Eibar aldeko hiztegia
Bilaketa aurreratua
- a b d e f g h i j k l m n o p r s t u x z
2 . ardi. iz. (TE). Oveja. Baserri askotan galdu da ardixak haztia, basuak eta larrak gitxittu diralako. / Ardixek be bai. Bai, ardixek be beti. Ardixek hortxe, Isu-mendi esaten jakona, Isutik gorutz, hortxe ibiltzen zien beti ardixek. Urkora juten zien behin edo behin baiña gitxittan. Bai, ardixek bai. Handitxik bizi giñen ta! Zu, ez eguen orduan kaletik... xemeikorik ez zan etortzen! Ta nunbaittetik bizi biher zan! Bildotsak saldu ta gero, ba, ardi-esnia ta gaztaia be eitten genduan etxian. Danok haxe. Egixa esateko, ez dago norberak esatia ondo, baiña txandan zain eukittzen nittuen etxien eindako gaztaia hartzeko!.
ardi galdu [ardi galdu]. iz. (TE). Oveja perdida; disidente, vagabundo,-a. Zuen ardi-galdua, tabernan ikusi dot. Ik. ardi herren.
ardi herren. iz. (TE). Último,-a de la fila, rezagado,-a; oveja tullida. Hamen dator, halakoren baten gure ardi herrena. Ik. ardi galdu.
ardi-esne [ardi-esne]. iz. (TE). Leche de oveja. Gatzatua egitten dan esnia. Munikolatik izaten genduan ardi-esnia, gatzatua eitteko.
ardi-kaka. iz. (TE). Excremento de oveja. Ik. ardi-korotz.  Ardi-korotz ardi ugaztunakin bakarrik erabiltzen da, sekula ez arkakosuakin. Ardi-kaka, ostera, bai batakin, bai bestiakin.
ardi-korotz [ardi-gorotz]. iz. (TE). Estiércol de la oveja, excremento de oveja. Lorendako, ardi-korotza simaurrik onena. / Orturako, ardi-korotza onena. Ik. ardi-kaka.  Ardi-korotz ardi ugaztunakin bakarrik erabiltzen da, sekula ez arkakosuakin. Ardi-kaka, ostera, bai batakin, bai bestiakin.
ardi-narru. iz. (TE). Piel de oveja con su vellón, zalea. Ardi-narrua erosi biharko dot, umian sehaskarako.
ardi-txabola. iz. (TE). Aprisco, cuadra/borda para ovejas; cabaña.
ardi-txakur. iz. (ETNO). Perro pastor, autóctono. Ardi-txakur premixuak ikusten egon giñan Oñatin. Ik. ardi.  Gazte batzuen (eta ez hain gaztien) artian azken aldixan artzain-txakur hasi da zabaltzen. Eibarren behintzat, hori formiori ez da nagusixen artian erabiltzen, ez da jatorra eta erderatik hartuta daguala emoten dau (perro pastor).
ardixak moztu. esap. (ETNO). Esquilar, trasquilar. Ik. kaskamoztu.
ardixetara egin. esap. (TE). Acometer/atacar a las ovejas [un perro]. Ardixeri eraso egitteko joeria daukan txakurrak egitten dau ardixetara. / "Se dice de los perros que adquieren el vicio de acometer a las ovejas" (TE, 151). Ardixetara eitten ebana aurkittu zan ha txakurra eta hill ein bihar izan eben.