Eibar aldeko hiztegia
hariapeko. 1 . hariapeko [hareapeko]. iz. (TE). Afloramiento subálveo; fuente subálvea. Erreka urpian sortzen dan ama-iturrixa edo ur-jarixua, agorra eragozten dabena. / "Afloramiento o fuente subálvea que dificultaba o impedía agotar las pozas, a los que pescaban por ese método [agorra]" (TE, 155). Agortzen ekinda laga ein bihar izan genduan, hariapeko haundixa agertu jakulako. 2 . hariapeko [hareapeko]. iz. (AZ). Topo (Talpa europaea). Ik. sator. AZk dauka Eibarren jasota. Gaur egunian zihero galduta dago; sator da erabiltzen dan berbia.
3 . hariapeko [hareapeko]. iz. (EEE). Trampa, engaño; tongo; dinero negro. "merezi ez dabenari, adiskidetasunez edo zerbaitten interesez, injustuki, lanpostu bat, sarixa edo mesede bat egin eta merezitta zeukana kanpuan lagatzia. Esate baterako, konkurso batian edo oposiziño batzuetan merezi ez dabenari lehelengo sarixa emon eta merezixa daukana atzian laga" (IL, 52). Oin danian dabil hariapeko dirua. / Udaletxian libre geldittu dan plazia zelan emon jetsek horri eta ez Benittori, honek dakixan guztiakin? Epa! hemen hariapekua egon dok!. |