Eibar aldeko hiztegia
pasau, pasatze (pasautze). 1 . pasau (pasautze), pasatze [pasatu]. da/du ad. (TE). Pasar. Frantziara pasau da igesik. / Nahi beste gauza pasau dittu ezer pagau barik. / Ez da erreza Burdiñazko kurtiñia esaten jakon erreixia pasautzia. / Eibartarrak ez dakixela berak barik pasatzen herriko jaixak. (Zirik 20).
/ Barrena-zaharreraino juan zan da iñor agiri ez, Loiola pasauta be ez. (Zirik 74).
/ Baziharduan kirten bati eraiñaz santuak [= 'imágenes'] pasatzen. (Zirik 46).
/ Eibartar guztieri pasauko jetset konbitxa. (Zirik 51).
/ Pasatzen ez badira [erregiak], eskolara juan biharrik ez. (Zirik 89).
/ Ez zan egun asko pasau. (Zirik 115).
/ Zer pasatzen ete jakok Konejuari biharrera ez etortzeko? (Zirik 12).
/ Eibarko herrixa, jaixetan, ez dago Plaentxiako musikako banda barik pasatzeko. (Zirik 20).
Ik. igaro. Igaro sinonimua barik, pasau da Eibarren erabilli izan dana eta erabiltzen dana.
2 . pasau, pasatze [pasatu]. da/du ad. (EEE). Cerner, tamizar, cribar; colar. [Uruna] Pasau ein bihar zan galbahian.
Ik. galbahe, galbahian pasatzeko premiñia izan / euki. |