).
/ Goizian goiz, eziñ huts eiñdako ehiza-aldi baten partian izan bihar zala. (Ibilt 484).
/ [Relijiñuan] Bere oiñarrixak ez dau hutsik eingo, gizonak ustez eta andrazkuak benetan aintzen izan deittian artian lurrian. (Ibilt 469).
Ik. kale egin. huts egin barik. esap. (TE). Sin falta. Domeka guztietan, huts ein barik, etortzen zan bazkaittara. hutsa. interj.-zenbtz. (AN). Menos mal. Zeozen larrittasuna arintzeko erabltzen da. Gaitz erdi; eskerrak.
Eta hutsa, gauzia balitza beiñipehin, gabe odola jausi. (Ibilt 249).
hutsan hurrengo. izlag. (TE). Insignificante, irrisorio,-a, de poco valor; cero a la izquierda. Barrena Txikiko azeliñia, hutsan hurrengua. hutsan truke. esap. (AS). Gratis, de balde, gratuitamente. hutsezko. izlag. (OEH). De puro, de mero, de simple. Tenpleko lurrunak beneno hutsezkuak dittuk.
|