Eibar aldeko hiztegia
iratargi (igatargi, iretargi, igetargi, illatargi, illargi, itargi) [iretargi]. iz. (TE). Luna. Gaur gabian iratargixa dago, zortziretatik aurrera. / Iretargixan gizonak? (Zirik 108).
/ Zer dala-ta baiña gizonak iretargira juateko hainbeste amorru? (Zirik 23).
Ik. illargi. Eibarren horrek forma guztiok erabiltzen dira, eta ezin esan bata bestia baiño gehixago entzutzen danik. Basarrixetan eta Agiña inguruan e-dun formak kalian baiño arruntaguak dira (ETNO).
iratargi barri [iretargi berri]. iz. (TE). Luna nueva. Noiztik dogu iratargi barrixa? Ik. ilbarri. iratargi oso [iretargi oso]. iz. (TE). Luna llena. Aprilleko iratargi osuagaz Aste Santua eta Paskuak. Ik. iratargi, illargi bete. |